Baltegieta kalea (eu)
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Deba errekaren ezkerreko aldean dago, Errabal kalearen ondoren eta Sagar-erreka auzuneraino. 720 metro luze da.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Soraluzeko hiribildua ezarri zenean, 1.343 urtean, Baltegieta kalea harresietatik kanpo geratzen zen.
Deba erreka pasatzeko ibi nagusia Andikokalen zegoen, eta Eibarrerako bide zaharra Baltegietatik aurrera zihoan, Zabale eta Iruretik. Izatez, urte askotan Baltegieta gehiago zen bidea, kalea baino.
Kalea hasi eta 85 metrotara, erreka aldera, Arane iturria dago. Inguru horri Iturburu izena eman izan zaio, Baltegieta bezain erabilia.
XV mendetik aurrera bidearen bazterretan sortu ziren Igereta errota, San Millán y Villalegre markesaren fragua, Zupide jauregia, Mendikute dorretxea edota San Salvador ermita.
Baltegieta hasierako tartean eraiki zuten, 1.861 urtean, Fabrika zaharra (La Euscalduna lantegia). Eta XX mendearen hasieran, beherago, The Placencia de las Armas Company Limited zenak Fabrika berria.
XIX mendean Malzagako errepide berria egin zutenean, Baltegietatik pasatzen zen. Baina trafikoa handitu zenean, XX mende hasieran Iturburuko aldapa arintzea erabaki zuten; horretarako errepide paraleloa egin zuten, aldapa Fabrika berriko bulegoen aurrean hasiz. Modu honetan Iturburu errepidearen beherago geratu zen.
Eta azken urteetako aldaketa nabarmenena, Arane polikiroldegia eraiki zutenekoa.
Etxeak eta atariak. Zenbaki bakoitiak
Etxeak eta atariak. Zenbaki bikoitiak
- 2. zenbakia. Udal Polikiroldegia. Orube honetan Fabrika zaharra egon zen, eta aurretik Dolarekoa etxea.
- 4. zenbakia. Etxe honi Iturburukoa esaten zitzaion, Arane iturria alboan duaka eta.
- 6. zenbakia. Intxaurdieta etxea. Otolanekua ere esaten zitzaion, gerra ostean Otola familikoek bertako okindegia hartu zutelako, gaur egun Mendizabal okindegia.
- 8. zenbakia. Etxe honi Txestxena edota Txermena esaten zitzaion.
- 10. zenbakia.
- 12. zenbakia.
- 14-26 zenbakiak. Iturburu kalean begiratu.
- Fabrika berria. Bulegoak. Noranzko bakarreko hormigoi forjatuzko egiturako eraikina da, eta adreilu zarpiatuzko hormak ditu. Fatxada hiru erregistrotan eta zazpi ardatzetan antolatuta dago, eta garai batean frontoia zeukan goialdean, gaur egun botata dagoena. Estalkia laua da.
- Fabrika berria. Solairu bakarreko nabea. Burdinazko egituraz eraiki zituzten, errematxatutako sareta-zutabeak eta -habeak erabiliz. Era berean, AEBetako tankerako zertxak ere baliatu zituzten.
- Fabrika berria. Tailer-eraikina. Hiru solairu ditu, fatxada nagusia hiru erregistrotan eta zazpi ardatzetan antolatuta dauka, eta estalkia laua ere.
- Fabrika berria. Ekonomatoa. Bi solairu ditu, goikoan taberna eta jangela zegoen.
- 30. zenbakia. Olabarrenako erretenaren gainean eraiki zuten hiru solairuko etxe hau.
- 32. zenbakia. Olabarrena egon zen bertan. XX mende bukaeran bota zuten, etxe domotikoak egiteko.
- 36. zenbakia. Etxe zahar honetan SAPAk biltegia izan zuen. Tailerrak ere egon dira. Gaur egun hutsik dago.