Placencia lokomotora (eu)
Placencia lokomotora | |
---|---|
Mota | Garraiobidea |
Kokapena | Durango-Zumarraga |
Trenbidea
XIX mendearen bukaeran, Bilbao eta Donostia ez ziren trenez lotuta, gurdiz eta diligentziaz baizik. Gauzak zein pertsonak garraiatzeko Mirandako buelta egin behar zen: Bilbao - Urduña - Ebroko Miranda - Gazteiz - Altsasu - Zumarraga - Donostia.
Halako buelta handia ekiditzeko, Ferrocarril Central de Vizcaya enpresa sortu zuten Bilbao-Durango trenbidea egiteko (1882). Arrakasta ikusita, trenbidea luzatzea erabaki zuten, Zumarragaraino hain zuzen, horretarako Ferrocarril de Durango a Zumárraga enpresa sortuz. Modu honetan Donostiarako bidea asko mozten zen: Bilbao - Durango - Eibar - Soraluze - Bergara - Zumarraga. 1889. urtean inauguratu zuten.
Gero, Elgoibar - Donostia zatia egin zuten eta 1901 urtean zabaldu. Azkenik, 1906 urtean konpania guztiak batuta Ferrocarriles Vascongados enpresa sortu zuten, sare hau ustiatzeko.
Lokomotora
Durango - Zumarraga trenbidea zabaldu zutenean, erositako lokomotoreei bideko herrien izenak eman zieten, ohitura zenez: Elgoibar, Guipúzcoa, Ermua, Zaldívar, Eibar, Vergara, Zumárraga eta Ermua. Elgoibar lokomotora kenduta (Krauss etxekoa, 1886 urtekoa), gainontzeko lokomotorak Couillet (Belgika) etxekoak ziren, 0-3-0-T motakoak, eta 1887-1888 urtekoak.
Itxura denez, lokomotora nahikorik ez zenez, Soraluze bere lokomotora barik geratu zen.
Handik bi urteetara bi lokomotora gehiago erosi zuten, hauek ere Couillet etxekoak, baina indartsuagoak, 0-2-2-0-T motakoak. Bati Descarga izena eman zioten, eta bigarrenari Zumárraga. Orduan bai, aurreko Zumárraga lokomotorari izena aldatu zioten, eta Placencia izena jarri (1.890); zenbakia berriz gorde zuen: 25. Lokomotora hau 1887. urtekoa zen, eta bere fabrika-zenbakia 1970 zen.
Hurrengo urteetan lokomotora hainbat bider egokitu zuten. 1.890an bertan ardatz askea gehitu zioten atzekaldean, 0-3-1-WT motakoa bihurtuz; handik gutxira, alboko tankeak eta hondar biltegia erantsi zizkioten; 1.892 eta 1.893 artean huts-balazta ezarri zioten; azkenik, 1.899 urtean zenbaki berria esleitu zioten, 105.
1.890 urtean hasita, hamabi urteetan Placencia lokomotora atzera eta aurrera ibili zen, Maltzaga eta Zumarraga artean. Baina 1902 urteko irailak 4an lokomotora Igartua y Gaminde bitartekariari saldu zioten, 28.209 pezetatan; eta honek Sociedad Minera de Villaodrid elkarteari pasa zion.
Garai hartan Villaodrid (Lugo) inguruko meategiak ustiatzeko Sociedad Minera de Villaodrid izenekoa sortu zuten; eta meatza kostaldera eramateko, Villaodrid-Vegadeo trenbidea eraikitzea erabaki zuten: Ferrocarril de Puente Nuevo a Ribadeo. Placencia lokomotora erosi zutenean, itsasoz eraman zuten Ribadeoraino, eta errailak jartzeko erabili; behin lanak bukatuta, geltokietan maniobrak egiteko erabili zuten. Zenbaki berria eman zioten (5) eta izena aldatu (Abres).
Trenbide hau 1.964 urtean itxi zuten, eta Abres lokomotora hau, Placencia izenekoa, Ferrovial enpresak erosi zuen. Hurrengo urteetan (1.965-1.972) Ferrol-Gijon trenbidea eraikitze lanetan erabili zuten.
Gaur egun Placencia lokomotora izandakoa deseginda dago.
Ezaugarriak
Rejilla zabalera | 640 mm. |
Rejilla luzeera | 1.140 mm. |
Rejilla azalera | 0.729 m2 |
Galdararen gorputz zilindrikoaren lodiera | 13 mm. |
Galdararen gorputz zilindrikoaren diametroa | 924 mm. |
Tutuen barne diametroa | 35 mm. |
Tutuen kanpo diametroa | 40 mm. |
Longitud de los tubos
................................
........
2.630 mm
Número de tubos
................................
.........................
122
Superficie de caldeo del hogar
............................
3,027 m
2
Superficie de caldeo de los tubos
......................
40,320 m
2
Superficie total de caldeo
................................
..
43,347 m
2
Timbre de la caldera
................................
...............
12 atm
Diámetro de las ruedas motrices
..........................
900 mm
Diámetro de las ruedas libres
...............................
650
mm
Diámetro del cilindro
................................
............
280 mm
Carrera del pistón
................................
.................
400 mm
Peso en servicio
................................
.................
22.000 kg
Peso en vacío
................................
.....................
16.500 kg
Peso adherente
................................
...................
22.000 kg
Capacidad de agua
................................
..................
2.600 l
Capacidad de carbón
................................
...........
1.500 kg
Esfuerzo de tracción
................................
............
2.718
Antzeko lokomotoren irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Argazkitako lokomotorak Placencia lokomotoraren oso antzekoak dira: tipologia (0-3-0-T) eta ekoizle (Couillet) berbera dute, eta gutxi gora behera garai berekoak dira. Desberdintasun nabarmenena Alsaziako lokomotorak dauka: tope bakarra izan beharrean, bi ditu eta.
Beste lokomotorak
Soraluzek bakarrik ez, gertuko bi lekuk ere bere lokomotora izan zuten: Málzaga lokomotora eta Los Mártires lokomotora.