«Sevillako bertsoak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
     
    33. lerroa: 33. lerroa:




    == Irudiak ==
    ==Irudiak==
    ''(handitzeko sakatu)''
    ''(handitzeko sakatu)''
    <gallery>
    <gallery>
       Fitxategi: Sevillako_bertsoak._Azala.jpg    | Sermoiaren azala
       Sevillako_bertsoak._Azala.jpg    | Sermoiaren azala
       Fitxategi: Sevillako_bertsoak._Placencia.jpg | Placenciari buruzkoak
       Sevillako_bertsoak._Placencia.jpg | Placenciari buruzkoak
    </gallery>
    </gallery>


    == Erreferentziak ==
    == Erreferentziak ==

    Hauxe da oraingo bertsioa, 18:50, 16 maiatza 2018 data duena

    Izenburua 1619. urtean Sevillan argitaraturiko bertsoak:
    Canción en lengua vascongada o vizcayna que contiene la sustancia deste sermon
    Egilea/k Koldo Ulibarri Orueta
    Aldizkaria Anuario del Seminario de Filología Vasca "Julio de Urquijo". XLV-1
    Data 2011
    Orriak 361-385
    Hizkuntza Euskaraz
    Irakurtzeko sakatu hemen


    Laburpena

    Artikulu honetan 1619an Sevillan argitaraturiko poesia bat aurkezten dugu, testu garrantzitsua bere goiztasunagatik baina batez ere bere hizkera motagatik, euskal dialektologiako zenbait baieztapen berrikustera baikaramatza.

    Lehenengo atalean testua non aurkitu dugun azaltzen da eta bigarrenean poemaren metrikaz eta edukiaz ohar batzuk ematen ditugu. Ondoren testuaren edizioa dugu (§ 3), hau ulertzeko interesgarri jo ditugun oharrez lagunduta (§ 4). Bosgarren atalean hizkeraren zenbait ezaugarri aztertzen ditugu, testua nongoa izan daitekeen argitzeko bidea irekiz, eta hurrengo atalean (§ 6) azterketaren ondorioak laburtzen ditugu. Amaitzeko, testuaren hiztegia eta adizkitegia ditugu (§ 7), edizioaren lagungarri izan daitezen.

    Soraluzeri buruzko zatia dakar, hala dioena:

    Jatorrizkoa Batuaz
    Placencian eguiten
    gogorra mosqueta,
    ballesta galçayruscoez
    gentea armassen da.
    Soraluzen egiten
    mosketa gogorrak,
    altzairuzko ballestaz
    jentea armatzen da.
    Eta falta ez dira
    machetaq sorrotsaq,
    Jaunaq eman sien
    ligeraq corpusaq.
    Eta ez dira falta
    matxete zorrotzak,
    Jaunak eman zien
    arinak gorputzak.
    Onela defendissen
    Vizcayco erria,
    Erromaren contra
    debe victoria.
    Honela defenditzen
    Bizkaiko herria,
    Erromaren kontra
    irabazi dute.

    Bertsoen arabera, mosketeez gain garai hartan ballestak eta matxeteak ekoizten ziren.


    Irudiak

    (handitzeko sakatu)

    Erreferentziak