«José Sirvent Dargent (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    35. lerroa: 35. lerroa:
    :Sestaoko lantegietan zaintza Soraluzekoa bezain zorrotza zen, edo gehiago, eta itsasontziaren irteera ordua goiztiarrari esker sahiestea lortu nuen.
    :Sestaoko lantegietan zaintza Soraluzekoa bezain zorrotza zen, edo gehiago, eta itsasontziaren irteera ordua goiztiarrari esker sahiestea lortu nuen.


    :Zaintzen gintuen Lantegiko Batzordeko Ordezkaria gure goiko solairuan bizi zen, eta etxe berean, eta egunero laguntzen gintuen lantegietara, goiz eta arratsaldez. Gu etengabe behatu eta gure lana zelatatu, beste zereginik ez zuten, berak eta lantegira eramaten gintuen inkautatutako automobilaren gidariak.
    :Zaintzen gintuen Lantegiko Batzordeko Ordezkaria gure goiko solairuan bizi zen, etxe berean, eta egunero laguntzen gintuen lantegietara, goiz eta arratsaldez. Bai berak eta bai lantegira eramaten gintuen inkautatutako automobilaren gidariak beste zereginik ez zuten, gu etengabe behatu eta gure lana zelatatu baizik.  


    Behin beste aldean, artilleria kapitain moduan bateria baten agintea eman zioten, eta ipar kanpaina osoa egin zuen (1.937 urteko apirila-urria). Bukatzerakoan, eskualdeko gerrako industria-arduraduna izendatu zuten.
    Behin beste aldean, artilleria kapitain moduan bateria baten agintea eman zioten, eta ipar kanpaina osoa egin zuen (1.937 urteko apirila-urria). Bukatzerakoan, eskualdeko gerrako industria-arduraduna izendatu zuten.


    ==Gerra osteko ibilbide profesionala==
    ==Gerra osteko ibilbide profesionala==

    23:13, 6 martxoa 2018(e)ko berrikuspena

    José Sirvent Dargent
    José Sirvent Dargent (1942).jpg
    Jaio 1899
    Hil 1971
    Profila Enpresagizona
    Militarra


    Gerraurrekoak

    José Sirvent Dargent Málagan jaio zen, 1.899 urteko apirilak 22an.

    1.919 urtean ikasketa militarrak bukatu zituen, Artilleria Akademian, eta teniente izendatu ondoren Marokora bidali zuten. Baina hurrengo urtean bertan zauritu zuten, oso larri gainera.

    Sendatzerakoan, ingeniari-postua lortu zuen SAPAn. Bizkor egin zuen aurrera, eta 1.935 urtean Alejandro de Calonje zuzendariak ahaldundu zuen atal batzuetarako. Eta hurrengo urterako zuzendariordea zen.


    Gerra garaikoak

    Gerra sortu zenean, Soraluzeko fabrikan 8 kainoi antiaereo bikoitzak 40/40 montatzen ari ziren, Vickers lizentziarekin. Eibarko miliziano sozialistak Plazentziara etorri ziren, kainoi-fabrikara, ametralladoreak eta kainoiak hartzera, baita kamionetak blindatzera ere. Kainoi antiaereoak ere fronterako eraman zituzten, osorik zeudelakoan. Baina automatikoki tiro egiteko egokitzapena falta zitzaien, eta zuzendaritzatik ez zuten ezer esan.

    Irunera eraman zituzten kainoi horiek tiro-akatsak izan zituzten eta, horregatik, kainoi-fabrikako hainbat bururen destituzioa agindu zuten, zuzendaria zen Rafael Hernández komandantearekin hasita. Hiltzeko mehatxuak ere izan ziren, baina Venancio Iñurrieta zinegoitzak[1] egoera bideratzea lortu zuen, eta azkenean bere etxean atxilotuta geratzera behartu zuten.

    Rafael Hernández-en ordez, Defentsarako Batzordeak proposatuta, zuzendariordea zen Jose Sirvent militarra izendatu zuten zuzendari.

    Irailean, nazionalek Soraluze hartu behar zutela eta, milizianoek kainoi-fabrika hustu zuten. Eramateko moduan zegoena Sestaoko Navalera eraman zuten, baita langile asko ere, Jose Sirvent zuzendaria haien artean. Izan ere, Errepublikako ejertzitoaren artilleria piezarik ohikoenetako batzuk, Trubian ez ezik, Plazentziako SAPAn egiten ziren, eta Sestaon jarraitu zuten fabrikazio eta konponketa lanak egiten.

    Erreketeak herrira sartu zirenean, José Sirvent-en etxean (eta beste askotan) lapurretan egin zuten.

    Bilbotik ihes

    Dena dela, José Sirvent-ek ez zuen denbora asko egin Sestaoko Navalean. 1.936eko urriak 7an, Jose Antonio Agirre lehendakari izendatu zuten egunean bertan, Bilbotik ihes egin zuen, ingelesen itsasontzi batean, frankisten bandora.

    Berak halaxe kontatzen zuen[2]:

    Nire ihes saiakeran, aurretik saiatu nintzen atzerriko itsasontzian mozorrotuta, itzal handiko pertsonen laguntzarekin, baina forma horrek zekarren mila traba ikusita, porrota ekar zezakeen mila egoera pasa ostean lortu nuen. Zorionez lortutako pasaporte bati esker eta, noski, eskuratu zidanak ez zekien militarra nintzenik eta ez zituen ezagutzen Sestaoko lantegietan nire betebeharrak. Azkenean Bilbotik abiatu nintzen, zoriontsu, Escort izeneko destroyer ingelesean, larunbat batean, urriak 17eko goizeko 7retan hain zuzen.
    Sestaoko lantegietan zaintza Soraluzekoa bezain zorrotza zen, edo gehiago, eta itsasontziaren irteera ordua goiztiarrari esker sahiestea lortu nuen.
    Zaintzen gintuen Lantegiko Batzordeko Ordezkaria gure goiko solairuan bizi zen, etxe berean, eta egunero laguntzen gintuen lantegietara, goiz eta arratsaldez. Bai berak eta bai lantegira eramaten gintuen inkautatutako automobilaren gidariak beste zereginik ez zuten, gu etengabe behatu eta gure lana zelatatu baizik.

    Behin beste aldean, artilleria kapitain moduan bateria baten agintea eman zioten, eta ipar kanpaina osoa egin zuen (1.937 urteko apirila-urria). Bukatzerakoan, eskualdeko gerrako industria-arduraduna izendatu zuten.

    Gerra osteko ibilbide profesionala

    Rafael Hernández aurki berrezarri zuten SAPAko zuzendari moduan. Eta José Sirvent, gerra bukatutakoan, SAPAko Bulego Teknikoaren zuzendariordea zen berriro. 1.939 urtean Espainiako armadak mortero berri bat eskatu zuenean, José Sirvent izendatu zuten diseinatzeko arduraduna.

    1.941 urtean Industria Institutu Nazionalaren (INI) sortzaileetako bat izan zen, eta ordutik aurrera bertan egin zuen ibilbidea: idazkari orokorra eta kontseilukoa (1.941-1.947), jerentea (1.948-1.963) eta lehendakaria jubilatu arte (1.963-1.969). Honetaz gain, beste hainbat ardura izan zituen, Ensidesa-rena edo Turismoko Erakunde Nazionala-rena[3], esateko.

    Espainiako Korteetako prokuradorea ere izan zen, eta hainbat kondekorazio eman zioten: Itsas Meritoko Ordenaren Gurutze Handia (1.966), Merito Militarreko Ordenaren Gurutze Handia (1.968) eta Merito Aeronautikoko Ordenaren Gurutze Handia (1.969).

    Sinismen aldetik oso katolikoa zen, Asociación Nacional Católica de Propagandistas-en (ACdP) kidea, eta Editorial Católicaren[4] lehendakaria izatera heldu zen.

    Madrilen hil zen, 1.971 urteko martxoak 12an, INIren ohorezko lehendakaria zela.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Erreferentziak

    1. Gero, Venanciok lau urte egin zituen preso espetxe frankistetan. Zutik ozta ozta nator liburuan bere eskutitzak jasota daude.
    2. Archivo General Militar de Segovia. Hoja de Matriz de Servicios Sección 1ª Legajo S-2872.
    3. Instituto Nacional de Turismo
    4. Beste batzuren artean, Ya egunkariaren argitaratzailea.