«Iturburu kalea (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
7. lerroa: | 7. lerroa: | ||
|centre = 43.176460,-2.414679 | |centre = 43.176460,-2.414679 | ||
|lines = 43.177004,-2.415304: 43.176460,-2.414679: 43.176090,-2.414518 | |lines = 43.177004,-2.415304: 43.176460,-2.414679: 43.176090,-2.414518 | ||
~Iturburu kalea~ ~yellow~ ~10 | ~Iturburu kalea~ ~yellow~ ~10; | ||
43.176460,-2.414679: 43.176090,-2.414518 | |||
~Bidetxiki~ ~orange~ ~4 | |||
|zoom = 17 | height = 600 | type = earth | |zoom = 17 | height = 600 | type = earth | ||
}} | }} |
20:02, 24 otsaila 2018(e)ko berrikuspena
Adi! Artikulu hau oraindik osatu barik dago. Osatzeko informazioa edo materiala baldin badaukazu, animatu eta aurrera!
Kokapena
Herriko zeharbidean, Gabolats zubiaren inguruan. Kalea 120 bat metro luze da, eta 4 eta 6 metro arteko zabalera du.
Argazkiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
1343. urtean Alonso XI Erregeak Soraluze eta Herlaibiako biztanleak biltzeko eta herriari harresiak emateko agindu zuenean, hiribildua Deba errekaren eskumaldean geratu zen. Bitartean, Bergara-Maltzaga errepidea errekaren bestekaldean zegoen, ezkerraldean.
Urteekin, herria hasten hasi zenean, errepidearen bi aldean etxez betetzen ari ziren.
Zubi nagusitik hasita, eskumako zatiak Baltegieta izena hartu zuen, Arane iturriaren ingururaino. Handik aurrera, errepideak aldapa behera gogorra egiten zuela, Iturburu. Iturria, noski, Arane da.
Iturburutik pasatzen zen errepidea baina, trafikoa handitu zenean, gerra aurretik Iturburuko aldapa arintzea erabaki zuten; horretarako aldapa Fabrika berriko bulegoen aurrean hasiz. Modu honetan Iturburu errepidearen paraleloan geratu zen, baina beherago.
1990 inguruan Malmero zentrala bota zutenean etxe berriak egiteko, Iturbururi zati bat kendu zioten, azken muturreko aldapa hain zuzen.
berez, izena ez da ofiziala. Bertako etxe guztiak Baltegieta kalean agertzen dira.
Etxeak eta atariak
Gerra osteko herri lanen ondorioz, Iturburuk errepidea dauka albo batean (mendiko aldea). Etxe eta atari guztiak errekaldean ditu:
- Baltegieta 14, 16 & 18 zenbakiak. Etxe hauek Malmero zentrala izandako tokian eraiki ziren. Beste izen batzuk ere izan dituzte: Igaraeta, Iturribaltzaga, Malmerokoa.
- Baltegieta 22. zenbakia. Baltegieta edo Mendikute dorretxea. Zabalekoa ere ezagutua.
- Baltegieta 26. zenbakia. Santosenekoa edota Bizarrenekoa.
- Gabolatseko zubia.
- Fabrika berria. Tratamendu termikoen nabea. Neurri txikikoa eta solairu bakarrekoa da, nahiz eta altura handia izan. Egitura hormigoi forjatuzkoa du, eta estalkia AEBetako tipoko burdinazko zertxen gainean.
- Fabrika berria. Solairu bakarreko nabea, burdinazko egituraz eraiki zituzten, errematxatutako sareta-zutabeak eta -habeak erabiliz. Era berean, AEBetako tankerako zertxak ere baliatu zituzten. Lantegira, jatorriz, fatxada laburretatik sartzen zen, zirkulu erdiko arkudun ateak igarota (gaur egun tratamentu termikoen nabea dagon tokitik).