«Txispa-fusilak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: Fusila suzko arma izan zen, infanteriako gudariek erabilia XVII mendetik XXI mendera. Mosketeak XVI mendean sortu ziren, arkabuzaren bilakaera moduan. Hasieran argi-muki...) |
t (Jcao wikilariak «Fusilak (eu)» orria «Txispa-fusilak (eu)» izenera aldatu du) |
20:29, 15 urtarrila 2018(e)ko berrikuspena
Fusila suzko arma izan zen, infanteriako gudariek erabilia XVII mendetik XXI mendera.
Mosketeak XVI mendean sortu ziren, arkabuzaren bilakaera moduan.
Hasieran argi-mukizko[1] sistema erabiltzen zuten, arkabuzen moduan. Baina arrisku handikoa zenez, errobera sistema asmatu zuten, txinpartak sortuz polbora pizteko.
Sistema berriak ez zuen arrakasta handia izan, konplexua eta garestia zelako.
XVII mende bukaeran suharri sistema asmatu zuten, eta fusilak sortu ziren.
Suharri-sistema
Oinarrizko sistema
Errobera sistema erabili beharrean suharria erabiltzen zen. Giltzaren bidez suharriak txinparta sortzen zuen eta honek polbora piztu. Honi esker tiroa egiteko erritmo biziagoa lortzen zen, eta argi-mukia desagertu zen betiko.
Txinparta-giltza batek suharri zatia eusten du mailu motz baten muturrean. Mailu hau atzera botatzen da arma amartillatzeko (katua jasotzeko).
Katua sakatu eta gero, malguki batek mailua aurrera bultzatzen du, eta suharria ‘’rastillo’’ izeneko pieza bat jotzeko.
Bitartean, suharria eta mailuak rastrilloa aurrera bultzatzen dute, polbora duen almetxa zabalduz.
Suharria ‘’rastrilloa’’ jotzerakoan txinpartak sortzen dira, eta almetxara pasatzen direnak polbora pizten dute. Zulo txiki batez () sugarra kainoi barrura pasatzen da, bertako polbora pizten eta tiroa eraginez.
Marin le Bourgeoys
Marin de Bourgeoys frantsesak diseinua hobetu zuen, tarteko posizioa asmatzen : seguruarena. Posizio honetan ezin da arma disparatu, baina bai almetxa polboraz kargatu.
Behin almetxa ‘’rastrillo’’az itxi eta gero, mailua atzera bota behar da arma tiroa egiteko prest uzteko.
Sistema hau 1610 eta 1615 urteen artean asmatu bazuen ere, aurki Europa osoan zabalduta zegoen.
Baionetak
Musketariek ez zuten buruz buru borroka egiten, baina inoiz beharrezkoa izan eta gero, ezpata eta sastagaia bazuten.
Aurki konturatu ziren sastagaiaren helbulekua mosketearen ahoan sartuta, pika modukoa erabili zitekeela. Gero, propio mosketeekin erabiltzeko sastagaiak sortzen ari ziren.
Baina bazegoen traba bat: sastagaia mosketearen ahoan sartuta, tiro egitea ezinezkoa zen. Horregatik baioneta asmatu zuten; hau da, sastagairi helduleku normala kendu eta beste bat berezia jarri, mosketearen aho inguruan lotzen dena, modu honetan tiroa egiteko aukera emanez.
Polbora eta jaurtigaiak
Aurretik polbora karga bakoitza egurrezko tutu batean gordetzen bazen, gero karga eta jaurtikaria paperezko tutuetan biltzen hasi ziren, eta hauek segurtasun estalkiak zituen kartutxo-uhaletan gordetzen ziren. Lehen mosketari batek 12 tiro egiteko kargak eduki balezake, sistema berriarekin uhalak 20tik 40ra karga izan zezakeen.
Modu honetan erabilera erraztu zen, eta arriskuak gutxitu. Ondorioz, eta trebetasuna landuz, minutuko hiru tiro egin zitekeen, aurretik baina askoz gehiago.
Fusilariak
Mosketeek izandako bilakaera guda-zelaiko partaideak berdintzea ahalbidetu zuen. Su-ahalmena handituz arkulariak, ballestariak… ordeztu zituen; pisua arinduz arkabuzariak ordeztu zituen; baioneta erantsi pikariak ordeztu zituen… Azkenean, denak ziren mosketariak.
Aurreko mosketariekin alderatuta, aldaketak nabarmenak ziren: mosquetea askoz arinago eta luzeagoa zen, doitasuna handitu zen, su-ahalmena dezente handitu: mosketaria fusilaria bihurtu zen.
Pistoi-mosketeak
XIX mende hasieran, Napoleon sasoiaren bukaeran, pistoi-sistemak suharri-sistema ordezkatu zuen. Aldi berean, armen arimak estriatzen hasi ziren; modu honetan jaurtigaia kainoian biratzen zen, doitasun eta irismena handitzen.
Pistoi sistema suharri sistema baino soilagoa da. Almetxan polbora jarri beharrean, gero suharriz pizteko, kapsula leherkaria jartzen da, merkurio fulminatoz[2] beteta. Katuak mailua askatzerakoan honek kapsula jotzen du, merkurio fulminatoa lehertuz. Sugarrak tximinietatik kainoira pasatzen dira, eta bertan polbora pizten dute.
Etorkizuna
Hurrengo aldaketak bi ziren: kapsula leherkaria jaurtigai tutuetan jartzea, eta kartutxoak atzetik sartzea.