«Kainoigile gremioa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
3. lerroa: | 3. lerroa: | ||
[[Olak, errotak eta zentralak (eu)|Ola eta errotatan]] lan egiten zuten, uraren indarraz forjak eta barrenak mugitzeko. | [[Olak, errotak eta zentralak (eu)|Ola eta errotatan]] lan egiten zuten, uraren indarraz forjak eta barrenak mugitzeko. | ||
Lana bukatu eta gero, ''Erret Lantegi''ra eramatzen zuten, bertan aztertzeko. | |||
20:25, 10 urtarrila 2018(e)ko berrikuspena
Lanaren azalpena
Gremio hau fusilen kainoiak egiteko ardura zuen.
Ola eta errotatan lan egiten zuten, uraren indarraz forjak eta barrenak mugitzeko.
Lana bukatu eta gero, Erret Lantegira eramatzen zuten, bertan aztertzeko.
Lan egiteko era
Florencio Josep de Lamot-en Mapa Topographica de Plasencia agertzen den irudiak oso ondo erakusten du lan egiteko era. Egur ikatza erretzen duen sutegi handiak (langile bat ikusten da egur paketea bizkarrean) lehengaia goritan berotzen duen, bi hauspotzarrez lagunduta, bakoitza bere langilearekin. Forjariek, altzairuzko mailutzarrak erabiliz, ingudearen kontra jotzen zuten beharrezko forma emateko. Limatzailea aurrekoen lana fintzen du, bere lan mahaian. Atzeko aldean bi grabatzaile agertzen dira, beraien burnizko bolen gainean makurtuta, bukatutako kainoiei zintzelatuak eta urrezko inkrustazioak egiten. (Jovellanos-ek, grabatua egin eta berrogei urteetara egindako bidaian, grabatzaileak kainoigile gramiokoak zirela idatzi zuen. Irudi hauek baieztatzen dute, hain zuzen). Kainoigileen jazkera ere ederki ikusten da: larruzko amantal handiak erabiltzen dituzte.