«Ascensio Gurruchaga funtsa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
14. lerroa: | 14. lerroa: | ||
Material guzti hau eskuratzerakoan, udal-artxiboan gorde baino lehen 2017. urtean bertan Udalak bere gain hartu zuen katalogatu eta artxibatzeko lana. | Material guzti hau eskuratzerakoan, udal-artxiboan gorde baino lehen 2017. urtean bertan Udalak bere gain hartu zuen katalogatu eta artxibatzeko lana. | ||
Horreratako Domentx | Horreratako Domentx Ucin musikariak eta Amaia Aldai artxiboko arduradunak 300 dokumentu horiek sailkatu eta antolatu zuten udal-artxiboan. | ||
Don Ascensioren artxiboarekin batera, bere aurretik herriko organojole izan zen Modesto Amuchasteguiren artxiboko dokumentuak ere antolatu dituzte, Pablo Arruabarrena organojoleak dohaintzan eman ostean. | Don Ascensioren artxiboarekin batera, bere aurretik herriko organojole izan zen Modesto Amuchasteguiren artxiboko dokumentuak ere antolatu dituzte, Pablo Arruabarrena organojoleak dohaintzan eman ostean. |
01:34, 7 abendua 2017(e)ko berrikuspena
Don Ascensio Gurruchagaren (1918-2001) musika-fondoa
Bizitzan zehar Don Ascensio Gurruchagak musikarekin loturiko 300 dokumentu baino gehiago bildu zituen: sortutako, erabilitako edota bildutako hainbat soinuen partiturak, liburuak, liburuxkak, eta abar.
Horien artean daude Don Ascensiok berak sortutako soinuen partiturak eta bandarako, korurako eta organorako egindako arregloak.
Hil zenean, material guzti hau Iñigo Alberdi Amasorrain musikariari eman zion, berak kargu egiteko.
2016 abenduan Iñigo Alberdik dohaintzan eman zizkion Soraluzeko Udalari, bere garaian, Ascensiok berak eskura entregatu zizkion material hauek.
Ondarea udal-artxiboan
Material guzti hau eskuratzerakoan, udal-artxiboan gorde baino lehen 2017. urtean bertan Udalak bere gain hartu zuen katalogatu eta artxibatzeko lana.
Horreratako Domentx Ucin musikariak eta Amaia Aldai artxiboko arduradunak 300 dokumentu horiek sailkatu eta antolatu zuten udal-artxiboan.
Don Ascensioren artxiboarekin batera, bere aurretik herriko organojole izan zen Modesto Amuchasteguiren artxiboko dokumentuak ere antolatu dituzte, Pablo Arruabarrena organojoleak dohaintzan eman ostean.
Don Ascensioren lanak
300 dokumentutik gora daude funtsean, baina Don Ascensiorenak bakar batzuk besterik ez: ariketak, moldaketak eta konposaketak[1].
Ariketak:
- (01) Eskuz egindako Fuga ariketak
- (04) Eskuz egindako Fuga eta Kontrapuntu ariketak
- (05) Apunteak, ariketak eta elizako kantuak
Moldaketak:
- (06) Cristo gure errege; Jaungoiko Santua; Chistus vincit. Harmonizada e instrumentada para banda
- (07) Ogi zerutik. Armonizada e instrumentada para Banda. Guión en Sib
- (08) Damu det Jauna (melodia vasca). Armonizada e instrumentada para banda
- (09) Veni Sponsa Christi : In honorem Beatae Barbarae
- (10) Ezezaguna. Wely Lefebure (1817-1869)
- (12) Lloré y lloraré
- (14) Aita Jaungoikoak deitzen gaitu
Konposaketak:
- (13) Aleluia
- (15) Himno a la Virgen de Ezozia
- (16) Santa Ageda abestia/k
- (17) Santa Ageda abestia/k. Musikaren originala Erromerian. Bruno Imaz Ganzarain (1897-1972)
Katalogo osoa
Ascensio Gurruchaga funtsaren katalogoa konsultatzeko, sakatu hemen
- ↑ Parentesi artean katalogoko zenbakia