«Hidrografia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
45. lerroa: | 45. lerroa: | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== | ||
* [[Soraluzeko toponimia (eu) | | * [[Soraluzeko toponimia (eu) | Soraluzeko toponimia]] | ||
* [[Soraluzeko toponimoen mapa (eu) | Soraluzeko toponimoen mapa]]. Soraluzeko udala | * [[Soraluzeko toponimoen mapa (eu) | Soraluzeko toponimoen mapa]]. Soraluzeko udala | ||
* [[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]] ''(31-32 orrialdeak)''. Ramiro Larrañaga 1993 | * [[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]] ''(31-32 orrialdeak)''. Ramiro Larrañaga 1993 |
00:22, 30 azaroa 2017(e)ko berrikuspena
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!
Deba ibaia
Herriko hidrografiaren ardatza Deba ibaia da.
Hegoaldetik (Osintxu, Bergara) sartzen da udalerrira, eta iparraldetik (Maltzaga, Eibar-Elgoibar) irtetzen.
Soraluzeko tarteak 5 kilometro ditu, eta horietan 35 bat metro jaisten da (110 metrotatik 75 metrotara).
Ibaia nahikoa nasaia da, 20-25 metrotako zabalera du leku gehienetan (inoiz 15 metro edo 30 metrotakoa ere).
Ezkerreko adarrak
Ezkerretik ibai hauek ditu, denak Irure bailaratik datozenak:
- Joangoerreketa. Erreka txiki eta aldapatsua, Txurrukeneko herriko sarreran, sahiesbide hasieran bertan.
- Erlai (Erlaegi) erreka. Untzeta-iturritik dator. Garai bateko Ospitala zegoen tokian, bertako inguruak Herlaibia zuen izena (Erlai + ibia), eta Soraluzekin bat egin zen 1343 urtean, Placencia de Soraluce sortzeko. Gaur eguneko ospitalaren parean Udal Indarretxea zegoen, 1950 hamarkada arte herrirako indarra sortzen zuena. Sahiesbidea egiterakoan bota zuten.
- Sagar erreka (Sagarraga erreka)/ Olakorta erreka. Duda barik, Deba ibaiaren adar luzeena eta garrantzitsuena. Bergaran jaio Sasi-baltz erreka izenarekon, eta Soraluzeko esparruan sartzen denean Olakorta erreka du izena. Ur jauziaren inguruan Sagar erreka izena hartzen du, Deba hibaiarekin bat egin arte. Denerata bi kilometro inguru egiten du Soraluze udalerrian, 210 metrotatik 85 metrotara jeisten dela. Bi adar ditu, ur jauziaren inguruan batzen zaizkiola, biak ala biak bere ur jauzi propioa pasa eta gero:
- (ezkerretik) Aierdi (Errekatxu) erreka. Arribaso ingurutik dator.
- (eskumatik) Ganbela erreka. Erreka txiki eta aldapatsua.
- Iraola erreka (Belakotegi). Irure auzorako bidean, Iraola baserrien inguruan. Iraolabeitia baserriaren inguruan elektretxe txikia zegoen, inguruko baserriei indarra emateko.
- Ibarzabal. Ia Maltzaga gainean, erreka txiki eta aldapatsua.
Eskumako adarrak
Eskubitik zortzi adar hauek ditu:
- Egotza erreka (). Osinturekin muga egiten du. Ibaiaren beste aldean Mugarriko errebuelta du.
- Urruzti erreka. Txurruka bailaran. Agarrebeiztei inguruan ura hartzen da Sologuen Elektrikarako (garai batean Zabala, Unzurrunzaga y Cía.), eta tutu baten bidez Deba ibaiaren azpitik Osintxutik datorren ubidera eramaten da. Ibaiaren beste aldean Hirukurutzetako errebuelta du.
- Lisiba/ Ozuma/ Orroaga erreka. Deba ibaiaren bigarren adar luzeena, osorik udalerri barruan. 2,8 kilometro luze da, eta 675 metrotatik 105 metrotata jaisten da. Txurruka eta San Andres bailaren muga egiten du, eta goitik behera hiru izen hartzen ditu. Agarrebolura heldu baino lehen Txitxirriketa izeneko ola izan zen, baina gaur egun aztarnarik ez dago. Erreka honek bere adarrak ditu, denak eskumatik:
- Errekabaltza. Ozuma baserrien inguruan batzen da Lixiba eta Aitzurkila errekekin.
- Aitzurkilla. Ozuma baserrien inguruan batzen da Lixiba eta Errekabaltzarekin.
- Errekaundieta/ Leizeaga. Atxolinpen jaioa, goitik behera bi izenak hartzen ditu. Ozuma errekarekin bat egiten du Orroaga egiteko.
- Keixeta erreka. Barrenetxe eta Zabaleta erreken urak jasotzen ditu, eta Olea parean biltzen da Deba ibaiarekin. Zeletako ur-biltegia bertatako ura erabiltzen du. Erdibidean Keixetako errota egon zen, garai batean errota eta indarretxea izan zena, inguruko baserrientzako.
- Altun (Iriarte) erreka. Loralde eta Gabolatz pasa eta gero Deba ibaian bukatzen da.
- Arkaitzeta erreka. Ezozibideko goiko partetik pasatzen da, Arrizabaleta parketik hain zuzen.
- Ipintza erreka. Ezozia erreka edota Armendia erreka ere. Ezozia ondotik pasatzen da, eta bertako urak Armendiako errota mugitzeko erabiltzen ziren aurretik, eta gero Armendiako ur-biltegian biltzeko. Beherago, fulbol zelaiaren eta Mendiola industrialdearen azpitik pasatzen da. Eskumatik adar bat dauka:
- Intsusu erreka.
- Iturbe (Aristi) erreka. Ia Maltzaga ondoan, Gabilondo industrialdea azpitik pasatzen da.
Honetaz gain, badira bi erreka txiki garai batean herri kaskoa mugatzen zutenak, eta geroago azpitik pasatzen direnak. txikiak dira, baina arazoak eman dituzte noizean behin:
- Argate ingurutik datorrena, goiko ikastetxe eta kanposantuaren erdibidetik pasatzen dena. Trenbidea pasa eta gero, Santa Maria la Real eliza ezkerreko albotik pasatzen da (betidanik hezetasunak sortzen), garai bateko karkabatik, eta Arangureneko etxeak eta Ormaetxea jauregiaren artetik Deba ibaira joaten dena.
- Etxaburueta (Zabaleta) erreka. Zabaleta ingurutik datorrena, goiko ikastetxeren beste aldetik pasatzen dena, gero Erregetxe aurretik (Kotxebide azpitik) eta Zabaleta botika azpitik Deba ibaira joaten dena.
Erreferentziak
- Soraluzeko toponimia
- Soraluzeko toponimoen mapa. Soraluzeko udala
- Soraluze. Monografía histórica (31-32 orrialdeak). Ramiro Larrañaga 1993