«Barrena baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    30. lerroa: 30. lerroa:
    [[Eitza baserria (eu)|Eitza]]ko lurretan, beheko aldean, arkabuz eta moskete kainoien ''barrena zaarra'' deiturikoa zegoen, XVII mendeko agirietan agertzen dena.
    [[Eitza baserria (eu)|Eitza]]ko lurretan, beheko aldean, arkabuz eta moskete kainoien ''barrena zaarra'' deiturikoa zegoen, XVII mendeko agirietan agertzen dena.


    Segururena, olak bertan zegoen baserriari izena eman zion, Barrena hain zuzen. Ola izan eta gero, errota ere izan zen. Dena dela, ezin baztertu ''barrena zaarra'' izandakoa [[Igarate baserria (eu)|Igaraten]] bertan egotea.
    Segururena, olak alboko baserriari izena eman zion, Barrena hain zuzen. Dena dela, ezin baztertu ''barrena zaarra'' izandakoa [[Igarate baserria (eu)|Igaraten]] bertan egotea.
     
    Barrena baserria, ola izan eta gero, errota ere izan zen.





    17:59, 3 urria 2017(e)ko berrikuspena

    Barrena
    Barrena baserria. Balizko itxura (Javitxooo 2015).jpg
    Izen formala Barrena
    Bailara Irure
    Altuera 100 m
    Hedadura Ha
    Kaletik 0,9 km


    Bertako familia

    Oruesagasti familia San Martzialeko Sagasai baserrian bizi zen, baina 1931 urtean Barrena baserrira jaitsi ziren, Sagar-erreka ondoan. Baserria Zabala y Unzurrunzaga enpresarena zen (Igarate zentralaren jabeak), eta oso egoera txarrean zegoen; horregatik, aldatu baino lehen etxekojaunak hainbat konponketa egin behar izan zuen, indarra sartzeaz gain.

    1960 hamarkadan baserria bota zuten, Oruesagasti lantegia handitzeko.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...


    Baserriaren inguruko kontuak [1]

    Eitzako lurretan, beheko aldean, arkabuz eta moskete kainoien barrena zaarra deiturikoa zegoen, XVII mendeko agirietan agertzen dena.

    Segururena, olak alboko baserriari izena eman zion, Barrena hain zuzen. Dena dela, ezin baztertu barrena zaarra izandakoa Igaraten bertan egotea.

    Barrena baserria, ola izan eta gero, errota ere izan zen.


    Baserriaren azalpena[2]

    Eibarko Udal Artxibategian gordetzen den krokisaren arabera (1931), baserriak 6 x 8 metrotakoa zen, eta etxaurrea ipar-mendebaldera begira zegoen, erreka bi metrotara zuela. Honek metro erdiko sakonera zuen, eta garai hartan errekan amorrainak eta sargu-eskailuak harrrapatzen ziren, azken hauek ipurdian zulatutako kristalezko boteilak erabiliz.

    20 metro beherago harrizko zubia zegoen, Galtzairukoa baserrira pasatzeko. Arkuak gizonezko baten altuera zuen.

    Beste 20 metro gorago, berriz, harrizko presa zegoen, ez oso altua. Handik erretena irtetzen zen, etxeostean zegoen kunboraino (ur biltegia). Kunbo hau oso sakona zen (metro batzuk).

    Paretak lurrez bildutako harrizko manposterizkoak ziren; barruko egitura osoa, eskilarak eta zoru guztiak barne, egurrezkoa; eta teilatua teilaz egina.

    Beheko solairuak hiru bat metroko altuera zuen; bertan korta zegoen, porlanezko zoruaz (etxera aldatzerakoan botata, segururena). Kortara sartzeko, etxaurrean harrizko bi arku zituen. Lehen solairura kanpotik igotzen zen, ekialdeko aldean zegoen harrizko eskilara erabiliz, sukaldera sartzen zena. Eskilara azpitik kortarako beste sarrera zegoen. Sukalde paretik beste eskilara zegoen ortura jaisteko: letxuak, tomateak, kipulak, lekak, porruak...

    Lehen solairuan sukaldea eta andra-gizonen gela zeuden, leiho bana zutela. Sukaldean sartu eta ezkerrean gorako eskilara zegoen. Bigarrenean, aldiz, jangela, beste logela bat umeentzat eta komuna. Jangelak hiru metrotako balkoia zuen, 60 zentimetrotako sakonera eta egurrezko balaustreak zituena. Komuna, berriz, hegoaldean zegoen, eskilara ondoan, hegalean kanpora aterata; konbo gainean zegoen.

    Eta teilatupean ganbara, aurrean eta atzean leiho bana zituela. Tximinia teilatuko ipar-ekialdean zegoen. Etxeak ez zuen inolako armarririk.


    Barrena zaarraren azalpena

    Etxeko hego-ekialdeko ertzaren ondoan, eta kunboren ekialdean, egurrezko aterpea zegoen, inolako itxiturarik gabekoa.

    Aintzinean, segururena, bertan egongo ziren barrena eta gainerako trepetak. Oruesagasti familiaren sasoian ez zegoen ezer, untxiak hazteko eta egurra gordetzeko erabiltzen zuten. Dena dela, kunboren irteeran, aterpearen azpian, ba zegoen oraindik errobera horizontala.


    Torlojugintza

    Oruesagasti zaharrak (Mateo Oruesagastiren aitak) ganaua kendu eta kortan hasi zen torlojugintzan. 1956 urtean hormigoizko pabiloia jaso zuten, ortuan.

    Hurrengo hamarkadan lantegia zabaldu zuten; horretarako baserria bota eta erreka hormigoiko erretenean zuzendu zuten. Galtzairuzkoako zubia ere bota zuten eta hormigoizko berria eraiki.

    Zoritxarrez ez dago baserriaren argazkirik.


    Erreferentziak

    1. Soraluze. Monografía histórica. (251 orrialdea)
    2. Javier Martín Lapeyra-ren bloga (Javitxooo). Traída de aguas de Sagar-Erreka a Eibar