«Sologoeneko zentrala (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    (Orria sortu da. Edukia: ==Izenak== Izen ofiziala ''Sologoeneko Elektra-etxea'' da. Garai baten ''Elektrika'' edo ''la eléctrica'' modiuan ezagutzen zen. ==Historia== Zentral honek hainbat tok...)
     
    No edit summary
    2. lerroa: 2. lerroa:
    Izen ofiziala ''Sologoeneko Elektra-etxea'' da.
    Izen ofiziala ''Sologoeneko Elektra-etxea'' da.


    Garai baten ''Elektrika'' edo ''la eléctrica'' modiuan ezagutzen zen.
    Garai baten ''Elektrika'' edo ''la eléctrica'' moduan ezagutzen zen.




    23. lerroa: 23. lerroa:


    ==Gaur egungo egoera==
    ==Gaur egungo egoera==
    Jose luis Larrañaga alkatea zela, 1965. urteko uztailak 13an Soraluzeko Udalak zentrala erosi zuen, dagozkion emakidekin.
    Urteetan geldituta egon zen, Iberduero inguruko ''monopolioa'' zuelako. Egoera kaxkarrean bazegoen ere, urte batzuk geroago paretik Guardia Zibilen konboia pasatzen ari zela ETAk bonba eztandarazi zuen eta eraikin zaharra zeharo hondatu zuen.
    Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen (erderaz EVE, Ente Vasco de la Energía). Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen. Bertxineko (Andoain) eta Ereñozuko (Errenteria) zentralen ostean, Soraluzekoa hirugarrena izan zen. 1991.ko otsailak 13an berrinauguratu zuen, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela.
    Urteetan Soraluzeko Udala eta Energiaren Euskal Erakundea izan dira jabeak, EEE kudeaketaz arduratzen zela. Sortutako indarra Iberdrolari saltzen zioten.
    Hobeta bost urte geroago, 2016. urtean, Energiaren Euskal Erakundeak bere partea saldu dio Soraluzeko Udalari.





    00:06, 12 martxoa 2017(e)ko berrikuspena

    Izenak

    Izen ofiziala Sologoeneko Elektra-etxea da.

    Garai baten Elektrika edo la eléctrica moduan ezagutzen zen.


    Historia

    Zentral honek hainbat tokitako urak biltzen ditu: Deba ibaitik, Osuma eta Oitturri inguruetatik eta Salogoenetik.

    Emari nagusia Deba ibaitik hartzen da. 1898. urteko ekainak 4an Jose Miguel Aranguren Pagoegik emakida lortu zuen, baina bi urte geroago Juan Jose Larrañaga eta Santos Gallastegiri saldu zien, 1900.eko urtarrilak 14an hain zuzen. Ostean Larrañaga jauna jabe bakarra bihurtu zen.

    1911.ko urriak 19an Juan Jose Larrañagak beste emakida bat lortu zuen, Osuma eta Oitturri lurretatik datorren ura ustiatzeko.

    Juan Jose Laraññaga hil zenean semeek hartu zuten zentrala, Higinio Larrañaga y hermanos izenpean.

    1913.ko martxoak 14an Juan Jose Larrañagaren semeek zentrala eta emakidak Antonio Zabala Garai jaunari saldu zizkioten. Honek Sagar-erreka zentrala ere erosi zuen 1915. urtean.

    1920.ko otsailak 13an, jabe berriak hiru emakidak Elektra Irurak-Bat enpresari pasa zion. Enpresa hau Antonio Zabala y Cía enpresarena zen, eta jabea beti Antonio Zabala.

    1934. urteko uztailak 18an Elektra Irurak-Bat enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.


    Gaur egungo egoera

    Jose luis Larrañaga alkatea zela, 1965. urteko uztailak 13an Soraluzeko Udalak zentrala erosi zuen, dagozkion emakidekin.

    Urteetan geldituta egon zen, Iberduero inguruko monopolioa zuelako. Egoera kaxkarrean bazegoen ere, urte batzuk geroago paretik Guardia Zibilen konboia pasatzen ari zela ETAk bonba eztandarazi zuen eta eraikin zaharra zeharo hondatu zuen.

    Eusko Jaurlaritza eratu zenean, Energiaren Euskal Erakundea sortu zuen (erderaz EVE, Ente Vasco de la Energía). Energia esparruan kanpoko mendekotasuna arindu nahian, erakunde honek zentral zaharren berrizteak bultzatu zituen. Bertxineko (Andoain) eta Ereñozuko (Errenteria) zentralen ostean, Soraluzekoa hirugarrena izan zen. 1991.ko otsailak 13an berrinauguratu zuen, orduko alkatea Luis Felipe Galarraga zela.

    Urteetan Soraluzeko Udala eta Energiaren Euskal Erakundea izan dira jabeak, EEE kudeaketaz arduratzen zela. Sortutako indarra Iberdrolari saltzen zioten.

    Hobeta bost urte geroago, 2016. urtean, Energiaren Euskal Erakundeak bere partea saldu dio Soraluzeko Udalari.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Datu teknikoak

    Presa (oraindik gordetzen dena) 60 metro luze da, 3 metrotako altuera dueta 1,80 metrotako lodiera.

    Sarrera-ubidea, berriz, 71 metro luze da, eta 4,50 metrotako zabalera du.

    Ur jauzia 2,80 metrotakoa zen, eta berau aprobetzatzeko bi turbina Francis ziren, 40 CV arteko alternadore trifasiko banarekin.

    Ura ibaira atzera eramateko beste ubidea zuen, 40 metrotako luzeera eta 5,20 zabalera zuena. Azken 20 metroak estalita zituen.


    Erreferentziak