«Atxolin Txiki tumulua (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
t (Jcao wikilariak «Atxolin txiki trikuharria (eu)» orria «Atxolin Txiki trikuharria (eu)» izenera aldatu du) |
t (Jcao wikilariak «Atxolin Txiki trikuharria (eu)» orria «Atxolin Txiki tumulua (eu)» izenera aldatu du) |
(Ez dago alderik)
|
08:41, 15 azaroa 2016(e)ko berrikuspena
Atxolin | |
---|---|
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | |
Kokapena | Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa |
Mota | Trikuharria |
Azalpena
Soraluzeko udalerrian dagoen trikuharria, Elgoibarreko mugan. Tumuluak 14 metrotako diametroa eta 95 zentimetrotako altuera ditu.
Erdian 4,5 x 3,5 metrotako diametroa eta 60 zentimetrotako sakonera dituen kraterra dauka. Eraikuntzan erabilitako materialak bertako basaltoak dira.
Indusketan ez zen inolako material arkeologikorik aurkitu.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Historia
Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.
Erdialdean haitzean zulatutako hobi bat identifikatu zuten. Hobi hau monumentuaren antzinako bortxaketa baten adierazgarri da.
Eusko Jaurlaritzak 2003.eko ekainak 24an kalifikatu zuen.
Aranzadi, Barandiaran eta Egurenen indusketak
Kokapena
Uztailak 7. Atxolin txikira igo ginen, egun honetan bertan trikuharri hau eta historiaurreko estazioaren mendebaldekoak arakatzeko asmoarekin. Baina gure asmoek porrot egin zuten, bi trikuharri baino ezin izan genuen ikertu, eta oraindik Gizaburuako mutur artekoak falta zitzaizkigun.
Atxolin txiki trikuharria Atxolin eta Atxolin txiki haitzen arteko ataka batean dago, azken honengatik gertuagoa. Itsas gaineko altuera 785 metrotakoa da.
Tamaina eta indusketa
Aurrekoen antzera, kanpotik behintzat, gaur egun monumentu hau 11 metrotako diametroa eta 1,50 metrotako altuera dituen harri multzoa da. Trikuharria dela uste dugu, denborak eta gizakiak hondatutako benetako trikuharriekin duen antzarengatik-
Trikuharriaren argazkia hartu genuen mendebaldetik (10. argazkia) eta indusketari ekin genion. Gero konturatu ginen ez zuela trikuharri baten harlosarik: duda barik, beste leku askotan gertatu denez gaur eguneko eraikinetan erabiliak izango ziren, mendiaren alde honetako beheko bideko borda baten harresiak erakusten duenez.
Ikerketa honek ere ez zuen emaitzarik eman. Kontutan hartu behar da haitza, Aizkoin eta Kûtzebakarren moduan, zulatuta dagoela tumuluaren azpian, erdi-erdian.
Trikuharri ondoko pago baten itzalpean bazkaldu eta gero, Atxolinera igo ginen.