«Nik baditut iru tatxa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Abestia (eu) | {{Abestia (eu) | ||
| izenburua = Nik baditut iru tatxa <br> Nik baditut | | izenburua = Nik baditut iru tatxa <br> ''Nik baditut iru makur'' | ||
| egilea = ''Ezezaguna'' | | egilea = ''Ezezaguna'' | ||
| hizkuntza = Euskaraz | | hizkuntza = Euskaraz |
17:41, 12 urria 2016(e)ko berrikuspena
Izenburua | Nik baditut iru tatxa Nik baditut iru makur |
Egilea/k | Ezezaguna |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Herrikoia |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
Nik baditut iru tatxa,
asko nuke bat ere:
ardoedale, jokulari,
ez egin nai bearrik.
Ni artzen nauen dama gaixoak
errukarria bear dik.
Astan purrutan ustan Maria
a zer etxe saria!
Azalpenak
Abesti hau Resurrección María de Azkuek jaso zuen Soraluzen, eta Cancionero Popular Vascon[1] argitaratu beste hiru abestirekin. Nik baditut iru tatxa abestia Isabel Kerejetari hartu zion; baita beste bi ere: Asko lagunengandik eta Jesus yaio zan.
Isabel Kerejeta Irunekoa zen, baina Soraluzen hogetabost urte pasatxo eginda zituen Azkuerekin egon zenerako.
Azkuek berak aitortzen du Soraluzeko euskerak kutsatu zuela: "iru tatxa esaten zuen, iru makur beharrean. Honenbeste urte Soraluzen pasatzeak bearrik eta asko nuke itsatsi zizkion, lanik eta aski nuke-n ordez". Agian horregatik abestia jasotzerakoan Azkuek izenburua garbitu zuen: Nik baditut iru makur jarri zion.
Bilduma bereko beste abesti batek, Mutil gazteak (ikus 119 orrialdea) izenekoak, bigarren ahapaldia berdina du, bukaeran aldaketa txikiarekin.
Erreferentziak
- ↑ Cancionero Popular Vasco. Resurrección María de Azkue. Sancho el Sabio Fundazioa (Gasteiz)