«Arribiribilleta zutarria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    18. lerroa: 18. lerroa:


    <youtube> v=5J_ARsP6uZg </youtube>  
    <youtube> v=5J_ARsP6uZg </youtube>  
    <youtube> v=suK5Zqq1ogk </youtube>
    <youtube> v=avIO8mFZg0M </youtube>
    <youtube> v=byx0et0TQ_0 </youtube> replica
    <youtube> v=_SKATnKEKkQ </youtube> berreraikitzen





    18:17, 30 iraila 2016(e)ko berrikuspena

    Arribiribilleta
    Mendigain. Arribiribileta 03 (Oscar Pérez 2016).jpg
    Estiloa Historiaurrekoa
    Mendea
    Kokapena Elosua-Plazentzia Estazio Megalitikoa
    Mota Zutarria


    Azalpena

    Arribiribilletako menhirra Irukurutzeta eta Kurutzebakar gailurren artean dago eta Elosua-Plazentziako Estazio Megalitikoaren parte da.

    3,60 metro luze, 1,70 metro zabal eta 0,40 metro lodi den basaltozko harri-bloke handia da. Hasiera batean trikuharri edo dolmentzat hartu zuten, etzanda zegoelako.

    2012 urtetik aurrera Dolmenen ibilbidea egitasmoaren baitan burutu diren ikerketek zera ondorioztatu dute: Arribiribilletako monumentu megalitikoa menhir bat da, eta ez dolmen bat, orain arte uste zen bezala. Eskualde arteko egitasmoa da, Elgoibar, Soraluze eta Bergarako Udalek sustatua, Debegesa Garapen Agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

    Ikerketek utzitako zantzuen arabera, historiaurreko jatorria duen menhir hau zutik zegoen duela 4000 urte inguru eta ondoren lurrera jausi zen, eraitsita edo berez erorita.

    replica berreraikitzen


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Historia

    Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek aurkitu zuten 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.

    Aipatu liburuan, halaxe jaso zuten: Irukûtzetatik ez urruti, mendebalderutz, ertz borobildutako hareharria dago, 3,50 metro luze, 1,65 zabal eta 0,30 lodi duela. Lekuak harri honetatik hartu du izena (Arribiribilleta = borobildutako harriaren tokia). Harria beste nonbaitetik ekarria ematen duenez, inguruan indusketak egitea erabaki genuen. Teila zatiak eta ikatz puxkak atera ziren, mugarri azpian jartzen ohi direnak benetakotasuna adierazteko.

    2002 urtan J. Altuna, L. del Barrio, A. Férnandez, K. Mariezkurrena eta A. Turrillas arkeologoek trikuarria zela salatu zuten.

    2012 urtean, azkenik, Aranzadiko Manu Zeberio eta Jexux Tapia arkeologoek indusketakegin zituzten, eta zutarria zela antzeman.


    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)


    Berriro zutik

    Zutarria zela egiaztatu eta gero, altxatzea erabaki zen, monumentua berriro ere jatorrizko posiziora itzuliz. Lanak Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Arkeologia Sailak eraman zituen aurrera.

    Aurretik harriaren azpian eta inguruan miaketak egin zituzten, eta gero berau zutik jarri. Azken lan hau 2014.eko irailak hiruan (2014/09/03) bukatu zuten.

    Hurrengo urteetako kanpainetan beste monumentu batzuk berreskuratzea aurrikusten da. Hala, 2016.ko udan Gizaburuako tumuloan lan egiteko asmoa dute.


    Erreferentziak