«1834ko ekainak 30ko ufala (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
     
    34. lerroa: 34. lerroa:


    ===Courier du Midi: journal de l'Herault (1834/07/12)===
    ===Courier du Midi: journal de l'Herault (1834/07/12)===
    Frantziako egunkari askotan kronika berbera agertu zen<ref> https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k1336457r`Courrier du Midi : journal de l'Hérault] (1834/07/12),
    Frantziako egunkari askotan kronika berbera agertu zen<ref> https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k1336457r`Courrier du Midi : journal de l'Hérault] (1834/07/12).</ref>:
    L'Indépendant: journal politique, industriel et agricole du département de la Moselle (1834/07/16)...</ref>:
    ::''ESPAINIAKO BERRIAK''
    ::''ESPAINIAKO BERRIAK''
    :::''Baiona, uztailak 6''
    :::''Baiona, uztailak 6''
    43. lerroa: 42. lerroa:


    ===Courrier des théâtres (1834/07/14)===
    ===Courrier des théâtres (1834/07/14)===
    Parisko beste aldizkari honetan, berriz, zehaztapen gehiago ematen dira<ref>[https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bd6t5402013t Courrier des théâtres] (1834/07/14).</ref>:
    Parisko beste aldizkari honetan, berriz, zehaztapen gehiago ematen dira<ref>[https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bd6t5402013t Courrier des théâtres] (1834/07/14), L'Indépendant: journal politique, industriel et agricole du département de la Moselle (1834/07/16)...</ref>:


    ::''EZBEHARRAK''
    ::''EZBEHARRAK''

    Hauxe da oraingo bertsioa, 12:37, 21 abendua 2024 data duena

    1834ko ekainak 30ko ufala

    Egun honetan ekaitz ikaragarria izan zen Deba arroa osoan, ibai eta erreka guztiak gainezka egin zituztela.

    Herri kaltetuena Antzuola izan zen, baina Gatzaga, Eskoriatza, Aretxabaleta, Bergara, Soraluze eta Elgoibarren ere kalteak itzelak izan ziren: guztira, ufalak 19 errota, 22 zubi, 76 eraikin eta 3 eliza eraman zituen, eta beste 15 errota, 28 zubi, 6 burdinola eta 121 eraikin hondatu. Hildakoak 89 izan ziren (bakar bat ere ez Soraluzen).


    Ufala Soraluzen

    Soraluzen, behitzat, gogoratzen den ufal gogorrena izan zen. Santa Ana kaleko 16. zenbakian dagoen oroigarriak dioen bezala, ura puntu horretaraino igo omen zen; dagoen tokia kontutan harturik, ibaia gutxi gora behera 8-10 bat metro hazi zen gertakizun hartan[1].

    Egun hartan Soraluzen ez zen inor hil, baina kalteak ugari izan ziren. Ramiro Larrañagak topatutako eskuizkribu batean esaten denez[2]:

    Ordu erdian urak 14/16 etxe eruan zituen. Beste 41/42 etxetan ura sartu eta erabilezinak geratu ziren. Armagilen 6/7 ola ipurditik eruanda. Arraindegia, gauza bera. San Salvador ermita, osoa. Ogi-errotak berdin, eta gainera kainoiendako barrenoak. Bolatokia. kainoiak probatzeko erret probaderoa. Erregetxe zaharra, alde bat eruanda eta gainontzekoa jausteko moduan. Santa Ana de Yzaguirre kondearen aginduz eraikitako presa berria eta makinak, txikituta eta eruanda. Orokorrean, armagileen lanabes guztiak eta lantegiak apurtuta eta eruanda; miseria gorrian geratu dira, beren egoera eta lantegiak berreraikitzeko baliabide faltagatik errukari, askori jantzitako arropa besterik geratu ez zaiola.


    Zubi Nagusia apurtuta

    Zubi nagusiaren arku nagusia ere eraman zuen, herriko bi aldeen arteko komunikazioa eteten. Udalak zerga bereziak ezarri zituen berreraikuntzarekin hasteko, baina orduan Rodil jeneral liberala sartu zen herrian, eta bildutako dirua eraman zuen[3].

    Zubi Nagusia eta 1834ko ufala


    Orduko prentsa

    Ezbeharra hain latza izan zen, Frantziako egunkari eta aldizkariek ere jaso zutela berria.

    Courier du Midi: journal de l'Herault (1834/07/12)

    Frantziako egunkari askotan kronika berbera agertu zen[4]:

    ESPAINIAKO BERRIAK
    Baiona, uztailak 6
    Joan den astelehenean, beharbada inoiz ikusi ez den ekaitza piztu zen Bergaran eta inguruan. Biztanleek izua eta heriotza baino ez zuten aurkitu, eta bizirik atera zirenek, berriz, desegitea eta hondamena. Aipatutako herriko berrogeita hamar biztanle eta 26 etxe eramanak zituzten ur-lasterrek, elkar gurutzatzerakoan aurrean topatzen zituzten oztopo guztiak iraultzen zituztela. Aretxabaletan 103 etxek amore eman behar izan zieten ur lasterrei. Eskualde honetan hil den jende kopurua izugarria omen da. Soraluzen 36 lagun, apaiza buruan zutela, ezkontza-elkarte batera presbiteriora zihoazela uholdeak harrapatu zituen, arrastaka eraman eta hil egin ziren. Abisua jaso arren, Soraluzeko komentuko hiru moja bertan gelditu ziren, temati, eta urak haiekin eraman zuen komentua.
    Mendiko eliza batek olatuen bultzadari amore eman behar izan zion, eta urrun eraman zuten. Mendia bera erori zen eta, nolabait esateko, bere oinarrian amildegi bat baino ez zen geratu. Itxura denez, errepidea beste lekutik berregin beharko da. Inguruko herri guztiek hamabi-hamabost oineko ur azpian geratu dira. Errota baten kokapenaren aztarnak besterik ez dira geratu, bi errota-harri izugarri. Burdinaz zamatutako gurdi bat desagertu da. Urak ganaduak, zuhaitzak, gorpuak itsasora eraman ditu. Dagoeneko Baionako kostaldean itsasoak lagatako gorpuak, zuhaitzak eta abereak aurki daitezke.
    Miarritzen itsasoak burdinezko gurutzea ekarri duela zabaldu da, dudarik gabe Soraluzeko komentuko zurezko piezatik hartuta. Gainera, hondakin asko ekarri ditu kostaldera. Errege-bidea ez da ibiltzeko modukoa egongo denbora luzean, eta gure hiriko merkatariek bide horretatik garraiatzekoak ziren merkantziak atzera deitu dituzte jada. Egun gutxi barru jakingo dugu zorigaiztoko eskualde honen gainean erori den katarata honek, horrela adierazterik balego, zer-nolako zorigaitzak eragin dituen.

    Courrier des théâtres (1834/07/14)

    Parisko beste aldizkari honetan, berriz, zehaztapen gehiago ematen dira[5]:

    EZBEHARRAK
    Donostian (Pirinioak) bertako pertsona zaharrenek ez dute gogoratzen halako ufal handi eta bapatekoak gogoratzen. Goizeko 10 edo 11ak inguruan euria hasi zuen; bortizkeriaz areagotu egin zen eta ordubete geroago Antzuolako erreka, herritik legoa erdira iturburua duela, mailatik 21 oin baino altuago zetorren. Urak herria hartu zuen; etxeen multzo handi bat eraman edo kaltetu ziren; elizako ataria, eskolako maisuaren etxea, bere familia eta beste pertsona asko urak irentsi zituen. Deba ibaiak gainezka egin zuenean oraindik kalte ikaragarriagoak eragin zituen. Bergaran Bolu eta Eguinoko zubiak, bide nagusian jarrita, eraman zituzten; hogeitahiru etxe, negozio edo errota suntsitu zituzten. Soraluzek ezin izan zion hondamendi honi ihes egin: moja-komentua eta hamazazpi etxe ere, tartean Santa Ana kondearena, suntsituak izan ziren. Elhoybarren eliza, hainbat barreno, inguruko errota gehienaketa hiru etxe guztiz desagertu dira. Gipuzkoako probintziak jasandako galerak kalkulaezinak dira, ibaiaren hurbilen zeudenek kalte handienak jasan dituztela. Debako familia asko pobrezian murgilduta daude: urek ez dute ezer barkatu: arto eta gari soroak urpean daude, lurrak eruanda eta sakabanatuta. Gertaera triste honen biktima kopurua ehunka pertsona omen da. Gainerako biztanleek salbatu izan dira hondamendia egunez izan delako; bestela izan balitz, zeinek kalkula dezake balizko biktima kopurua?
    Donostiatik beste gutun bat, uztailaren 5ekoa.
    Oso gertakari tamalgarriak gertatu berri dira probintzia honetan, Deskargako mendietan sortu zen ekaitz oso bortitz baten ondoren. Bertatik etorritako hainbat zaparrada bortizkeriaz erori ziren Bergara, Soraluze, Elgoibar, Eibar, Anzuela etabarren gainera. Ura 7 edo 8 kana (24 oin) oso bizkor hazi zenez, jende gutxi iritsi ahal zen toki garaietara; begi keinu batean Bergarako hogeita hamar bat etxe, Soraluzeko etxe guztiak bakarrik sei kenduta, beste herrietako zati handiak urak eramanak edo irentsiak izan ziren.
    Hiruzpalau egun pasata, Donostia, Pasaia eta kostaldeko beste portuko itsasontzi guztiak ez ziren nahikoak itsasoak zekarren egur eta trasteak jasotzeko; gure itsasertza zaborraz, traste eta gorpuzkinez beteta daude. Pentsa herrien egoera zein den, Soraluze eta Antzuolan 300 pertsona falta direla, eta beste herritan zenbat falta diren ez dela zehaz-mehatz ezagutzen. Herenegun neska gazte baten gorpua aurkitu zuten kostaldean; gurutzea hartua zuen, heriotzaren oinazeek ere askatzen utzi ez ziotena. Lizarra inguruan (Nafarroa) gertatu zen oso afera odoltsua komentatzen ari da. Xehetasunen zain gaude.
    Hona hemen hirugarren gutun batek emandako xehetasunak:
    Eurijasak Antzuola, Eibar eta Bergaratik Gatzagaraino iritsi da. Begi keinu batean, toki batzuetan ura 36 oin altzatu da. Bergaran bakarrik 47 etxe eraman ditu errekak; Eibarren eta Antzuolan, modu berean, hainbat etxe eraman zituzten; azken herri horretan, eskola bat, ikasle eta irakasleekin, urperatu zen. Bergarako posta bulegoan, urak lehen solairuraino igo ziren, eta parean kokatuta ermita ere eruanda izan da.
    Martin Joseren gurdia Donostiatik irten zen merkantziarik hartu gabe, Sagastibeltza Hernanin zegoelako, baina Tolosan pakete batzuk kargatu zituen. Deskarga inguruan, Antzuolatik oso gertu, eurijasak bapatean eraman zuen: gidaria, mandoakm gurdia, merkantziak, dena desagertu da. Puntu honetatik Bergararaino ia ez da errepiderik geratzen, eta Bergaratik Gatzagaraino hainbat puntutan suntsitua izan da. Denbora, gizon eta diru asko beharko da berrezartzeko. Oraindik ez dira zehatz-mehatz ezagutzen hondamendi lazgarri honen emaitzak, baina hondarrik geratzen ez den 120 bat etxe izango da; itsas-ertzak jada gorpuak eta trasteak ekartzen ari dira; Deban berrogetamar bat jaso dituzte, gehi eraikin, kutxa eta trasteen hondakin asko. Ezinezkoa da gertaera lazgarri horren emaitza beldurgarriak kalkulatzea; baina, itxura guztien arabera, leku kolpatuak zorigaiztokoak izango dira luzaroan.


    500 urtetako errepikatze-denbora

    Hidrologian, etor daitezkeen ufalak definitzeko "errepikatze-denbora" erabiltzen da.

    Hau da, 10 urtetan behin espero daitekeen ufala motari 10 urteko errepikatze-denborako ufala esaten zaio. Azken 100 eta 200 urtetako nahikoa datu daude azterketa estatistikoa egiteko eta 10 urteko errepikatze-denborako ufala zehazteko.

    50 urtekoak, berriz, zailagoak dira zehazteko, datu gutxi daudelako historikoan. Are gutxiago 100 urtekoen ezaigarriak definitzeko.

    Ditugun datuekin ezinezkoa da 500 urtetakoak zehaztu, eta horregatik ezagutzen den handiena hartzen da erreferentzia moduan.

    Uraren Euskal Agentziak, Soraluzeren kasuan, 1834.eko ekainak 30eko ufala hartu du erreferentzia moduan 500 urteko "errepikatze-denbora"ko ufala mota definitzeko.


    Erreferentziak

    • Soraluze-Placencia de las Armas. Monografía histórica. Ramiro Larrañaga (Soraluzeko Udala 1993).
    • Revisión y actualización de la evaluación del riesgo de inundación (EPRI 2º ciclo) D.H. Cantábrico Oriental. Anexo 1: Registro de eventos de inundación.
    • Revisión y actualización de la evaluación del riesgo de inundación (EPRI 2º ciclo) D.H. Cantábrico Oriental. Anexo 1: Caracterización de las ARPSIs.
    1. Aurretik marra lodi bat horman margotuta zegoen, Armendiaetxea izeneko etxearen leiho baten gainean (inork esaten zuen marra beherago zegoela, baina lehioa zabaldu zutenean gorago marraztu zutela). XX mende bukaeran etxea bota zutenean, ikur berria jarri zuten zutabe baten gainean.
    2. 30 de junio de 1834. Hoy se cumplen 144 años de la gran inundación de Placencia de las Armas. Ramiro Larrañaga (La Voz de España 1984/06/04)
    3. Karlistentzako arma biltegiak topa omen zituen, eta 200.000 errealeko isuna jarri zion herriari.
    4. https://gallica.bnf.fr/ark:/12148/bpt6k1336457r`Courrier du Midi : journal de l'Hérault] (1834/07/12).
    5. Courrier des théâtres (1834/07/14), L'Indépendant: journal politique, industriel et agricole du département de la Moselle (1834/07/16)...