«Udalbatzak eta alkateak. Demokrazia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
19. lerroa: | 19. lerroa: | ||
===Alkate aukeratzeko modua=== | ===Alkate aukeratzeko modua=== | ||
2015 urte artean, alkatea beti izan da zerrenda bozkatuarena. | 2015 urte artean, alkatea beti izan da zerrenda bozkatuarena. Hurrengo bi agintaldietan jokabide hau eten zen, eta bi zerrenden arteko koalizioak izan ziren. 2023.ean alkatea zerrenda bozkatuarena izan zen berriro. | ||
===Jenero kontuak=== | ===Jenero kontuak=== |
22:03, 4 uztaila 2024(e)ko berrikuspena
- Udalaren bilakaera historian zehar ikusteko, Udala (eu)
1979ko udal hauteskundeak
Francisco Francoren diktadura ostean, Espainian hainbat aldaketa egin ziren erregimena aldatzeko. Aldaketa politikoaren erreferenduma (1976/12/15), lehen hauteskunde askeak (1977/06/15), konstituzioa onartzeko erreferenduma (1978/12/06) eta bigarren hauteskunde orokorrak (1979/03/01).
Ostean lehen udal hauteskundeak egin ziren, 1979/04/03 egunean. Ordutik hona, lau urtetan behin egin izan dira (gehienetan maiatzean).
Udal hauteskundeetan herriko zinegotziak aukeratzen dira. Zerrendak aurkezten dira, gehienetan alderdi politikoenak, eta hautesle bakoitzak berea hautatzen du. Botoen arabera zinegotziak aukeratzen dira, D'Hondt legea erabiliz. Lehen udal batzarrean zinegotziek alkatea aukeratzen dute, gehiengo osoz; hala ez balitz, alkatea zerrenda bozkatuen lehena izango da.
Udal hauteskundeak egiten diren egun berberean Gipuzkoako Batzar Orokorrak aukeratzen dira; eta Batzarrek, gero, Diputatu Nagusia.
Bitxikeriak
Zinegotzi kopurua
Zinegotzien kopurua biztanleen arabera denez, 1979 urtean Soraluzek 13 zinegotzi aukeratu zituen. Baina biztanleria behera zetorrenez, 1991 urteko hauteskundeak 11 zinegotzi aukeratu ziren, erroldak 5.000 biztanle baino gutxiago zuen eta. Ordutik hona zinegotzi kopurua mantendu egin da.
Beraz, 1983-2019 tartean 127 hautetsi aukeratu dira. Baina udaletik pasatakoen kopurua ez da hori: alde batetik, zinegotzi batzuk ezin izan dute bere epeak bukatu eta ordezkoak sartu dira; bestetik, zinegotzi batzuk behin baino gehiagotan izan dira Udalbatzaren partaide. Denetara, aipatutako tarte horretan 80 pertsona izan dira guztira.
Alkate aukeratzeko modua
2015 urte artean, alkatea beti izan da zerrenda bozkatuarena. Hurrengo bi agintaldietan jokabide hau eten zen, eta bi zerrenden arteko koalizioak izan ziren. 2023.ean alkatea zerrenda bozkatuarena izan zen berriro.
Jenero kontuak
Gizartearen beste arlotan moduan, Soraluzeko Udalbatzetan gizonek gehiengoa osatzen dute: 1983tik hona 129 hautetsi izan dira, horretatik 87 gizonezkoak (%67a) eta 42 andrazkoak (%33a) izan direla. Azken hiru udal hauteskundeak kontutan hartuta (2011-2019), ratioa igo da, baina oraindik ez da parekidetasunara lortu: 33 hautetsitik 19 gizonezkoak dira (%58a) eta 14 andrazkoak (%42).
Alkateei erreparatuta, den denak gizonezkoak izan dira, bat ezik: Ihart Arluziaga (2011-2015).
Ibilbide luzeko zinegotzi eta alkateak
Urte gehien egin dituen zinegotzia Soledad del Bosque Zarobe da, 1995tik 2015 arte, 20 urte guztira. Eta 2019-2023 tartea bukatzen denean Iker Aldazabal Basaurik beste honenbeste urte egingo ditu.
Badira 16 urte egin dituenak ere. Rafael Varela Iriondok egin ditu (1991-2003 eta 2011-2015); eta 2019-2023 tartea bukatzen denean, Roke Akizu Azpirik eta Patricia Bolinaga Albénizek 16 urte beteko dituzte zinegotzi moduan (2007-2023).
Alkate moduan Luis Felipe Galarragak 12 urteko marka jarri zuen (1987-1999). Alberto Sudupe Oregik bigarren agintaldi hasi zuen, baina bukatu baino lehen hil zen. Iker Aldazabal Basaurik bigarrena hasi zuen 2019 urtean. Gainontzeko alkateak agintaldi bakarrekoak izan dira.
1979/04/03ko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Jesús M. Akizu EAJ-PNV 1979-1983 Alkatea José Urresti EAJ-PNV 1979-1983 Julio Zuloaga EAJ-PNV 1979-1983 Miren Alberdi EAJ-PNV 1979-1983 Domingo Osa EAJ-PNV 1979-1983 Ion Aramburu EAJ-PNV 1979-1983 José Francisco Aizpuru Eguren SIE 1979-1983 Bittor Trebiño SIE 1979-1983 Santos Elizburu SIE 1979-1983 Pablo Mauricio Muro Velasco SIE 1979-1983 Elías Lakuesta SIE 1979-1983 Juan María Borinaga López PSE-PSOE 1979-1983 Domingo del Bosque PSE-PSOE 1979-1983
1983/05/08ko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak José Angel Basauri EAJ-PNV 1983-1987 Alkatea Luis Javier Oregi EAJ-PNV 1983-1987 Agustín Gabilondo EAJ-PNV 1983-1987 José Antonio Ganchegi EAJ-PNV 1983-1987 Miren Alberdi EAJ-PNV 1983-1987 Domingo Osa EAJ-PNV 1983-1987 Juan María Borinaga López PSE-PSOE 1983-1987 José Tardío PSE-PSOE 1983-1987 Elías de Castro Aparicio PSE-PSOE 1983-1987 Francisco Javier Gabilondo HB 1983-1987 Cristóbal Arribillaga HB 1983-1987 José Joaquín Hernaltes HB 1983-1987 Fernando Alberdi EE 1983-1987
1987/06/10ko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Luis Felipe Galarraga Arana EAJ-PNV 1987-1991 Alkatea Juan Antonio Garitano Larrañaga EAJ-PNV 1987-1991 José Martín Oregi Osoro EAJ-PNV 1987-1991 M. Concepción Iriondo Jauregi EAJ-PNV 1987-1991 José Francisco Aizpuru Eguren HB 1987-1991 Rosa Etxeberria Arizaga HB 1987-1991 Pablo Mauricio Muro Velasco HB 1987-1991 Jesús Artolazabal Arluziaga EA 1987-1991 Luis Kortabarria Aranburu EA 1987-1991 Marino Azkona Miguel EA 1987-1991 Juan María Borinaga López PSE-PSOE 1987-1991 Elías de Castro Aparicio PSE-PSOE 1987-1991 Xabier Iñurrieta Labayen EE 1987-1991
1991/05/26ko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Luis Felipe Galarraga Arana EAJ-PNV 1991-1995 Alkatea Rafael Varela Iriondo EAJ-PNV 1991-1995 M. Angeles Ariznabarreta EAJ-PNV 1991-1995 José Oregi EAJ-PNV 1991-1995 Jesús Orbea EAJ-PNV 1991-1995 Maite Narbaiza EA 1991-1995 Rosa Etxeberria Arizaga HB 1991-1995 Ramón Argarate HB 1991-1995 Pilar Valero HB 1991-1995 Ignacio Borinaga López PSE-EE 1991-1995 M. Angeles Ocariz PSE-EE 1991-1995
1995/05/28ko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Luis Felipe Galarraga Arana EAJ-PNV 1995-1999 Alkatea Rafael Varela Iriondo EAJ-PNV 1995-1999 Juan Luis Ugarte EAJ-PNV 1995-1999 M. Angeles Ariznabarreta EAJ-PNV 1995-1999 Ramón Argarate HB 1995-1999 Lourdes Txurruka HB 1995-1999 Pilar Valero HB 1995-1999 Ignacio Borinaga PSE-EE 1995-1999 Soledad del Bosque Zarobe PSE-EE 1995-1999 Maite Narbaiza EA 1995-1999 José Luis Badiola Quintanilla EA 1995-1999
1999/06/13ko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Alberto Sudupe Oregi EAJ-PNV 1999-2003 Alkatea Rafael Varela Iriondo EAJ-PNV 1999-2003 Nerea Isasti Arzuaga EAJ-PNV 1999-2003 Oscar Gabilondo Ezenarro EAJ-PNV 1999-2003 Jabier Garmendia Ondarra EAJ-PNV 1999-2003 José Luis Badiola Quintanilla EA 1999-2003 Ezozi Larrañaga Orbea EH 1999-2003 Regina Maiztegi Aboitiz EH 1999-2001 Ez zuen bukatu Iñaki Saez Arreitunandia EH 1999-2003 José Luis Arizaga Urizar EH 2001-2003 Regina Maiztegiren ordezkoa Soledad del Bosque Zarobe PSE-EE 1999-2003 Francisco Javier Nuñez Álvarez PP 1999-2003
2003/05/25ko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Alberto Sudupe Oregi EAJ-PNV/EA 2003-2005 Alkatea (ez zuen bukatu) Oscar Gabilondo Ezenarro EAJ-PNV/EA 2003-2007 Alkatea (Alberto Suduperen ostekoa 2005-2007) Nerea Pérez Temprano EAJ-PNV/EA 2003-2007 Iker Aldazabal Basauri EAJ-PNV/EA 2003-2007 Mirari Olertza Telleriarte EAJ-PNV/EA 2003-2007 Maite Oregi Artolazabal EAJ-PNV/EA 2003-2007 José Luis Badiola Quintanilla EAJ-PNV/EA 2005-2007 Alberto Soduperen ordezkoa José Luis Arizaga Urizar SAH 2003-2007 Monica Muro Pérez de Heredia SAH 2003-2007 José Agustín Moro Zurriarain SAH 2003-2007 Soledad del Bosque Zarobe PSE-EE 2003-2007 Francisco Javier Nuñez Álvarez PP 2003-2007
2007/05/27ko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak José Luis Arizaga Urizar EAE-ANV 2007-2011 Alkatea Larraitz Lakuesta de la Fuente EAE-ANV 2007-2011 Aitor Prieto Oregi EAE-ANV 2007-2011 Oscar Gabilondo Ezenarro EAJ-PNV 2007-2011 Iker Aldazabal Basauri EAJ-PNV 2007-2011 Maite Oregi Artolazabal EAJ-PNV 2007-2011 Roke Akizu Azpiri EA 2007-2011 Mikel Santiago Arizaga EA 2007-2011 Soledad del Bosque Zarobe PSE-EE 2007-2011 Patricia Borinaga Albéniz PSE-EE 2007-2011 María Garmendia Martín PP 2007-2011
2011/05/22ko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Ihart Arluziaga EA/Alternatiba 2011-2015 Alkatea Roke Akizu Azpiri EA/Alternatiba 2011-2015 Lorea de Castro Lete EA/Alternatiba 2011-2015 Mikel Argarate EA/Alternatiba 2011-2015 Mikel Santiago Arizaga EA/Alternatiba 2011-2015 Iker Aldazabal Basauri EAJ-PNV 2011-2015 Nagore Zabala Arrieta EAJ-PNV 2011-2015 Ramón Gallastegi Aldazabal EAJ-PNV 2011-2015 Rafael Varela Iriondo EAJ-PNV 2011-2015 Soledad del Bosque Zarobe PSE-EE 2011-2015 Patricia Borinaga Albéniz PSE-EE 2011-2015
2015/05/24ko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Unai Larreategi Azurmendi EH Bildu 2015-2019 Roke Akizu Azpiri EH Bildu 2015-2019 Lorea de Castro Lete EH Bildu 2015-2019 Ainhoa Unamuno Aranburu EH Bildu 2015-2019 Xabier Arribillaga Beretxinaga EH Bildu 2015-2019 Iker Aldazabal Basauri EAJ-PNV 2015-2019 Alkatea Nagore Zabala Arrieta EAJ-PNV 2015-2019 Ramón Gallastegi Aldazabal EAJ-PNV 2015-2019 Jabier Garmendia Ondarra EAJ-PNV 2015-2019 Patricia Borinaga Albéniz PSE-EE 2015-2019 Iñaki Rubio Torrientes PSE-EE 2015-2019
2019/05/28ko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Unai Larreategi EH Bildu 2023-2027 Alkatea Ana Rosa Maiztegi EH Bildu 2023-2027 Maite Quintanilla EH Bildu 2023-2027 Iker Uzin EH Bildu 2023-2027 Jone Alberdi EH Bildu 2023-2027 Ainara Osoro EH Bildu 2023-2027 Iker Aldazabal Basauri EAJ-PNV 2023-2027 Veronica Galarraga EAJ-PNV 2023-2027 Ramón Gallastegi Aldazabal EAJ-PNV 2023-2027 Patricia Borinaga Albéniz PSE-EE 2023-2027 Iñaki Rubio Torrientes PSE-EE 2023-2027
2023/05/26ko udalbatza
Izena Zerrenda Epea Azalpenak Unai Larreategi EH Bildu 2019-2023 Alkatea Ana Rosa Maiztegi EH Bildu 2019-2023 Maite Quintanilla EH Bildu 2019-2023 Roke Akizu Azpiri EH Bildu 2019-2023 Jone Alberdi EH Bildu 2019-2023 Iker Aldazabal Basauri EAJ-PNV 2019-2023 Alkatea Veronica Galarraga EAJ-PNV 2019-2023 Ramón Gallastegi Aldazabal EAJ-PNV 2019-2023 Abel Olaizola EAJ-PNV 2019-2023 Patricia Borinaga Albéniz PSE-EE 2019-2023 Iñaki Rubio Torrientes PSE-EE 2019-2023
Siglak eta zerrendak
Siglak Zerrenda Azalpenak EA Eusko Alkartasuna EAJ-PNV banandu zenetik, bost aldiz aurkeztu dira (1987-2007).
2003 urtean EAJ-PNVrekin batera aurkeztu ziren.
2011tik aurrera ezker abertzalearekin aurkeztu dira: EA-Alternatiba eta EH Bildu.EA/Alternatiba Koalizioa:
Eusko Alkartasuna & AlternatibaBehin aurkeztu ziren, 2011 urtean.
Herri Batasuna eta ingurukoak legez kanpo zeudenez, zerrendetan hainbat lagun sartu ziren.EAE-ANV Eusko Abertzale Ekintza-Acción Nacionalista Vasca Behin aurkeztu ziren, 2007 urtean.
Herri Batasuna eta ingurukoak legez kanpo zeudenez, EAE-ANV alderdi legalak izena utzi zienEAJ-PNV Eusko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco Udal hauteskunde guztietara aurkeztu da, 2003koa kenduta, EArekin batera aurkeztu zelako. EAJ-PNV/EA Koalizioa:
Eusko Alderdi Jeltzalea-Partido Nacionalista Vasco & Eusko AlkartasunaBehin bakarrik aurkeztu ziren elkarrekin, 2003 urtean. EE Euskadiko Ezkerra Hiru aldiz aurkeztu zen, 1983, 1987 eta 1991.
Gero, PSE-PSOErekin batu ziren.EH Euskal Herritarrok Herri Batasuna legez kanpo zegoenez, 1999 zerrenda hau prestatu eta aurkeztu zen. EH Bildu Euskal Herria Bildu Sortu (Herri Batasuna ohia), Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta, aldi batzuetan, Aralar.
Azken bi hauteskundetan aurkeztu dira, 2015 eta 2019.HB Herri Batasuna Lau aldiz aurkeztu zen (1983-1995), debekatu zuten arte.
Ordutik aurrera hainbat modu izan ditu hauteskundetara aurkezteko: EH, SAH, EAE-ANV, EA-Alternatiba eta EH Bildu.PP Partido Popular PSE-EE Partido Socialista de Euskadi-Euskadiko Ezkerra 1995tik aurrera sortu zuten bi partiduak ordezten ditu. PSE-PSOE Partido Socialista de Euskadi-Partido Socialista Obrero Español 1995tik aurrera PSE-EEk ordeztu zuen. SAH Soraluzeko Askatasun Haizeak Herri Batasuna eta ingurukoak legez kanpo zeudenez, 2003 zerrenda hau prestatu eta aurkeztu zen. SIE Soraluzeko Independienteen Elkartea Lehen udal hauteskunderako ezkerreko abertzaleak aurkeztutako zerrenda.
Gerora, partaideak hainbat alderditan banandu ziren.