«Teknologia: txispa giltza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

Sorapediatik
No edit summary
No edit summary
46. lerroa: 46. lerroa:
[[Fitxategi: Teknologia._Espainiar_erako_giltza_04._Finkagailua.jpg | thumb | right | x200 px | Espainiar erako giltza. Finkagailua]]
[[Fitxategi: Teknologia._Espainiar_erako_giltza_04._Finkagailua.jpg | thumb | right | x200 px | Espainiar erako giltza. Finkagailua]]

Adituen arabera, giltza sistema honen ezaugarri nagusia albo-ekintzako segurtagailuak dira. Hala ere, badira beste ezaugarri batzuk gehienetan agertzen direnak, baina ez beti: Katuaren orpoari gorantz ekiten zioten kanpoko malgukia beso ezberdinekin, "V" formako kanpoko malgukia eta goiko barailaren eraztun-torlojua... Mikelete giltzaren beste ezaugarri bat zintarriaren estalkiaren aurpegi ildaskatua zen, edo, bestela esanda, zintarriaren zirrikitu bertikalak. Estalkiak kazoleta osoa estaltzen zuen, bolbora isuritik eta haizearen eta euriaren makurretatik babestuz.
Adituen arabera, giltza sistema honen ezaugarri nagusia albo-ekintzako segurtagailuak dira. Hala ere, badira beste ezaugarri batzuk gehienetan agertzen direnak, baina ez beti: katuaren orpoari gorantz ekiten zioten kanpoko malgukia beso ezberdinekin, "V" formako kanpoko malgukia eta goiko barailaren eraztun-torlojua... Mikelete giltzaren beste ezaugarri bat zintarriaren estalkiaren aurpegi ildaskatua zen, edo, bestela esanda, zintarriaren zirrikitu bertikalak. Estalkiak kazoleta osoa estaltzen zuen, bolbora isuritik eta haizearen eta euriaren makurretatik babestuz.

Malguki indartsua, arrasteluaren marra ondo sakonak eta eraso angelu egokia zuenez, ia edozein suharri erabil zitekeen giltza honetan, aurretik prestatzen ibili gabe.
Malguki indartsua, arrasteluaren marra ondo sakonak eta eraso angelu egokia zuenez, ia edozein suharri erabil zitekeen giltza honetan, aurretik prestatzen ibili gabe.
56. lerroa: 56. lerroa:

non giltza espainiarra metalezko plaka batez estalita dagoen kanpotik frantsesaren antzekoa eginez,
non giltza espainiarra metalezko plaka batez estalita dagoen kanpotik frantsesaren antzekoa eginez,

62. lerroa: 62. lerroa:
Felipe_IV_ehiztaria_01_(Diego_Velázquez_1632-1638).jpg | Felipe IV ehiztaria
Diego Velázquez (1632-1638)
Felipe_IV_ehiztaria_01_(Diego_Velázquez_1632-1638).jpg | Felipe IV ehiztaria
Diego Velázquez (1632-1638)
Felipe_IV_ehiztaria_02_(Diego_Velázquez_1632-1638).jpg | Espainiar erako giltza
Diego Velázquez (1632-1638)
Felipe_IV_ehiztaria_02_(Diego_Velázquez_1632-1638).jpg | Espainiar erako giltza
Diego Velázquez (1632-1638)
Atzekargako_erriflea_(Atienza_1715).jpg                | Felipe V.aren atzekargako erriflea, kartutxo berrerabilgarriaz
Atienza (1715)
</gallery>
</gallery>

Gordetzen den irudi zaharrena Diego Velázquez margolariarena da, "Felipe IV., ehiztaria" izeneko oleoan (Pradoko Museoa, 1632-1638 tartean). Erregeak ''arrastelu giltza'' duen mosketeari heltzen diola.

[[Fitxategi: Atzekargako_erriflea_(Atienza_1715).jpg | thumb | center | 800 px | Felipe V.aren atzekargako erriflea, kartutxo berrerabilgarriaz. Atienza (1715)]]
==Napoliar erako giltza (''alla Brobana'')===
[[Fitxategi: Teknologia._Napoliar_erako_giltza_01._Finkagailua.jpg | thumb | right | 400 px | Napoliar erako giltza]]
Armagile italiarrek "alla micheletta'' esan zioten espainiar erako giltzari, eta Napolin aldaera sortu zuten. Bertako hizkuntzan ''chiave alla Brobana'' esaten zioten, izena Napoliko Erresumaren orduko dinastiari hartua: Borboiak. Hau da adituek lehenetsiko izena, baina giltza sistema honi modu askotan esan diote: ''napoliar erako giltza'', ''asmakizunarena'' edota ''alla romana'' (edo ''Romanlock'') eta ''italiarra''<ref>Chiave alla napolitana, dell'invenzione, alla romana, alla italiana.</ref>.
[[Fitxategi: Teknologia._Napoliar_erako_giltza_02._Finkagailua.jpg | thumb | left | 200 px | Napoliar erako giltza]]
"Alla Brobana" giltza sistema honetan, malguki nagusiak mailuaren punta beherantz bultzatzen du, eta segurtagailuek mailuari eusten diote, bai puntan, "Half Cock Sear" segurtasun-segurtagailuarekin (erdiko amartilatua), bai orpoak "Full Cock Sear" segurtatagailu primarioarekin (osorik amartilatua). Txinparta-giltzen bidezko tiro-sistema honek erabilera egokia eta eraginkorra ahalbidetu zuen, bai gerrarako, bai ehizarako. 1830eko hamarkadatik aurrera perkusioko sistemek ordezkatu zituzten.
<gallery mode="packed-hover" heights="300">
Pistola._Napoliar_erako_giltza_01_(Manuel_Gómez_1764).jpg | Pistola napoliar erako giltzaz
Manuel Gómez (Balmaseda 1764)
Pistola._Napoliar_erako_giltza_02_(Manuel_Gómez_1764).jpg | Pistola napoliar erako giltzaz
Manuel Gómez (Balmaseda 1764)
Pistola._Napoliar_erako_giltza_03_(Manuel_Gómez_1764).jpg | Pistola napoliar erako giltzaz
Manuel Gómez (Balmaseda 1764)
</gallery>

17:55, 14 apirila 2024(e)ko berrikuspena

Errobera giltzaren moduan, txispa giltzak (suharri giltzak) argi-mukiaren premia desagertarari zuen, baina sistema askoz fidagarriago batekin.

Soraluzen egindako txispa-fusila: giltza (XIX mendea)

Teknologiaren beharra

Argi-mukizko armak lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia beti piztuta izan behar zuten, eta erretzerakoan usain handia botatzen zuenez, ustegabeko erasoak ezinezkoak ziren; eta euria ari zenean edota umeltasuna handia zenean argi-mukia piztea ia ezinezkoa zen.

Horretarako, armaren almetxa hobetu zuten, behin kargatuta ezin zela zabaldu tiroa bota barik. Eta 1.515 urtean errobera sistema asmatu zuten Alemanian, txinpartak sortzeko edozein eguraldiarekin.

Baina sistema honek ez zuen arrakasta handirik izan, arrazoi askorengatik. Alde batetik, garestia zen; mekanismoa oso konplexua zuen, eta armagile oso trebeak behar ziren eraikitzeko; erabilera oso motela zuen (argi-mukizko sistemaren bi minutuak baino gehiago behar zuen); eta, azkenik, mantentze-lan arduratsuak eskatzen zituen.

Snaphance (edo snaphaunce)

Errobera giltza garestia eta zaila zenez, aurki beste giltza mota bat asmatu zuten Herbeheretan, errezagoa eta eraginkorragoa. Aipamen zaharrenak 1570. urtekoak dira. Oilo mokokada esaten zioten, nederlanderaz shapp-hahn, eta hortik snaphance izena.

Kolpekariaren barailek (b) silexezko harrizko lauza bati eusten diote (c); tiro egiterakoan kolpekaria beita (e) duen kazolatxoaren gainean erortzen da, bere ibilbidean arrastelua (f) igurtzen duela. Kolpekariaren silexaren eta arrasteluaren (altzairu tenplatuzko pieza) arteko marruskaduraren ondorioz, bolbora pizten duten txinpartak sortzen dira.

Espainiako zalditeriak errobera giltza erabiltzen zuen, eta infanteriak argi-mukizkoa. 1685. urtean granadero konpainiek snaphance erabiltzen hasi ziren, bateria giltza esaten ziotela.

Europa osoan zabaldu zen, eta hainbat egokitzapen ekin zioten. Frantzian chenapan gintza esan zioten, bateria giltza moriskoa, Baltikoko giltza, Eskoziako giltza, Eskandinaviako giltza edota Ingalaterrako giltza edo flintlock.

Flintlock hau, txispa giltza moduan ere ezaguna, Snaphanceren bilakaera izan zen eta oso bizkor ordezkatu zuen. Hala ere, oraindik ikus daitezke snaphance sistema erabiltzen duten espingarda arabiar zein hinduak.

Irudiak handitzeko, sakatu gainean

Espainiar erako giltza

Espainiar erako giltza

Giltza mota honek izen asko izan ditu: espainiar erako giltza, arrastelu giltza, hankatxo giltza edo Miquelet (mikelete) giltza[1]. Espainiako lehen suharri-armak izan ziren. Mediterraneo osoan erabiliak, osaketa sendo eta segurua zuten.

Lehen aipamenak XVI. mende bigarren erdikoa dira. Granadako Alpujarretako oldarraldian (1568-1571), Al-Tuzani moriskoaren azalpena egiterakoan esaten zen: ...ezpata on bat tahali onean eta bere arrastelu-eskopeta, berak ondo erabiltzen zuena, Valentzia eta Xativan askotan egon zelako...[2].

Teknologia. Espainiar erako giltza 01. Arma osoa.jpg

Arrastelu edo de rastrillo eskopeta eta arkabuzak Sebastian de Santoyaren ondare zerrendan aipatzen dira, 1585.eko martxokoa, Simón Marquarte "zaharra"k eginak. Gordetzen diren lehen txispa giltzak (de rastrillo edo de patilla) Madrilgo Erret Armategian daudenharresi-mosketetan agertzen dira. Simón Marquarte "gaztea"k 1625.ean egin zituen, Lucas de Ros-ek eta Pedro de Santiagok lagunduta.

Diseinu honek 200 urte eta gehiago iraun zuen, baina egokitzapenekin. Garrantzitsuenak Frantziar erakoa, Napoliar erakoa eta Madrilgo modakoa izan ziren.

Espainiar erako giltza. Arrastelua
Espainiar erako giltza. Finkagailua

Adituen arabera, giltza sistema honen ezaugarri nagusia albo-ekintzako segurtagailuak dira. Hala ere, badira beste ezaugarri batzuk gehienetan agertzen direnak, baina ez beti: katuaren orpoari gorantz ekiten zioten kanpoko malgukia beso ezberdinekin, "V" formako kanpoko malgukia eta goiko barailaren eraztun-torlojua... Mikelete giltzaren beste ezaugarri bat zintarriaren estalkiaren aurpegi ildaskatua zen, edo, bestela esanda, zintarriaren zirrikitu bertikalak. Estalkiak kazoleta osoa estaltzen zuen, bolbora isuritik eta haizearen eta euriaren makurretatik babestuz.

Malguki indartsua, arrasteluaren marra ondo sakonak eta eraso angelu egokia zuenez, ia edozein suharri erabil zitekeen giltza honetan, aurretik prestatzen ibili gabe.

XVIII. mendean Espainiako ordenantza-moskete gehienek espaniar erako giltza (mikelete giltza) erabilzen zuten: Marcos de Aracilen Ordenantzako 1717 eta 1724 modeloak giltza espainiarrekoak dira, 1757 modeloa giltza frantsesdun bakarra da, 1789 eredua berriro giltza espainiarrarekin, 1801 eredua Madrilgo modakoa giltzarekin, 1807 eredua intxaur bikoitzeko giltzaz edo Godoyrena...

Moskete-mota guztietako kartutxoak paperezkoak ziren: 10 g bolbora beltza eta 30 g inguruko berun-bala esferikoa.

non giltza espainiarra metalezko plaka batez estalita dagoen kanpotik frantsesaren antzekoa eginez,

Gordetzen den irudi zaharrena Diego Velázquez margolariarena da, "Felipe IV., ehiztaria" izeneko oleoan (Pradoko Museoa, 1632-1638 tartean). Erregeak arrastelu giltza duen mosketeari heltzen diola.

Felipe V.aren atzekargako erriflea, kartutxo berrerabilgarriaz. Atienza (1715)

Napoliar erako giltza (alla Brobana)=

Napoliar erako giltza

Armagile italiarrek "alla micheletta esan zioten espainiar erako giltzari, eta Napolin aldaera sortu zuten. Bertako hizkuntzan chiave alla Brobana esaten zioten, izena Napoliko Erresumaren orduko dinastiari hartua: Borboiak. Hau da adituek lehenetsiko izena, baina giltza sistema honi modu askotan esan diote: napoliar erako giltza, asmakizunarena edota alla romana (edo Romanlock) eta italiarra[3].

Napoliar erako giltza

"Alla Brobana" giltza sistema honetan, malguki nagusiak mailuaren punta beherantz bultzatzen du, eta segurtagailuek mailuari eusten diote, bai puntan, "Half Cock Sear" segurtasun-segurtagailuarekin (erdiko amartilatua), bai orpoak "Full Cock Sear" segurtatagailu primarioarekin (osorik amartilatua). Txinparta-giltzen bidezko tiro-sistema honek erabilera egokia eta eraginkorra ahalbidetu zuen, bai gerrarako, bai ehizarako. 1830eko hamarkadatik aurrera perkusioko sistemek ordezkatu zituzten.

Txispa-sistema

Txispa giltzaz gain, suharri giltza eta txinparta giltza ere esan diote.

Errobera giltzaz oinarrituta, hiru sistema garatu ziren nahikoa paraleloan: snaphance (Holanda inguruan), mikelete-giltza (Espainian) eta doglock (Ingalaterra) izenekoa. Eta hiruron bilakaera moduan txispa giltza klasikoa lortu zen.

Giltzak suharri zatia eusten du mailu motz baten muturrean. Mailu hau atzera botatzen da arma amartillatzeko[4].

Katua sakatu eta gero, malguki batek mailua aurrera bultzatzen du, eta suharriak rastillo izeneko pieza bat jotzen du. Aldiberean, mailuak rastrilloa aurrera bultzatzen du, polbora duen almetxa[5] zabalduz.

Suharriak rastrilloa jotzerakoan txispa edo txinpartak sortzen dira, eta almetxara pasatzen direnak bertako polbora mehea pizten dute. Sortutako sugarra kainoi barrura pasatzen da, bertako polbora pizten eta tiroa eraginez.

Sistema honi esker tiroa egiteko erritmo biziagoa lortzen zen, eta argi-mukia desagertu zen betiko, zeuzkan arriskuekin.

Marin le Bourgeoys

Marin le Bourgeoys-en hobekuntza

Marin de Bourgeoys frantsesak diseinua hobetu zuen, tarteko posizioa asmatzen: segurua. Posizio berri honetan ezin zen tiro egin, baina bai almetxa polboraz kargatu.

Behin almetxa rastrilloaz itxi eta gero, mailua atzera bota behar zen arma amartillatzeko, tiroa egiteko prest uzteko.

Sistema hau 1610 eta 1615 urteen artean asmatu bazuen ere, aurki Europa osoan zabalduta zegoen.

Erabilera

Txispa giltzak moskete eta pistoletan erabili ziren. Beste teknologiekin batera, mosketeak txispa-fusilak bilakatu zituzten.

Erreferentziak

1. Llave a la española, de rastrillo, de patilla o llave de Miquelet.
2. Una buena espada en un buen tahalí, y su escopeta de rastrillo muy buena la qual él entendía muy bien, porque avia estado muchas veces en Valencia y en Xativa.... Segunda parte de las guerras civiles de Granada (Ginés Pérez de Hita, 1610).
3. Chiave alla napolitana, dell'invenzione, alla romana, alla italiana.
4. Amartillatu edo katua jaso. Arma tiro egiteko prest utzi.
5. Almetxa edo kazoleta. Polbora mehea jartzen zen tokia.