«Irurak-Bat zentrala (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    54. lerroa: 54. lerroa:
    ===Zentrala===
    ===Zentrala===
    Eraikinak bi solairu zituen. 150 CVtako Pelton motako bi turbinek indarra sortzen zuten, gero [[SAPA (eu)|SAPAri]] saltzeko.
    Eraikinak bi solairu zituen. 150 CVtako Pelton motako bi turbinek indarra sortzen zuten, gero [[SAPA (eu)|SAPAri]] saltzeko.
    ===Ekoizpena===
    Zentrala erosteko prozesuan Eibarko Udalak (1964) informazio mota asko erabili zuen esku artean, tartean 1958-1961 urteko energia ekoizpena.
    ::{| class="wikitable"
    ! width= "100 px" style="background:Cyan" | Urtea
    ! width= "100 px" style="background:Cyan" | Ekoizpena (kw)
    |-
    | 1958        || 388.985 kWh
    |-
    | 1959        || 387.085 kWh
    |-
    | 1960        || 317.710 kWh
    |-
    | 1961        || 340.706 kWh
    |-
    | Bataz beste || 369.964 kWh
    |}
    [[Fitxategi: Sagar-erreka._Ekoizpena_1958-1961.jpg | thumb | center | 600px | Irurak-Bat (Sagar-erreka) zentralaren ekoizpena (1958-1961)]]





    18:11, 21 uztaila 2023(e)ko berrikuspena

    Irurak-bat zentrala. Ikuspegi orokorra.jpg

    Izenak

    Sagarraga-erreka zentrala, Sagar-erreka zentrala, Irurak-Bat zentrala


    Historia

    Sorrera

    Emakida Angel Astaburuaga Barrutiak lortu zuen, 1911. urteko urtarrilak 14an, eta 1915.ko abuztuak 2an Antonio Zabala Garairi saldu zion.

    Antonio Zabala Sologoeneko eta Maltzagako zentralaren jabea zenez, emakida eta zentral guztiak enpresa bakarrean bildu zituen: Electra Irurak-Bat.

    Gero, 1934 urtean, Electra Irurak-Bat enpresak izena aldatu zuen, Zabala, Unzurrunzaga y Cía bihurtuz, Antonio Zabalaren familia politikoari lekua egiteko.

    Eibarko Udalaren eskutan

    1965.ean Soraluze eta Eibarko Udalek elkargoa osatu zuten, Zabala, Unzurrunzaga y Cía enpresari hiru zentral erosteko: Sologoen, Ozuma eta Sagar-erreka.

    Erosi eta behereala (1965/07/13) elkargoa desegin zuten. Soraluzeko Udala Sologoen eta Ozumako zentralekin geratu zen, eta Eibarkoak Sagar-errekakoa eskuratu zuen.

    Eibarko Udalaren interesa ez zen indar elektrikoaren ekoizpena, edateko ur emaria baizik. Urte haietan Eibarko biztanleria asko hasi zen, eta arazoak ziren urez hornitzeko.

    Horregatik, Eibarko Udalak zentral honen urak Sagar-errekako uren eruatearen emaria hobetzeko erabili zuen. Horrerarako Igaraten ur-biltegia eraiki zuten, zentralera heltzen zen ura jaso eta Illordoko tunelera ponpatzeko.

    Zentralaren eraikina 1980. hamarkadan eraitsi zuten.


    Kokapena

    Mapa kargatzen...


    Datu teknikoak

    Ibarrola presa

    Gastandola, Ibarrola eta Goimendi errekak batzen diren tokian kokatuta, Ibarrola baserriaren gertu. XX. mende hasieran Antonio Zabalaren Electra Irurak-Bat enpresak eraiki zuen.

    Presak 5 metro ditu eta, nahiz eta gaur egun lohiz beteta egon, ondo mantentzen da.

    Erretena

    Ibarrola presatik San Martzial ur-biltegiraino 3.780 metrotako harrizko erretena dago, lurperatuta; bidean beste hainbat errekastoren urak jasotzen ditu.

    Erretenaren sekzioak trapezio forma du, eta ertzak borobilduta daude. Harlosaz estalita dago. Azken metrotan, San Martzialeko ur-biltegiko inguruan, erretena agerian dago eta sekzio laukia du.

    San Martzialgo erretena (Javitxooo 2014)

    San Martzialgo ur-biltegia

    140 metro luze da, 10 metro zabal eta 2,40 metrotako sakonera du. Boomerang forma du, mendiaren formari egokitzeko. Gaur egun sastrakaz eta zuhaizkaz beteta dago.

    Agerian egonda, gutxienez bi ezbehar gertatu dira bertan. Gerra garaian zauritutako errekete bat barrura erori eta bertan ito zen. 1946. urtean, berriz, baserri bateko morroia bere burua bota zuen uretara.

    Ur-biltegitik zentralera 30 zm-tako tutua zegoen; gehien bat lurperatuta, baina tarte batean porlanezko zutabe gainean agertzen zen.

    Zentrala

    Eraikinak bi solairu zituen. 150 CVtako Pelton motako bi turbinek indarra sortzen zuten, gero SAPAri saltzeko.

    Ekoizpena

    Zentrala erosteko prozesuan Eibarko Udalak (1964) informazio mota asko erabili zuen esku artean, tartean 1958-1961 urteko energia ekoizpena.

    Urtea Ekoizpena (kw)
    1958 388.985 kWh
    1959 387.085 kWh
    1960 317.710 kWh
    1961 340.706 kWh
    Bataz beste 369.964 kWh
    Irurak-Bat (Sagar-erreka) zentralaren ekoizpena (1958-1961)


    Erreferentziak