«El primer año de un reinado (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
16. lerroa: | 16. lerroa: | ||
==Liburua zertan den== | ==Liburua zertan den== | ||
Liburuak bigarren karlistadaren ( | Liburuak bigarren karlistadaren (1872-1876) azken urtea kontatzen du, Alfontso XII.aren erregeladiaren (1875-1885) lehen urtea izen zena. | ||
==Soraluzeri buruzkoak== | ==Soraluzeri buruzkoak== |
22:18, 3 martxoa 2023(e)ko berrikuspena
El primer año de un reinado | |
---|---|
Egilea | Agustin Fernando de la Serna |
Hizkuntza | Gaztelera |
Urtea | 1878 |
Argitaletxea | Imprenta de Enrique de la Riva |
Hiria | Madril |
Izenburu osoa
El primer año de un reinado (crónica de la guerra).
Erregealdiaren lehen urtea (gerrako kronika).
Liburua zertan den
Liburuak bigarren karlistadaren (1872-1876) azken urtea kontatzen du, Alfontso XII.aren erregeladiaren (1875-1885) lehen urtea izen zena.
Soraluzeri buruzkoak
1876.eko otsailak 12an Elgetako borroka hasi zen. Hurrengo egunetan, gudaroste liberala inguru guztiaz jabetu zen, Soraluze barne.
(441. orrialdea)
- (Elgetako) gudua amaitu ondoren, Quesada jeneralak bere mugimendua jarraitu zuen Bergarara (Gipuzkoa) bidean. Kokagune hori erresistentziarik gabe okupatu zuen, lehen gorputza Azkoitiara abiatu zen bitartean, Bergarakoarekin harremanetan zela; eta Maldonado jenerala Arrasatera itzuli zen, Gasteizeko komunikazio-bidea babesten jarraitzeko, Elgeta Gonzàlez Goyeneche jeneralak bigarren gorputzeko brigada batekin babesten zuen bezala.
- Erregea, eginbehar garrantzitsuek Erresumaren hiriburuan atxiki zutena, erregealdiko lehen legegintzaldia pertsonalki ireki ondoren, kanpainara abiatu zen irekiera-hitzaldian emandako hitza betetzeko: Espainiari bakea itzultzeko, eta 18an gudarostearen agintea hartu zuen Bergaran, gure gerra zibileko hiri ospetsu hartan.
- Eskumakoarena ezagututa, ezkerreko Gudarostearen soldadu-saldoen kokapena honako hau zen: lehen gorputza (Moriones jenerala) Zestoan, Zarautzen, Aizarnazabalen eta Donostian, probintziaren iparraldean, Martínez Camposekin harremanetan jartzeko; bigarrena (Echevarría jenerala) Bergaran, Soraluzen eta Elgoibarren, Morionesen ezkerreko hegalaren norabidean; hirugarrena (Loma jenerala) Elosuan eta Azpeitian, Tolosaruntz aurrera eginez; erreserbako dibisioa (Pino jenerala) Bergaran; Arabako dibisioa (Maldonado jenerala), Gasteizeko komunikazioen linea babesten; eta Bizkaiko dibisioa (Cassola jenerala), Bilborekiko lan bera betetzen.
Erreferentziak
El primer año de un reinado. Liburutegi Nazionala (Madril).