«Alkabalak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    55. lerroa: 55. lerroa:


    ==Soraluze Gipuzkoan==
    ==Soraluze Gipuzkoan==
    Gaur egun biztanletan
    ::{| class="wikitable col1cen col2cen col3cen"
    Gaur egun PIBean
    ! width= "50 px" style="background:Red" | Urtea
    Gipuzkoa osoa.
    ! width="500 px" style="background:Red" | Gaia
    Placencla. 17232 ½
    ! width="200 px" style="background:Red" | Soraluze
    ! width="100 px" style="background:Red" | Gipuzkoa
    ! width="100 px" style="background:Red" | Ehunekoa
    |-
    | 1504 || Alkabala || 18.630 || 1.181.718½ || 1,58%
    |-
    | 2020 || Biztanleak || 18.630 || 1.181.718½ || 1,58%
    |-
    | 2020 || BPI<ref>barne Produktu Gordina</ref> || 18.630 || 1.181.718½ || 1,58%
    |}




    69. lerroa: 78. lerroa:


    ===1505.eko alkabala===
    ===1505.eko alkabala===
    Lehen urtea izanik, enkantea egin baino lehen Soraluzeko Udalak alkabala guztiak zehaztu zituen<ref>Ordenanza sobre el arrendamiento de la alcabala y relación del gravamen que se debe aplicar a los diferentes productos por este impuesto.Libro de Privilegios del Concejo (1481-1618). Soraluzeko Udal Artxiboa.</ref> (1505/01/02).
    Lehen urtea izanik, enkantea egin baino lehen Soraluzeko Udalak alkabala guztiak zehaztu zituen<ref>Ordenanza sobre el arrendamiento de la alcabala y relación del gravamen que se debe aplicar a los diferentes productos por este impuesto. Libro de Privilegios del Concejo (1481-1618). Soraluzeko Udal Artxiboa.</ref> (1505/01/02).


    Herriko higiezinen (lurrak, sailak eta etxeak) salmenteak zergapetzerakoan, 30 marabeditan beste bat ezarri zuten.
    Herriko higiezinen (lurrak, sailak eta etxeak) salmenteak zergapetzerakoan, 30 marabeditan beste bat ezarri zuten.
    116. lerroa: 125. lerroa:


    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==
    * [[Noticia de Guipúzcoa (eu) | Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa]]. Pablo Gorosabel (Tolosa 1899).
    * [[Archivos municipales (1481-1520) (eu) | Archivos municipales de Eibar (1409-1520) y de Soraluze/Placencia de las Armas (1481-1520)]]. Javier Elorza (Donostia 2001).


    [[Kategoria: Historia]]
    [[Kategoria: Historia]]

    21:47, 30 uztaila 2022(e)ko berrikuspena

    Alkabala[1] Gaztelako Koroak salerosketaren gain kobratzen zuen zergarik garrantzitsuena zen.

    1507. urtetik aurrera herri bakoitzak ordaindu beharrekoa behin-betiko finkatu zenez, Soraluzek Gipuzkoan zuen pisu ekonomikoa antzemateko balio dute.


    Alkabala zer zen

    Alkabala salerosketaren gaineko zerga zen, gaur eguneko BEZaren antzekoa.

    Zerga hau justizia eta, batez ere, defentsa gastuei aurre egitekoa omen zen; horregatik, gerra Gipuzkoan egiten zenean, eta probintziak soldaduak eta armak jartzen zituenean, zerga hau apaltzen zen.

    Gaztelako Koroak hainbat zerga zituen indarrean, baina gehienetan kapare eta nobleak salbuetsita zeuden. Behe Ertaroko azken mendeetan Gipuzkoan eta Bizkaian kaparetasun unibertsalaren teoria gailendu zen; hau da, gipuzkoar eta bizkaitar guztiak kapareak omen ziren eta, beraz, hainbeste zergetatik salbuetsita geratzen zirela. Hala ere, itsasoko hamarrenak, burdinolen eskubideak eta alkabala ez ziren desagertu.

    Horregatik, alkabala Gaztelako Koroak kobratzen zuen zergarik garrantzitsuena zen. Hamarrenak handiagoak ziren, baina hauek Elizak kobratzen zituen (edo, hobeto esanda, eliza bakoitzaren patroiak). Beraz, koroarentzat alkabalak berebiziko garrantzia zuen arlo ekonomikoan.

    Modu batean edo bestean, zerga honek mendeak iraun zituen indarrean, 1845. urtean ezabatu zuten arte.


    Alkabalaren bilakaera

    Hasiera batean, alkabala aldakorra zen, salerosketen araberakoa. Zuzenean kobratu beharrean, erregeek urteko enkantera ateratzen zuten, merindadeka. Soraluze, eta Gipuzkoa ere, Ebro Handiko merindadean zeuden[2].

    1489. Akuradunarekin kexu

    Enkantearen irabazleak zerga herriz herri kobratzeko ardura hartzen zuen eta, beti beren interesen alde, zergapekoak estutzen zituen arauak bere alde interpretatuz.

    1488. urtean gipuzkoarrak kexu agertu ziren orduko akuradunarekin, eta Errege Katolikoek agindu zuten kobratzerakoan gipuzkoarrak gizalegez tratatzeko (1489/01/24)[3].

    1498-1500. Soraluzeko alkabala

    1501. urtean, Martín de Saloguen soraluzetarrak eskatuta, Diego Martines de Aloriak, alkabalen erret diruzainak, ordain gutuna eman zion. Bertan agertzen zen Soraluzek aurreko hiru urtetan ordaindutakoa[4]:

    • 1498 urtean 18.599 marabedi.
    • 1499 urtean 17.753 marabedi.
    • 1500 urtean 18.630 marabedi.

    1507. Hiribildukako banaketa

    Hiribildu eta herrietatik jasotako demandak zirela eta, Errege Katolikoak enkante sistema albo batera laga eta banaketa sistema probatu zuten, encabezamiento izenekoa. Sistema honen arabera, herri multzoak[5] edota hiribildu bakanak alkabala kobratzen arduratuko ziren.

    1500. urte inguruan lehengo saioak egin eta gero, 1504. urtean Rodrigo de Nuñez korregidoreari agindu zioten Ebroz Handiko Merindadean zein hiribilduk nahiko zuen sistema berrian jarraitu. Ia denak ados agertu ziren, Getaria, Zumaia, Asteasu eta Villabona salbu.

    Gainontzeko herri multzoek eta hiribilduek ituna sinatu zuten korregidorearekin, eta erregeek onespena eman zuten (Burgosen 1507/02/16). Gipuzkoako herriek (Getaria, Zumaia, Asteasu eta Villabona kenduta) 1.181.718½ marabedi ordaindu behar zituzten guztira; eta hortik Soraluzek 18.630 marabedi.

    Alkabala kobratzeko, herri multzo zein hiribildu bakoitzak bere erara antolatu zen. Batzuk horretarako propio kargu berriak sortu zituzten, baina gehienek enkantean atera zuten lan hau, tartean Soraluze.

    1509. Behin betiko kopurua

    Banaketa sistema honek bazuen, ordea, alde eskasa: noizean behin alkabaletan ordaindu beharreko zergak birkalkulatu behar ziren. Eta hau ez zen ona, ez erregearentzat ezta ordaintzaileentzat ere: ezin epe luzeko erabakiak hartu, hurrengo urteetan zenbat kobratu/ ordaindu behar zituzten ez zekitelako.

    Horregatik, negoziazioak hasi ziren alkabala hauek “behin betiko” finkatzeko. Gipuzkoarren ordezkaria Juan Peres de Çabala bergararra izan zen, eta beste aldean Erret Ogasunaren kontulari nagusiak izan ziren.

    Juan Pérez de Zabala eta erret kontulari nagusiek akordio batetara heldu ziren, eta erregeak onespena eman zion (1509/05/12). Soraluzerako, hurrengo urteetako alkabala 18.630 marabeditan geratu zen[6].

    Tartean, Fernando II. Katolikoaren eta Frantziako Frantzisko I.aren arteko gerrak zirela eta, frantses armada Gipuzkoako muga zeharkatu zuen. Bertako herriek izangako gastuak berdintzeko, Fernando erregeak agindu zuen Donostia, Segura, Errenteria eta Oiartzuni alkabala 96.000 marabeditan murrizteko. Gainontzeko hiribilduen demanden aurrean, azkenean murrizketa hori Gipuzkoa osoari zabaltzeko agindu zuen (1509/05/18)[7]. 96.000 marabeditako murrizketa hori 1514.ean ezarri behar zenez, urte hortatik aurrera Soraluzek urteko ordaindu beharreko alkabala 16.232 ½ marabeditan geratu zen.

    Nabarmentzekoa da Juan Peres de Çabala bergararrak hartutako konpromezua: Gipuzkoako edozein hiribilduk zen herrik ez bazuen hitzartutako alkabala ordaintzen, Juan Pérez berak bere ondasunetik pagatuko zuen.

    1509: egokitzapenak

    Hilabete geroago, Joana erreginak Fernando aitaren agindua egokitu zuen (Valladolid 1509/12/04), baina Soraluzeko kopuruak ez ziren aldatu.


    Soraluze Gipuzkoan

    Urtea Gaia Soraluze Gipuzkoa Ehunekoa
    1504 Alkabala 18.630 1.181.718½ 1,58%
    2020 Biztanleak 18.630 1.181.718½ 1,58%
    2020 BPI[8] 18.630 1.181.718½ 1,58%


    Soraluzeko alkabalak

    Gorago jaso denez, Soraluzeko Udalak alkabala zuzenean ordaintzeko ardura hartu zuenean (Burgos 1507/02/16) urtero enkantera ateratzea erabaki zuen; ez zuen udal egiturarik sortu zergak kobratzeko.

    Alkabalak kanpokotik etorritako ondasunak zergapetzen zituen (salbuespen batzuekin) eta herriko higiezinak ere.

    Enkantea egiteko, urtero erabakitzen zen zenbatetan zergapetu behar ziren saltzekoak[9].

    1505.eko alkabala

    Lehen urtea izanik, enkantea egin baino lehen Soraluzeko Udalak alkabala guztiak zehaztu zituen[10] (1505/01/02).

    Herriko higiezinen (lurrak, sailak eta etxeak) salmenteak zergapetzerakoan, 30 marabeditan beste bat ezarri zuten.

    Kanpotik ekarritako ondasunak, berriz:

    • Gari karga[11] bakoitzeko 6 marabedi.
    • Ardo karga[12] bakoitzeko azunbre bat[13].
    • 12 arrobako olio karga[14] bakoitzeko 2 libra[15]
    • Luma karga bakoitzeko, 50 marabedi.
    • Liho karga bakoitzeko, 40 marabedi.
    • Txerri bakoitzeko, 2 marabedi.
    • Mando bakoitzeko, 20 marabedi.
    • Idi edo behi bakoitzeko, 10 marabedi.
    • Argizari kintal[16] bakoitzeko, 100 marabedi.
    • Gantz karga bakoitzeko, 25 marabedi.
    • Gatz karga bakoitzeko, emina[17] laurdena.
    • Milla sardineko (gaziak ala irinetan) 2 marabedi
    • Gainontzeko arropa, gauza, arrain sikua, zapata eta gainontzeko salgaiengatik, 20 marabediko beste bat.

    Salbuespenak ere izan ziren:

    • Kandelak salbuetsiak ziren.
    • Ogi egosia salbuetsia zen.
    • Kofradiarentzat ekarritako idi eta behiak salbuetsiak ziren.
    • Andreek aldean ekarritako arrain freskua, sardinak barne, salbuetsiak ziren.
    • Mandazainek ekarritako arrain freskuaren lehen 6 arrain, 12 bisigu eta 100 sardinak salbuetsia ziren.
    • Andreek aldean ekarritako lehen ehun sardin gaziak salbuetsiak ziren, handizka saltzeko ez baziren.

    1506.eko alkabala

    Bigarren urtean, enkantea egin baino lehen aurreko zergak berretsi eta zehaztu zituzten[18] (1506/01/20):

    • Arrain freskoaren karga (12 arroa) bakoitzeko bi tarje (hamazortzi marabedi).
    • Linueço karga bakoitzeko tarje bat (bederatzi marabedi).
    • Sardina irinetan, milako bost marabedi.

    Higiezinen (lursailak eta etxeak) salmentak hurrengo hamar egunetan aitortu behar ziren. Alkabala ordaintzeko epeak ere ezarri zituzten.

    Honetaz gain, kandelak eta ogi egosiak salbuetsitak zirela berretsi zuten.

    1517.eko alkabala

    Betiko legez, alkabala enkantera atera baino lehen urteroko moduan Soraluzeko Udalak zergak berretsi eta egokitu zituen[19] (1517/02/02).

    Bi egokitzapen egin zituen. Alde batetik, 1505.tik arropa, gauza, arrain sikua, zapatak eta bestelako salgaien zergak apaldu zituen; aurretik hogei marabediko beste bat ezartzen bazen ere, aurrerantzean berrogetamar marabediko beste marabedi bat kobratzeko agindu zuen.

    Eta honetaz gain, Markinatik markinarrek ekarritako zapatak salbuetsiak izango ziren.

    Urte hartan enkanteak Lope de Urruzkaratek irabazi zituen, urrezko 4 dukat eta zilarrezko 10 erreal ordainduta.

    Erreferentziak

    1. Alkabala. Wikipedia (euskaraz).
    2. Merindad de Allende Ebro.
    3. Noticia de las cosas memorables de Guipúzcoa. Pablo Gorosabel (Tolosa 1882).
    4. Carta de pago expedida por el Tesorero de Rentas al concejo de Placencia, por el pago de la alcabala de ciertos años. Libro de Privilegios del Concejo (1481-1618). Soraluzeko Udal Artxiboa.
    5. Tartean herri burua izendatzen zen, bera zergak kudeatzeko. Hortik gaztelerazko izena: encabezamiento.
    6. Obligación hecha por el Bachiller Juan Pérez de Zabala, apoderado por Guipuzcoa, de responder con sus bienes y rentas de las alcabalas que no pagasen las villas y lugares de la Provincia, según estaban encabezadas. Libro de Privilegios del Concejo (1481-1618). Soraluzeko Udal Artxiboa.
    7. Real cédula del Rey D. Fernando, ordenando a sus Contadores Mayores rebajen 96.000 maravedís del encabezamiento de las alcabalas a toda Guipuzcoa y no sólo a las villas de San Sebastián, Segura, Rentería y Oyarzun, como en principio habían hecho. Libro de Privilegios del Concejo (1481-1618). Soraluzeko Udal Artxiboa.
    8. barne Produktu Gordina
    9. Alkabala hiribilduetan zelan kobratzen zen aztertzeko, Gipuzkoan ez da agiri askorik geratzen. Orain arte Soraluzekoak ziren bakarrak (1505, 1506, 1517), baina azken urteetan Zizurkilekoak ere agertu dira.
    10. Ordenanza sobre el arrendamiento de la alcabala y relación del gravamen que se debe aplicar a los diferentes productos por este impuesto. Libro de Privilegios del Concejo (1481-1618). Soraluzeko Udal Artxiboa.
    11. Gaztelan, gari karga batek 4 anega zituen, guztira 175 kilo gutxi gorabehera.
    12. Ardo karga batek 12 litro zituen, gutxi gora behera.
    13. Soraluzen, azunbreak edo pitxerrak 2,06 litro zituen.
    14. Arroak 12,5 kilo zituen, eta 12 arroak 150 bat kilo.
    15. Soraluzen, librak 460 gramo zituen.
    16. Kintalak 100 libra zituen, 46 bat kilo.
    17. Eminak 3,5 kilo zituen.
    18. Confirmación del asiento anterior sobre las alcabalas y adición de nuevos productos con su gravamen. Libro de Privilegios del Concejo (1481-1618). Soraluzeko Udal Artxiboa.
    19. Confirmación de ordenanzas y asientos anteriores realizados sobre las alcabalas. Libro de Privilegios del Concejo (1481-1618). Soraluzeko Udal Artxiboa.