«Gortazar zista (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
{{Artelana (eu) | {{Artelana (eu) | ||
| izena = Gortazar | | izena = Gortazar | ||
| irudia = | | irudia = Gortazar_zista._Barrukaldea_(plaentxia.eus_2022).jpg | ||
| estiloa = Historiaurrekoa | | estiloa = Historiaurrekoa | ||
| mendea = | | mendea = | ||
17. lerroa: | 17. lerroa: | ||
''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ||
<gallery> | <gallery> | ||
Gortazar_zista._Indusketak_01_(plaentxia.eus_2022).jpg | Indusketak <br> (plaentxia.eus 2022) | |||
Gortazar_zista._Indusketak_02_(plaentxia.eus_2022).jpg | Indusketak <br> (plaentxia.eus 2022) | |||
Gortazar_zista._Indusketak_03_(plaentxia.eus_2022).jpg | Indusketak <br> (plaentxia.eus 2022) | |||
</gallery> | </gallery> | ||
15:40, 23 apirila 2022(e)ko berrikuspena
Gortazar | |
---|---|
Estiloa | Historiaurrekoa |
Mendea | |
Kokapena | Elosua-Plazentzia estazio megalitikoa |
Mota | Zista |
Azalpena
Zista hau Kortazarreko Haitzetik oso gertu topa zuten, bidearen erdian. Tumulu batek babestuta dago.
Ez du tamaina handirik, Otsoaldasorokoa baino txikiagoa.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Historia
Nahiz eta Elosua-Plazentzia estazio megalitikoaren oso gertu egon, kilometro bat iparraldera, Telesforo Aranzadik, José Miguel Barandiaranek eta Enrique Egurenek ez zuten aurkitu 1921. urteko udan[1], bertako mendilerroko trikuarrien miaketa egiteko etorri zirenean.
2016 urte hasieran arkeologo talde batek egindako bisita batean, Kortazar inguruan defensa lerro bat antzeman zuten, ezaugarri guztien arabera (kokapena, teknika, sarrera sistema...) erromatarren garaikoa izan zitekeena: Kortazarreko erromatar kanpamendua edo castra eastiva. Baina ez zuten zista zegoen tumulua antzeman.
2022.ean Capital Green Power enpresak Muskiritzun parke eolikoa egiteko baimena eskatu zuen: Karakateko parke eolikoa. Bi aerosorgailu izango zituen parke honek Kortazarreko Haitza eta Elosua-Plazentzia estazio megalitikoaren artean kokatuko zen.
Egitasmoa aurrera egiterakoan balizko aztarna arkeologikoak erabat suntsituko zituztelakoan, urte hasieran abiatu zuen Aranzadik mendigaineko ondare arkeologikoa ikertzen jarraitzeko kanpaina. Ikerketa horretan historiaurreko bi hilobi topa zituzten, biak zista modukoak: Gortazar eta Otsoaldasoro hain zuzen.
Urte bereko Aste Santuan Aranzadiko kideek eta Elgoibar eta Soraluzeko hainbat boluntariok tumuluen egiturak bistaratzearekin batera gehiago industu zuten, eta zista topatu. Gainera, eskuzko errota baten gaineko harria aurkitu zuten.
Ondoren, Aranzadik aurkitutako monumentuen gaineko inbentario zehatza osatu zuen eta ofizialki erregistratu gaur arte Plazentzia-Elosua estazio megalitikoan aurkitu diren 19 monumentuekin batera.
Erreferentziak
- Historiaurreko bi monumentu topatu dituzte Karakatetik gertu. Egoitz Unamuno (plaentxia.eus 2022/04/20).