«Jeltzaleak (1923 arte) (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
110. lerroa: | 110. lerroa: | ||
==Jeltzaleen zerrenda== | ==Jeltzaleen zerrenda (1904-1923)== | ||
{| class="wikitable" align="center" style="text-align:left" | ::{| class="wikitable" align="center" style="text-align:left" | ||
! style="background:Orange" | Izen-abizenak | ! style="background:Orange" | Izen-abizenak | ||
! style="background:Orange" | Jaio urtea | ! style="background:Orange" | Jaio urtea |
18:46, 20 otsaila 2022(e)ko berrikuspena
- Oharra: Sarrera hau sortzeko, Gipuzkoako jelkideak, 1904-1923 artikulua erabili izan da (Mikel Aizpurua Murua 2015).
- Oharra: Sarrera hau jeltzaleei dagokie. Sasoiko alderdiari buruzko sarrera irakurtzeko, sakatu hemen.
Zerrendan agertzen direnak
Sarrera honetan lantzen den zerrenda Mikel Aizpuruak osatutakoa da, Gipuzkoako jelkideak, 1904-1923 artikuluan argitaratua. Soraluzeri lotutakoak hartu dira bakarrik.
Guztira 109 izen dira[1], gizonezkoak denak.
Egileak berak dioenez, orduko Gipuzkoako Eusko Alderdi Jeltzalearen Agiritegiaren aztarnarik ez dagoenez, prentsa abertzalearen azterketa sistematikoa izan da iturri nagusia, handik eta hemendik aurkitutako abertzaleen eta bazkideen zerrendekin osatua. Inor zerrenda honetan agertzeak ez du esan nahi derrigorrez bizi guztiko jelkideak izan zenik, baizik eta inoiz abertzale moduan hartu izan zela.
Ogibidea eta adina lortzeko, berriz, hauteskunde-erroldak erabili ditu egileak, bertan agertzen zelako. Baina bi akats ditu baliabide horrek: batetik, ez dira hogeita bost urtetik azpikoak azaltzen eta bestetik, ogibideari dagokionez, ez dira beti oso zehatzak izaten erroldak.
Mikel Aizpuruaren lan hau (eta Soraluzeko jeltzaleen zerrenda) 1923. artekoa da: irailak 23an Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu kolpea eman zuen Espainian, eta alderdiaren jarduna eten zen.
Lehen aipamenak
Zerrendak pertsona bakoitzaren lehen aipamena jasotzen du; hau da, noiz agertzen den abertzaleekin lotuta lehengo aldiz.
101 lagunen datuak dauzkagu, eta lau urte nabarmentzen dira: 1909 (9 izen berri), 1911 (beste 9), 1918 (10 gehiago) eta 1923 (20 izen berri).
Erabilitako iturriekin (gogoratu urte haietako Eusko Alderdi Jeltzalearen Agiritegirik gordetzen ez dela) ezin esan pertsona horiek urte zehatz horietan alderdiaren inguruan bildu zirenik. Baina prentsa abertzalearen helburu bat mugimendua hauspotzea zenez, pentsa daiteke zale berrien izenak lehen baitlehen argitaratzeko prest egongo zirela.
Nabarmentzekoa da oso 1923.eko "arrakasta": 20 izen, guztien %20a. Urte honetan ziklo bat itxi zen, Primo de Riveraeren diktadurak alderdiaren martxa eten zuen eta.
Adinak
Mikel Aizpuruk bildutako datuek oso alderdi gaztea irudikatzen dute.
Alde batetik, 44 lagunei buruz ez daukagu daturik: ez jaioteguna (bataio errejistro publikoak 1900 urte artekoak dira), ezta lanbidea (ez dira errolda elektoraletan agertzen). Beste moduan esanda, beren izena lehen aldiz aitatu zenean 22 urte izango zuten, asko jota.
Badauzkagu, berriz, 65 lagunen datuak. Grafikoan agertzen denez, gehienak (%68a) ez zuten 30 urte alderdiarekin lotu zirenean.
Beste muturrean, 50 urtetik gorakoak 4 izen besterik ez dira aipatzen: Felipe Larrea Aldazabal (55), Crisóstomo Gallastegui (57), Claudio Arizaga Arozabe (63) eta Anacleto Berraondo (74).
Lanbideak
Lanbideei dagokienez, Mikel Aizpuruk hamabi taldetan sailkatu ditu. Soraluzen bi talde nabarmentzen dira: "ogibide ezezaguna" dutenak eta langile mekanikoak.
"Ogibide ezezagun"eko 44 lagun daude zerrendan (%39a). Lanbideak orduko zentso elektoraletik jaso direnez, honek esan nahi du 44 lagun hauek oso gazte zirela 1923.ean, orduko zentso elektoralean agertzen ez zirelako.
Lanbide ezaguna dutenen artean (66 lagun), 43 langile mekanikoak ziren (%40a), bat kenduta beste 42ak armaginak. Honetaz gain, beste hiru lagun armagintza zute lanbidea, baina ugazabak kasu honetan.
Azkenik, beste bi talde apalagoak aitatu behar dira: bere kasako negozioak zituztenak (6) eta nekazari/ baserritarrak (7). Aurreiritzi eta esterotipo batzuren kontra (abertzale = baserritarra), abertzaletasuna kaletik baserrira etorri zen; askoren begietan nekazariak "euskaldunagoak" izango ziren, baina aldi berean tradizionalagoak; eta asko eta asko maizterrak zirenez, jabeen iritzi eta presioek eragin handia zuten. Soraluze oso herri industriala izanik, "kaletar" joera hau nabarmenagoa da.
Kargu politikoak
109 izenengatik, 20 urte horietan (1904-1923) 44 lagunek karguren bat bete zuten, alderdi barruan edota udalean. Partehartze honek erakusten du jelkideen konpromezua alderdiarekin.
Herriko alderdian
Euzko Alderdi Jeltzalea Uri Batzarretan antolatzen zen, eta berauek zuzentzeko Uri Buru Batzarrak aukeratzen zituzten, mahaikidez osatua. Uri Buru Batzarrak lehendakaria, lehendakariordea, idazkaria eta diruzaina izaten zuen.
Zortzi lehendakari aipatzen dira Soraluzen: Damian Ecenarro Querejeta, Asensio Gabilondo, Valerio Gardoki, Juan Jose Lete Oregi, Facundo Maiztegi, Jose Sesma Bustinduy, Eustaquio Sesma Echabe eta Florencio Sesma Echabe.
Lehendakariordeak, berriz, zazpi aipatzen dira: Benito Alberdi Ramirez, Lino Alberdi, Patricio Arluziaga, Juan Azurmendi, Rufino Bascaran, Andres Ecenarro eta Jose Maria Leturiondo.
Idazkariak: Arana Martin Arizaga Arozabe Claudio Artolazabal Alfonso Castañares Larreategui Eustaquio Castañares Eusebio Castañares Tiburcio Garmendia Juan Iñurrieta Venancio Lascurain Timoteo Lazcano Timoteo Treviño Artiz Lazaro
Diruzainak: Amuchastegui Oregi Lorenzo Echevarria Rafael Iriondo Arriola Rafael Iriondo Kepa Zabala Emilio
Zuzendaritzak mahaikideak: Alberdi Alberdi Gregorio Alday Arcaruz Isaac Basauri Lete Pedro Bollain Arana Gregorio Gallastegi Rafael Garmendia Angel Lascurain Prudencio Moniozguren Pedro Oregui Demetrio Oregui Rufo Ucin Ignacio
Ordezkariak
Soraluzeko ordezkaria alderdiaren beste erakundeetan pertsona bakarra agertzen da, Ignacio Aranguren, Soraluzeko jeltzale lehenetarikoa.
Behin baino gehiago bete zuen lan hau, bi modutan agertzen da eta: ordezkaria eta Batzar Nagusiko ordezkaria.
Udaletxean
Alkatea: Sesma Bustinduy José
Zinegotziak: Alday Arcaruz Isaac Gabilondo Asensio Igarzabal Olano Julio Treviño Artiz Lazaro
Jeltzaleen zerrenda (1904-1923)
Izen-abizenak Jaio urtea Lanbidea Agerpena Urteak Eugenio Aguirrebeña (ezezaguna) 1916 Gregorio Alberdi Alberdi 1867 Armagina 1913 46 Benito Alberdi Ramirez 1884 Lima pikatzailea 1916 32 Buenaventura Alberdi 1892 Armagina 1918 26 Lino Alberdi 1894 Armagina 1918 24 Severiano Alberdi (ezezaguna) 1920 Isaac Alday Arcaruz 1889 Armagina 1917 28 Pedro Aldazabal 1880 Armagina 1919 39 Toribio Altuna (ezezaguna) 1923 Lorenzo Amuchastegui Oregi 1886 Lantegia 1910 24 Victoriano Aramburu (ezezaguna) 1916 Martin Arana (ezezaguna) 1921 Ignacio Aranguren 1864 Arma lantegia 1905 41 Eugenio Argarate 1873 Armagina 1919 46 Isaac Argarate (ezezaguna) 1920 Claudio Arizaga Arozabe 1852 Armagina 1915 63 Eusebio Arizaga 1883 Industriala 1909 26 José Arluziaga (ezezaguna) 1923 Patricio Arluziaga 1864 Armagina 1909 45 Jacinto Arsuaga (ezezaguna) 1923 Rafael Arsuaga (ezezaguna) 1923 Antonio Artojoiogi (ezezaguna) 1923 Alfonso Artolazabal 1891 (ezezaguna) 1912 21 Faustino Artolazabal 1878 Armagina 1907 29 Felipe Artolazabal (ezezaguna) 1912 Vicente Arzelus (ezezaguna) 1908 Manuel Astigarraga Echaniz 1873 Armagina 1913 40 Juan Azurmendi 1880 Errementaria 1909 29 Pedro Balanzategui (ezezaguna) 1923 Pedro Basauri Lete 1894 Armagina 1916 22 Santos Basauri 1884 Igeltseroa 1904 20 Rufino Bascaran 1888 Armagina 1913 25 Eusebio Bereicua Berrondo 1873 Baserritarra 1905 32 Eusebio Bereicua Baserritarra --1905-- Anacleto Berraondo 1844 Armagina 1918 74 Doroteo Biritxinaga (ezezaguna) Gregorio Bollain Arana 1887 Armagina 1911 24 Clementino Bolumburu 1873 Armagina 1923 50 Eustaquio Castañares Larreategui 1891 Armagina 1919 28 Eusebio Castañares 1861 (ezezaguna) 1909 48 Tiburcio Castañares 1898 (ezezaguna) 1918 20 Andres Castañares 1895 (ezezaguna) 1920 25 Jose Cortaberria (ezezaguna) 1923 Damian Ecenarro Querejeta 1888 Armagina 1911 23 Andres Ecenarro 1881 Armagina 1912 31 Imanol Echeberria 1914 Rafael Echevarria 1874 Armagina 1923 49 Eusebio Eguren Arroyabe 1864 Sakristaua Juan Eizaguirre (ezezaguna) 1923 Sotero Elizburu 1889 Armagina 1915 26 Fernando Esnal (ezezaguna) 1923 Asensio Gabilondo 1884 Armagina 1910 26 Rufino Gabilondo 1896 Armagina 1918 22 Candido Gallastegi (ezezaguna) 1923 Rafael Gallastegi 1884 Armagina 1909 25 Crisóstomo Gallastegui 1860 Arotza 1917 57 Valerio Gardoki 1864 Armagina 1911 47 Pedro Garitagoitia 1884 Armagina 1913 29 Angel Garmendia (ezezaguna) 1918 José Garmendia 1890 Armagina Juan Garmendia 1898 Saltzailea 1914 16 Francisco Goicoechea (ezezaguna) 1923 José León Goicoechea 1894 Armagina Juan Goicoechea (ezezaguna) Julian Goikoerrota (ezezaguna) 1909 Félix Ibargutxi (ezezaguna) Julio Igarzabal Olano 1881 Baserritarra 1920 39 Venancio Iñurrieta 1894 Armagina 1911 17 Laureano Iraolagoitia Lascurain 1868 Baserritarra 1911 43 Rafael Iriondo Arriola 1892 Armagina 1916 24 Cosme Iriondo (ezezaguna) 1920 Kepa Iriondo 1894 Armagina 1915 21 Ricardo Juaristi (ezezaguna) 1921 Luis Lacuesta 1881 Dendaria 1905 24 Victor Lacuesta 1891 Jostuna 1919 28 Antonio Larrañaga 1884 Armagina 1911 27 Felipe Larrea Aldazabal 1856 Errementaria 1911 55 Jose Lascurain Baserritarra 1923 Prudencio Lascurain 1891 Armagina 1915 24 Timoteo Lascurain (ezezaguna) 1918 Timoteo Lazcano (ezezaguna) 1923 Juan Jose Lete Oregi 1885 Industrial armagina 1907 22 José María Leturiondo 1889 Armagina 1909 20 Facundo Maiztegi 1884 Arma lantegia 1911 27 Raimundo Maiztegi (ezezaguna) 1918 Ramón Maiztegi 1894 Baserritarra 1917 23 Segundo Maiztegi 1883 Baserritarra 1911 28 Angel Mendia (ezezaguna) 1923 Pedro Moniozguren (ezezaguna) 1918 Carlos Navas Arroyabe 1878 Baserritarra 1912 34 Candido Ondarra 1883 Armagina 1909 26 Demetrio Oregui (ezezaguna) 1922 Roque Oregui (ezezaguna) 1914 Rufo Oregui (ezezaguna) 1915 Miguel Ormaechea (ezezaguna) 1920 Vicente Ormaechea (ezezaguna) 1923 Carlos Orueta 1897 Medikua 1915 18 Sabin Osa (ezezaguna) 1923 José Sesma Bustinduy 1882 Armagina 1912 30 Eustaquio Sesma Echabe 1885 Armagina 1910 25 Florencio Sesma Echabe 1890 Armagina 1912 22 Lazaro Treviño Artiz 1883 Dendaria 1908 25 Julio Ucin Aristi 1894 Armagina 1923 29 Ignacio Ucin 1894 Armagina 1918 24 Ignacio Ucin 1894 Armagina 1915 21 Pascual Urcelay (ezezaguna) David Zabala (ezezaguna) 1923 Emilio Zabala 1880 Armagina 1909 29 Mikel Zubizarreta 1888 Armagina 1919 31
Erreferentziak
- Gipuzkoako jelkideak, 1904-1923. Mikel Aizpuru (Kondaira, 15 zbk. 15-114 orrialdeak, 2015).
- ↑ Jatorrizko zerrendak 110 izen ditu, baina ematen du izen bat bikoiztuta dagoela.