«XVIII. mendeko historia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
53. lerroa: | 53. lerroa: | ||
Catalina de Santa Rita y Orbe-k, Komunitatearen Priorak, ortuak ixteko eta bidearen gainetik zubia eraikitzeko agindu zuen, komentutik ortuetara zuzenean pasatzeko, inoren bistatik kanpo. Lanek 4 urte iraun zuten (1738-1742) eta kostua 36.930 errealekoa izan zen. <br> | Catalina de Santa Rita y Orbe-k, Komunitatearen Priorak, ortuak ixteko eta bidearen gainetik zubia eraikitzeko agindu zuen, komentutik ortuetara zuzenean pasatzeko, inoren bistatik kanpo. Lanek 4 urte iraun zuten (1738-1742) eta kostua 36.930 errealekoa izan zen. <br> | ||
Mojek gainetik erabiltzen zuten zubia, eta Oleako bidea azpitik pasatzen zen, arkupetik. Izena hortik etorri zitzaion: ''Santa Ana arkua''. | Mojek gainetik erabiltzen zuten zubia, eta Oleako bidea azpitik pasatzen zen, arkupetik. Izena hortik etorri zitzaion: ''Santa Ana arkua''. | ||
|- | |||
| align="center" | 1742-1794 | |||
| align="center" | [[Fitxategi: Jose_Javier_de_Lardizabal._Landa_mariskala.png | 100px]] <br> [[Lardizabal sendia (eu) | Lardizabal sendia]] | |||
| <small>'''''Ingurunea'''''. 1734. urtean Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak Soraluzeko Erret Lantegien asientoa edo kudeaketa irabazi zuen, eta berritu ere. Honek Soraluzeko armagintzari egonkortasuna ekarri zion. </small> | |||
1742. urtean Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak Juan Francisco de Lardizabal y Oriar izendatu zuen Erret Lantegien zuzendaria. Hurrengo 52 urteetan Lardizabal Oriarren hiru belaunaldik ardura hau hartu zuten: Juan Francisco, Jose Antonio eta Jose Maria. <br> Juan Franciscok (1742-1753) ekarpen bikoitza egin zuen: arma ekoizpena igo eta armagileek, eskaera egonkorrak jasotzeaz gain, sasoian kobratzea. <br> Juan Antoniok (1753-1779) bere aldetik, asiento edo kontratu berriak lortu, Arrasateko altzairu ekoizpena bultzatu, eta armen ezaugarri teknikoak hobetu zituen. <br> Jose Mariari (1779-1794) urte txarrak egokitu zitzaizkion: merkatalgintzaren liberalizazkoa, Bretainia Handiarekiko gerra, Caracasko Konpainia beraren porrota (1784), eta hurrengo hamar urteetan armagintza bizirik mantendu Filipinetako Konpainiaren azpian, Konbentzioaren Gerrak dena zapuztu artean. | |||
|- | |- | ||
| align="center" | 1755 | | align="center" | 1755 |
23:53, 2 azaroa 2021(e)ko berrikuspena
Mendearen nundik norakoak
Gertakariak eta Soraluzen jazotakoaren zehazpenak
Urteak | Gertakaria | Soraluzen jazotakoa |
---|---|---|
1695 | Korrejimentua Soraluzen |
Urte horretan Soraluzeko ordenantza berriak onartu ziren. Ordenantzek bi aldaketa handi ekarri zituzten: errejimendu bera, eta hautagaiak izendatzeko modua. Errejimenduarekin Soraluzeko udalbatza bost lagunek osatuko zuten: alkatea, hiru errejidore eta sindiko-prokuradorea. Honetaz gain, udal irekiaren ahalmen asko agintarien eskuetara pasa zituen. Beste aldetik, hautatuak izateko eskubidea aberats guztiei, milaristeei, zabaldu zitzaien (aurretik sistema itxiagoa zen). |
1700 | Izurritea eta gosea |
1700 urte hasieran beste izurritea heldu zen Soraluzera. Eragindako hildakoez kezkatuta, otsailean armagileen gremioek eskatu zuten San Roke Txiki herrira ekartzeko, eta hala egin zuten, lau gremioek prozesioan antolatuta. Nahikoa ez zelakoan, martxoan Ezoziako Andramaria eta San Sebastian ere ekarrik zituzten. |
1701-1714 | Espainiako Ondoretza Gerra |
Ingurunea. Espainiako Carlos II. hil era gero, Anjouko Feliperi egokitu zitzaion Espainiako koroa, baina Austriak eta Ingalaterrak Espainia eta Frantziaren kontra gerra egin zuten. Soraluzera ez zen gerra heldu, baina eragin zuzena izan zuen armagintzan. 1705.ean Miguel Francisco Salvador zuzendari berria heldu zen eta ekoizpena bideratu zuen. Eta 1710.etik aurrera Espainiako krisi ekonomikoak armetarako diru iturriak agortu zituenean, eskaerak asko apaldu ziren. |
1715 | Koru berria parrokian |
Ingurunea. Soraluzeko Santa Maria la Real parrokia berria 1625. inguruan bukatu zuten, alboetako kaperei 1632-1636 urteetan ekin zieten, eliz ataria 1666.ean eta kanpandorrea, berriz, 1686.ean.
Antonio de Anguiozarrek koru berria egin zuen Santa Maria la Real elizan, horretarako harearrizko arku eskartzano ederra landuz, barrokoko estilokoa. |
1718 | Matxinada |
Ingurunea. 1717.ean Felipe V.ak itsasertzera eraman zituen aduanak eta, besteak beste, gariaren prezioa igoz. 1718.eko abuztuan zerga-biltzaile hil zuten Bilbon, eta lehen matxinada lehertu zen. Kapareak hil, jauregiak erre... denetik izan zen. Aurki matxinada Bizkaira eta Deba arrora zabaldu zen.
Azaroak 6an, goiz goizetik, hirurehun bat gizon armatu abiatu ziren Bergara eta Elgetatik Soraluzeruntz, jende eta arma gehiagoren bila. Behin Soraluzen, alkateari “eskatu” zioten "Probintzia eta foruen alde" laguntzeko. Azkenean herriak hirurogei laguneko saldoa antolatu zuen eta, etorritakoekin batera, Eibar eta Elgoibarrera pasa ziren. Suzko Armen Erret Fabriketako gremioek bertan behera utzi zuten erregearentzako beren lanak eta matxinada bukatu artean ez ziren lanera itzuli. |
1719-1720 | Frantsesak Soraluzen |
Ingurunea. 1717-1720 epean Espainiako Felipe V.ak Lauko Aliantzaren (Frantzia, Bretainia Handia, Austria era Herbehereak) aurka egin zuen, Italiako eskualde batzuk bere semeentzat hartzeko... eta gerra galdu zuen.
1719.eko udan Frantziako Berwickeko dukeak Gipuzkoaz jabetu zen, eta Soraluze okupatuta izan zen 1719.eko abuztutik 1720.ko otsaila arte. Gainera, 1719.eko abuztuan Gipuzkoako Aldundiak probintzia (Soraluze barne) Frantzian sartzeko eskatu zuen. |
1733 | Matxinada |
Ingurunea. XVIII. mende hasieran armagintzaren arazoak okertu egin ziren: armadak ez zuen nahikoa lan ematen, intxuarrondoen faltan ezin ziren garaiz bukatu eta, kobratzeko ordutan, komeriak izaten ziren.
1733 urtean Soraluzeko bi armaginek Gipuzkoako korrejidoreari idatzi zioten oso estilo "arinegia" erabiliz. Gipuzkoako Diputatu Orokorra jabetuta, erregeari idatzi zion, kexu. Joseph Patiño lehen ministroak korrejidoreari erantzun zion egindako iraina kentzeko, kopia bat Erret Fabrikako ofizial aztertzaileei bidaliz. |
1734 | Caracasko Konpainia |
Ingurunea. Estatuak armak erosteko erabilitako bi sistemek (kudeaketa zuzena eta asientoa) ez ziren armagileentzat onenak, bai estatuaren zein ordurarteko asentisten likidezia faltarengarik: diru gutxi aurrerarzen zuten eskaerak etortzerakoan, eta armak bukatu eta gero ordainketak asko atzeratzen ziren.
Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia zena Espainiako armada eta Soraluzeko Erret Lantegien arteko asentista (bitartekari) bakarra izendatu zuten, eta halaxe izan zen 1784. arte. Honi esker, eskaerak (eta diru sarrerak) askoz egonkorragoak izan ziren. Baina... Konpainiak ekoizpenari buruzko kontrolak nabarmen zorroztu zituen alde batetik, eta bestetik preziotan. |
1738-1742 | Santa Ana arkua |
Ingurunea. 1692. urtean Santa Ana komentu eraiki zuten Irusagarreta etxearen lurretan, Olearako bidean. Urte batzuk geroago herritar batek ortu batzuk testamentuan laga zizkien, baina mojek ezin zituzten erabili bidearen bestekaldean zeudelako: klausurako mojak izanik, ezin zuten bidea zeharkatu.
Catalina de Santa Rita y Orbe-k, Komunitatearen Priorak, ortuak ixteko eta bidearen gainetik zubia eraikitzeko agindu zuen, komentutik ortuetara zuzenean pasatzeko, inoren bistatik kanpo. Lanek 4 urte iraun zuten (1738-1742) eta kostua 36.930 errealekoa izan zen. |
1742-1794 | Lardizabal sendia |
Ingurunea. 1734. urtean Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak Soraluzeko Erret Lantegien asientoa edo kudeaketa irabazi zuen, eta berritu ere. Honek Soraluzeko armagintzari egonkortasuna ekarri zion.
1742. urtean Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiak Juan Francisco de Lardizabal y Oriar izendatu zuen Erret Lantegien zuzendaria. Hurrengo 52 urteetan Lardizabal Oriarren hiru belaunaldik ardura hau hartu zuten: Juan Francisco, Jose Antonio eta Jose Maria. |
1755 | Izurritea |
Udan izurritea izan zen. Egoera kezkagarriaren aurrean, eta betiko moduan, San Roke Txiki ekartzea erabaki zuten, irailak 29an, bederatziurrena egiteko. |
1756 | Lamoten mapa eta liburua |
Florencio Josepf de Lamotek, Erret Lantegien ordezko kontadoreak, Madrilen argitaratu zituen Mapa Topographica de la circunferencia de los lvgares de Plasencia y los Rea.s Almacen.s de la Fábrica eta Descripción y noticia distinta del origen y establecimiento, antigüedad y gobierno de las Reales Fábricas de armas de la villa de Plasencia en Guipúzcoa. Alteraciones y mudanzas que ha tenido desde el año 1583 hasta el año 1756 liburua. |
1761 | Armak gerrarako |
Ingurunea. 1756. urtean Zazpi Urteko Gerra (1756-1763) sortu zen Europa. Alde batean Britainia Handia, Prusia eta Brunswick-Lüneburg elkartu ziren; bestean Austria, Frantzia, Errusia, Suedia eta Saxonia bera. 1761.ko urtarrilean Espainiako Carlos III.ak Britainia Handiari gerra deklaratu zion. Bakea 1763.ean sinatu bazuten ere, ordurako miloitik gora lagun hil ziren Europan bakarrik.
Carlos III.ak Gipuzkoa eta Bizkaia mobilizatu zituen Cantabriako Errejimentua antolatzeko. Gipuzkoak ekarritakomgizon kopirua eskertzeko, erregeak gipuzkoar ospetsua izendatu nahi izan zuen bertako ofiziala. Hautagai bat Soraluzekoa izan zen, 15 urtetako Joseph Juaquín de Mendiola gaztea. |
1766 | Matxinada |
Ingurunea. Udalak, gariaren horniketa bermatu behar zutenak, aberatsen esku zeuden. Baina gose urteetan aberatsek nahiago zuten beren garia garesti esportatu eta ez herrian merke saldu. 1666.ean Gipuzkoan gosea zabaldu zen. Azkoitian apirilaren 13an hasi zen matxinada, arratsaldeko ordu bi t'erditan, eta Azpeitiara pasa ziren geroago. Hurrengo egunetan Elgoibar, Mutriku, Ondarroa, Berriatua, Eibar... korritu zituzten. Apirilak 21ean, goizeko 11etan, Elgoibarretik Bergararuntz irten ziren milaka matxino, Soraluzetik pasatuz. Soraluzen gertatuaren bertsio kontrajarriak daude: soraluzetarrek fusilen hotsekin hartu zituztela matxinoak, 150 soraluzetar bildu zitzaiela Bergararen aurka joateko, soraluzetarrek bergarakoei abisua pasa zietela, matxinoek Soraluzeko Erret Lantegiak hartu zituztela. |
1766 | Pobreak ere udalkide |
Ingurunea. Urte honetan 100dik gora matxinada izan ziren Espainian, asko eta asko Euskal Herrian. Udalak aberatsen esku zirenez, gose garaietan udalkideek nahiago zuten norberaren garia garesti saldu, eta ez pobreen gari merkeen horniketa bermatu. Carlos III.k auto acordado izenekoa atera zuen, udal batzarretan herritar arrunten ordezkariak sartzeko.
Ordurarte Soraluzeko udalbatza bost lagunek osatzen zuten, denak kapare milaristek aukeratuak: alkatea, hiru errejidore eta sindiko-prokuradorea. Auto acordadoren arabera, ordutik aurrera beste hiru lagunek hartuko zuten parte Soraluzeko Udalbatzan: herri-diputatu bi eta herri-sindiko bat. Nahiz eta oraindik aberatsak gehiengoa izan, herritar arrunten ahotsa eta interesak Udalan sartu ziren. |
1767 | Rokoko erretaulak |
Ingurunea. Bi kaperak batera egin ziren, 1632. urtean Santa Maria la Real elizaren alboko kaperak egin ziren. Eta 1715.ean, Antonio de Anguiozarrek Nazareno eta Dolorosaren kaperetara sartzeko arkuak harri landuz egin zituen, koru berriarekin batera.
1767. urtean Thomas Jauregui Badiola urretxuarrak kapera horientzako bi erretaulak egin zituen, rokoko estiloan. Ebanjelio aldean Dolorosa (edo Bakardadeko Ama) eta San Migelen irudiak jarri zituen, eta Epistola aldean, berriz, Nazarenoa eta Loiolako San Ignazioarenak. |
1767 | Erretaula nagusia erreta |
Ingurunea. Santa Maria la Real parrokiaren erretaula nagusia 1630. hamarkadakoa zen, barrokoa.
Gaizki zaindutako kandela batek aldareko oihalak piztu zituen, eta sortutako suak erretaula hartu eta, konturatu zireneko, erretaula oso hondatuta geratu zen. Hala ere, irudi nagusia garretatik erauztea lortu zuten. |
1775 | Armen kontrabandoa Estatu Batuetara |
Ingurunea. 1774.ean Estatu Batuetako independentzia gerra hasi zen. Matxinoek, besteak beste, armak behar zituzten, eta hornitzaile bat Diego Maria Gardoqui Arriquibar bilbotarra izan zen, aurretik matxino batzurekin harreman komertzialak zituelako.
1774.eko bukaeran Jeremiah Leek Diego Gardoquiri armak eta polbora lehen bailehen bidaltzeko eskatu zion. Honek Soraluzera jo zuen eta 1775.eko otsailean 300 moskete bere baionetekin eta 600 pistola pare agindu zizkion. Espainia neutrala zenez, arma guzti hauek kontrabandoan bidali zituzten. |
1779 | Lehen intsumisoak |
Ingurunea. 1774.tik aurrera Estatu Batuak gerran zeuden Britainia Handiarekin, independentzia lortzeko. Espainia neutrala zen, baina izkituan matxinoak laguntzen zituen. 1779.eko ekainean Espainiako Karlos III. erregeak gerra deklaratu zion Britainia Handiari. Britaniarrek Gipuzkoako portuak erasoko zituztelakoan, Aldundiak haien defentsa antolatzen hasi zen, beharrezko mutil eta gizonak deituz.
Soraluzen, 1779.eko urriak 5ean Josef Ygnacio de Yraola alkatea hasi zen bertako soldaduak biltzen, zozketa egiteko eta herriko konpainia osatzeko. Baina zalaparta eta desordena sortu ziren; eta behin zozketa eginda, alkatea aretotik irten ostean, istiluak gero eta handiagoak egin ziren, eta eskribauari aukeratuen zerrenda kendu nahi izan zioten. Alkatea itzuli zenean jakinaren gainean jarri zuten, baina ez zuen liskartiak zigortu nahi izan. |
1780-1792 | Erretaula nagusi berria |
Ingurunea. Santa Maria la Real parrokiaren erretaula nagusia 1630. hamarkadakoa zen, barrokoa. Baina 1767. inguru, gaizki zaindutako kandela batek aldareko oihalak piztu zituen, eta sortutako suak erretaula hartu eta desegin zuen. Erretaula berria egitea erabaki zuten eta lehen diseinua Thomas de Jauregi eskultoreari eskatu zioten, momentu hartan Nazareno eta Dolorosa kaperetako erretaulak egiten ari zela Soraluzen; baina atzera bota zuten.
1780.ean Espainian zen arkitekto puntakoenari eskatu zioten erretaularen traza asmatzeko, Ventura Rodriguez jaunari. Eta hurrengo urteetan honek bi proposamen egin zituen. |
1784 | Filipinetako Konpainia |
Ingurunea. 1734.tik Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainia zen Soraluzeko Erret Lantegien asentista. Baina 1779.etik aurrera gauzak asko okertu zitzizkion: Ameriketako komertzioa zabaltzea, Britainia Handiarekiko gerra, piratak...
1784.rako Konpainia zorrek itota zegoen, eta desegin egin zen. Ondorioz, "bezero" gabe geratu zirenez, eta asentista berria egon artean, Soraluzeko armagileek zorrak, langabezia eta gosea besterik ez zuten aurrean. |
1785 | Baztanga izurritea |
Ingurunea. XVIII. mende hasieran baztanga inokulazioa hasi zen Europan zabaltzen. Birus "ahulak" inokukatzen ziren, antigorputzak sortzeko asmoz, baina arriskuak handiak ziren. Mende bukaeran behi-inokulazioa sortu zenean, arriskuak desagertu ziren.
Otsailean nafarreri edo baztanga izurritea izan zen. |
1794 | Soraluze frontean |
Ingurunea. 1789.ean Frantziako Iraultza hasi zen. Lau urte geroago, Luis XVI. gilotinatu zutenean, Espainiak gerra deklaratu zion Frantziari. Urte hartan gerra Katalunia aldean garatu zen, baina bada ezpada Gipuzkoako Aldundiak 750 gizon errekrutatu zituen. 1794.ean Aldundiak beste 5.400 soldadu eta 800 ofizial errekrutatu zituen, eta bitartean espainolek Bidasoa zeharkatu zuten; baina frantsesek atzera bota eta uztailean Gipuzkoan sartu ziren. Abuztuaren hasieran, Donostia hartu ostean, probintziaren barrena abiatu ziren.
Aldundiaren aginduz, Soraluzen hiru konpainia eratu ziren apirilean. Abuztuan, frantsesak zetozelakoan, arma biltegiak hustu eta armagileek ihes egin zuten. 10ean Julian de Churrucak, Mutrikuko alkatea, 800 gizonekin arma bila etorri zen baina, ezer ez topatzerakoan, 18an Altzolako arma biltegiak hustu zituen, ordurako frantsesen esku zirenak. |
1795 | Errepublikarrak Soraluzen |
Ingurunea. Negua pasata, errepublikarrek soldadu berriak ekarri zituzten eta, Debarroaan tirabira batzuren ostean, uztailak 12an erasora pasa ziren. Hurrengo egunetan Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabaz jabetu ostean, Miranda Ebron zeudela bakea sinatu zen, uztailak 22an. Abuztuak 17 hartu zuten frantsesek etxerako bidea.
Maiatzak 9an Marbot jeneralak Muskiritsuko kanpaleku espainarra eraso egin zuen zuen, arrakasta osoz: 150 lagun hil eta 50 preso hartu zituzten. Ekainean Elosutik ere uxatu zituzten espainiarrak. |