«1718.ko matxinada (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    3. lerroa: 3. lerroa:

    ==Sorrera==
    ==Sorrera==
    1714 urtean Felipe V Borboikoak Espainiako Ondorengotza Gerra irabazi zuen, Espainako koroa eskuratuz.  
    1714. urtean Felipe V Borboikoak Espainiako Ondorengotza Gerra irabazi zuen, Espainako koroa eskuratuz.  

    Gerra luzea izan zen (1700-1714), eta erregeak dirua behar zuen. Horregatik, besteak beste, 1717 urtean aduanak Gaztelako mugetara (hau da, itsas ertzera eta Frantziako mugetara) eraman zituen, euskal probintzien zerga sistema (eta ekonomia) irauliz: batzuentzat komenigarria zenak (Gaztelan saltzeko zergak desagertu ziren) besteentzako kaltea zekarren (atzerriko garia zergapetu zuten, adibidez).
    Gerra luzea izan zen (1700-1714), eta erregeak dirua behar zuen. Horregatik, besteak beste, 1717. urtean aduanak Gaztelako mugetara (hau da, itsas ertzera eta Frantziako mugetara) eraman zituen, euskal probintzien zerga sistema (eta ekonomia) irauliz: batzuentzat komenigarria zenak (Gaztelan saltzeko zergak desagertu ziren) besteentzako kaltea zekarren (atzerriko garia zergapetu zuten, adibidez).

    Gariaren prezioak gora egingo zuelakoan, lehen matxinada<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/1718ko_matxinada Lehen matxinada]. Wikipedia (euskaraz).</ref> (edo aduanetako matxinada) Bizkaian lehertu zen, 1718ko abuztuan nekazariek zerga-bitzaile bat Bilbon hil zutenean. Matxinoek ziotenez, lege berria foruen kontrakoa zen, eta Bizkaiko agintariak ez ziren legeari aurka egiten ari. Alkateak, diputatuak… preso hartu zituzten eta batzuk hil ere.
    Gariaren prezioak gora egingo zuelakoan, lehen matxinada<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/1718ko_matxinada Lehen matxinada]. Wikipedia (euskaraz).</ref> (edo aduanetako matxinada) Bizkaian lehertu zen, 1718.ko abuztuan nekazariek zerga-bitzaile bat Bilbon hil zutenean. Matxinoek ziotenez, lege berria foruen kontrakoa zen, eta Bizkaiko agintariak ez ziren legeari aurka egiten ari. Alkateak, diputatuak… preso hartu zituzten eta batzuk hil ere.

    Matxinada Bizkaia osora zabaldu ostean, Gipuzkoara ere heldu zen. Lehen istiluak Elgoibarren izan ziren, urriak 11an. Lau egun geroago, urriak 15ean, Bergaran ehun bat gizon armatuak bildu ziren, baina alkateak baretzea lortu zuen. Dena dela, istiluak Debarro osora zabaldu ziren: Arrasate, Mutriku, Bergara, Deba, Soraluze, Elgoibar, Elgeta, Aretxabaleta, Eskoriatza, Gatzaga, Oñati, Azkoitia eta Segura. Jauregi batzuk arpilatu, beste batzuk erre, inoiz jauntxoren bat hil...

    23. lerroa: 23. lerroa:

    ==Bukaera==
    ==Bukaera==
    Aitonensemeak ez ziren geldi egon: Legazpia, Oñati, Bergara, Antzuola, Urretxu eta Segurakoak azken herri honetan bildu ziren, 1718.ko azariak 12an, elkarte edo anaidia sortzeko, matxinoen erasoetatik babesteko. Guztion artean 300 gizon prestatu zituzten, behar izan eta gero borrokara ateratzeko. Gero, Ormaiztegi ere bildu zitzaien, beste hogei gizonekin.
    Aitonensemeak ez ziren geldi egon: Legazpia, Oñati, Bergara, Antzuola, Urretxu eta Segurakoak azken herri honetan bildu ziren, 1718.ko azaroak 12an, elkarte edo anaidia sortzeko, matxinoen erasoetatik babesteko. Guztion artean 300 gizon prestatu zituzten, behar izan eta gero borrokara ateratzeko. Gero, Ormaiztegi ere bildu zitzaien, beste hogei gizonekin.

    Bestalde, azaroak 11an Bilbon sartu zen erret gudaroste bat, 3.000 gizonezko Blas de Loya maretxala buru zutela. Inork ez zien aurre egin, eta tiro bakar bat be ez zuten jo.
    Bestalde, azaroak 11an Bilbon sartu zen erret gudaroste bat, 3.000 gizonezko Blas de Loya maretxala buru zutela. Inork ez zien aurre egin, eta tiro bakar bat be ez zuten jo.
    29. lerroa: 29. lerroa:
    Hurrengo egunotan errepresioa etorri zen. Bizkaian 169 lagun zigortu zituzten, horietatik 36ri heriotz zigorra ezarri ziotela, eta gainontzeko gehienei zortzi urte galeratan. Gipuzkoan, berriz, 63 laguni isun larriak jarri zizkioten.

    1719 urte bukaeran Felipe Vak bertan behera utzi zuen 1717ko legea, aduanak itsas-ertzera ekarri zituena, eta 1722.eko abenduak 22an zerga-muga Ebro aldean jarri zen atzera. Lau urte geroago, 1726. urteko abenduak 26an erregeak matxinoak barkatu zituen.

    Hiru izan ziren arrazoiak. Lehenik eta behin, lau euskal lurraldeek erakutsitako kontrako jarrera irmoa, foruen kontrakoa zelako; gainera, 1719ko udan Frantziako gudaroste bat, Berwick-eko duke frantsesak gidatuta, lau probintziaz jabetu izana<ref>Lauko Aliantzaren Gerra. Italiako lurrak berriro lortzeko, Felipe Vak Britainia Handia, Frantzia, Austria eta Herbeheretako Errepublikaren kontra hasi zuen gerra… eta galdu!</ref>; eta, azkenik, aduana berritan jasotako zergak uste izandakoak baino askoz txikiagoak izatea.
    ==Aduanak Ebro aldera berriro==
    1719.ko udan Frantziako gudaroste batek, Berwick-eko duke frantsesak gidatuta, Bidasoa zeharkatu zuen eta lau probintziaz jabetu zen<ref>Lauko Aliantzaren Gerra. Italiako lurrak berriro lortzeko, Felipe Vak Britainia Handia, Frantzia, Austria eta Herbeheretako Errepublikaren kontra hasi zuen gerra… eta galdu!</ref>.
     
    1719. urte bukaeran Felipe Vak bertan behera utzi zuen 1717.ko legea, aduanak itsas-ertzera ekarri zituena. Seguraski, euskal probintziak etsaien eskutan zeudelako eta, gerora begira, euskaldunen bihotzak bere alde jartzea komeni zitzaiolako.
     
    1720.ko otsailean La Hayako ituna sinatu zuten, Lauko Aliantzaren Gerra bukatuz. Berwick eta bere gudarostea Frantziara itzuli ziren atzera, eta Felipe V. erregeak euskal probintziak berreskuratu zituen. Nahiz eta aurreko urtean 1717.ko legea bertan behera laga, aduanak kostaldean mantendu ziren beste pare bat urte.
     
    Azkenean, 1722.eko abenduak 22an zerga-muga Ebro aldean jarri zen atzera; seguru asko aduana berritan jasotako zergak uste izandakoak baino askoz txikiagoak izan zirelako.
    Bestalde, lau urte geroago, 1726. urteko abenduak 26an, erregeak matxinoak barkatu zituen.

    13:55, 13 urria 2021(e)ko berrikuspena

    Beste matxinadak ikusteko, sakatu hemen

    Sorrera

    1714. urtean Felipe V Borboikoak Espainiako Ondorengotza Gerra irabazi zuen, Espainako koroa eskuratuz.

    Gerra luzea izan zen (1700-1714), eta erregeak dirua behar zuen. Horregatik, besteak beste, 1717. urtean aduanak Gaztelako mugetara (hau da, itsas ertzera eta Frantziako mugetara) eraman zituen, euskal probintzien zerga sistema (eta ekonomia) irauliz: batzuentzat komenigarria zenak (Gaztelan saltzeko zergak desagertu ziren) besteentzako kaltea zekarren (atzerriko garia zergapetu zuten, adibidez).

    Gariaren prezioak gora egingo zuelakoan, lehen matxinada[1] (edo aduanetako matxinada) Bizkaian lehertu zen, 1718.ko abuztuan nekazariek zerga-bitzaile bat Bilbon hil zutenean. Matxinoek ziotenez, lege berria foruen kontrakoa zen, eta Bizkaiko agintariak ez ziren legeari aurka egiten ari. Alkateak, diputatuak… preso hartu zituzten eta batzuk hil ere.

    Matxinada Bizkaia osora zabaldu ostean, Gipuzkoara ere heldu zen. Lehen istiluak Elgoibarren izan ziren, urriak 11an. Lau egun geroago, urriak 15ean, Bergaran ehun bat gizon armatuak bildu ziren, baina alkateak baretzea lortu zuen. Dena dela, istiluak Debarro osora zabaldu ziren: Arrasate, Mutriku, Bergara, Deba, Soraluze, Elgoibar, Elgeta, Aretxabaleta, Eskoriatza, Gatzaga, Oñati, Azkoitia eta Segura. Jauregi batzuk arpilatu, beste batzuk erre, inoiz jauntxoren bat hil...

    Matxinada Soraluzen

    Azaroaren hasieran Elgeta, Arrasate eta Leintz bailaratik heldutako nekazariak Bergarara bildu eta bertako etxe batzuk erre ostean, alkatea behartu zuten Bizkaiko ahaldun nagusiak sinatutako dekretuen antzekoak sinatzera.

    Bergarako Udalak Soraluzekoa istilu hauetaz jakinaren gainean jarri zuen, eta matxinoak bertara joateko asmoa zutela[2]. 1718.ko azaroak 6an, goiz goizetik, hirurehun bat gizon armatu abiatu ziren Bergara eta Elgetatik Soraluzeruntz, jende eta arma gehiagoren bila.

    Behin Soraluzen, alkateari “eskatu” zioten Probintzia eta foruen alde laguntzeko. Azkenean herriak hirurogei laguneko saldoa antolatu zuen eta, etorritakoekin batera, Eibar eta Elgoibarrera pasa ziren.

    Suzko Armen Erret Fabriketako gremioek bertan behera utzi zuten erregearentzako beren lanak (langile faltagatik? kobratzeko arazoak aurre ikusiz?) eta matxinada bukatu artean ez ziren lanera itzuli.

    Bukaera

    Aitonensemeak ez ziren geldi egon: Legazpia, Oñati, Bergara, Antzuola, Urretxu eta Segurakoak azken herri honetan bildu ziren, 1718.ko azaroak 12an, elkarte edo anaidia sortzeko, matxinoen erasoetatik babesteko. Guztion artean 300 gizon prestatu zituzten, behar izan eta gero borrokara ateratzeko. Gero, Ormaiztegi ere bildu zitzaien, beste hogei gizonekin.

    Bestalde, azaroak 11an Bilbon sartu zen erret gudaroste bat, 3.000 gizonezko Blas de Loya maretxala buru zutela. Inork ez zien aurre egin, eta tiro bakar bat be ez zuten jo.

    Hurrengo egunotan errepresioa etorri zen. Bizkaian 169 lagun zigortu zituzten, horietatik 36ri heriotz zigorra ezarri ziotela, eta gainontzeko gehienei zortzi urte galeratan. Gipuzkoan, berriz, 63 laguni isun larriak jarri zizkioten.

    Aduanak Ebro aldera berriro

    1719.ko udan Frantziako gudaroste batek, Berwick-eko duke frantsesak gidatuta, Bidasoa zeharkatu zuen eta lau probintziaz jabetu zen[3].

    1719. urte bukaeran Felipe Vak bertan behera utzi zuen 1717.ko legea, aduanak itsas-ertzera ekarri zituena. Seguraski, euskal probintziak etsaien eskutan zeudelako eta, gerora begira, euskaldunen bihotzak bere alde jartzea komeni zitzaiolako.

    1720.ko otsailean La Hayako ituna sinatu zuten, Lauko Aliantzaren Gerra bukatuz. Berwick eta bere gudarostea Frantziara itzuli ziren atzera, eta Felipe V. erregeak euskal probintziak berreskuratu zituen. Nahiz eta aurreko urtean 1717.ko legea bertan behera laga, aduanak kostaldean mantendu ziren beste pare bat urte.

    Azkenean, 1722.eko abenduak 22an zerga-muga Ebro aldean jarri zen atzera; seguru asko aduana berritan jasotako zergak uste izandakoak baino askoz txikiagoak izan zirelako.

    Bestalde, lau urte geroago, 1726. urteko abenduak 26an, erregeak matxinoak barkatu zituen.

    Eragina

    Besteak beste, 1718.ko matxinadak Caracasko Gipuzkoar Errege Konpainiaren sorrera bultzatu zuen.

    Konpainia hau, Gipuzkoarentzat garrantzitsua izateaz gain, Soraluzerako oso onuragarria izan zen: urte gutxitara Erret Lantegien asentista izendatu zuten, eta ekoizpena asko handitu zen.

    Erreferentziak

    1. Lehen matxinada. Wikipedia (euskaraz).
    2. “...asmoa dute Soraluzera jeisteko, bertako arma eta polboraz jabetzeko." El guipuzcoano instruido. Domingo Ignacio de Eraña (Donostia 1780).
    3. Lauko Aliantzaren Gerra. Italiako lurrak berriro lortzeko, Felipe Vak Britainia Handia, Frantzia, Austria eta Herbeheretako Errepublikaren kontra hasi zuen gerra… eta galdu!