«Soraluzeko arkitektura erlijiosoa: Parrokia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
19. lerroa: | 19. lerroa: | ||
Azpimarragarria da azter lan honen argitalpenak mesede handia egin diola herriko ondarearen balioespenari, soraluzetarrok arbasoengandik jasotakoaz jabetu eta ondorengoentzako gorde eta zabaltzeko gauza izan gaitezen. | Azpimarragarria da azter lan honen argitalpenak mesede handia egin diola herriko ondarearen balioespenari, soraluzetarrok arbasoengandik jasotakoaz jabetu eta ondorengoentzako gorde eta zabaltzeko gauza izan gaitezen. | ||
[[Fitxategi:Soraluzeko eliza1.jpg|thumbnail|eskuinera]] | |||
[[Fitxategi:RL El artik.jpg|thumbnail|erdian]] | |||
[[Fitxategi:Eliza-atari 1.jpg|thumbnail|ezkerrera]] | |||
[[Fitxategi:Erretaula.jpg|thumbnail|eskuinera]] | |||
|eskuinera]] | |||
== Irudiak == | == Irudiak == | ||
''(handitzeko, sakatu gainean)'' | ''(handitzeko, sakatu gainean)'' |
23:29, 16 martxoa 2016(e)ko berrikuspena
Izenburua | Soraluzeko arkitektura erlijiosoa: Parrokia-elizaren azterketa artistikoa |
Egilea/k | Ramon Leturiondo Altube |
Aldizkaria | Sorapedia webgunea |
Data | 2016/03/14 |
Orriak | 15 |
Hizkuntza | euskara |
Irakurtzeko | sakatu hemen |
Laburpena
Soraluzeko Andre Maria Jasokundearen parrokia-eliza XVI. mendean hasi zen eraikitzen, eta atalez atal joan zen osatzen XVIII. mendera arte. Hori dela eta, gaurko elizak Moderno Aroan zehar jorratu ziren estilo desberdinak barnebiltzen ditu: gotiko gardun berantiarra, euskal gotikoa edo kolumnarioa, barrokoa eta neoklasiko; denak batasun estetiko ederrean.
Gaur egun ezagutzen dugun parrokia-eliza dagoen leku berean, ordea, beste eraikin erlijioso bat izan zen aurretik, eta horren aipamen zaharrenak XIII. mendearen hasierakoak dira; beraz, aglomerazio txikiren bat egongo zen, bertan, Soraluze hiribildu bezala sortu baino lehenago, 1343. urtean.
Zehaztasun horiek eta beste asko jaso ditu Ramon Leturiondo historialariak artikulu honetan, eta Soraluzeko parrokia-elizaren azterketa artistiko bikaina egin du. Artikulua zazpi ataletan egituratuta dago eta horietan, elizako elementu desberdinen eraikitze prozesuak azaltzen ditu, artelanen deskribapenak eginez eta ezaugarriak nabarmenduz.
Artikuluaren atalei dagokienez, 1.ak, testuinguru historikoa jasotzen du; 2.ak, lehenengo elizaren zantzuei buruzko datuak; 3.ak, gaur egun ezagutzen dugun elizaren hasiera, burualdea; 4.ak, nabe nagusia; eranskin barrokoen eraikitze prozesuak eta deskribapenak jasotzen ditu 5.ak: alboko kaperak, eliza-ataria, kanpandorrea eta korua; 6.ak, berriz, erretaula nagusia; eta azkenik, 7.ak, gaur eguneko Soraluzeko eliza.
Azpimarragarria da azter lan honen argitalpenak mesede handia egin diola herriko ondarearen balioespenari, soraluzetarrok arbasoengandik jasotakoaz jabetu eta ondorengoentzako gorde eta zabaltzeko gauza izan gaitezen.
|eskuinera]]
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Erreferentziak
- Adi! Artikulu hau oraindik argitaratze prozesuan dago.
- Zuzentzen baduzu, edo informazioa gehitzen baduzu, mesedez ez kendu ohar hau. Eskerrik asko!