«Nik baditut iru tatxa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
30. lerroa: | 30. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Nik_baditut_hiru_tatxa._Bazkalostekoa.jpg | thumb | center | 800px | | [[Fitxategi: Nik_baditut_hiru_tatxa._Bazkalostekoa.jpg | thumb | center | 800px | Mahai inguruan]] | ||
21:45, 19 martxoa 2021(e)ko berrikuspena
Izenburua | Nik baditut iru tatxa Nik baditut iru makur |
Egilea/k | Ezezaguna |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Isabel Kerejeta |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
- Nik baditut iru tatxa,
- asko nuke bat ere:
- ardoedale, jokulari,
- ez egin nai bearrik.
- Ni artzen nauen dama gaixoak
- errukarria bear dik.
- Astan purrutan ustan Maria
- a zer etxe saria!
Azalpenak
Abesti hau Resurrección María de Azkuek jaso zuen Soraluzen, eta Cancionero Popular Vascon[1] argitaratu beste hiru abestirekin. Nik baditut iru tatxa abestia Isabel Kerejetari hartu zion; baita beste bi ere: Asko lagunengandik eta Jesus yaio zan.
Isabel Kerejeta Irunekoa zen, baina Soraluzen hogetabost urte pasatxo eginda zituen Azkuerekin egon zenerako.
Azkuek berak aitortzen du Soraluzeko euskerak kutsatu zuela: iru tatxa esaten zuen, iru makur beharrean. Honenbeste urte Soraluzen pasatzeak bearrik eta asko nuke itsatsi zizkion, lanik eta aski nuke-n ordez". Agian horregatik abestia jasotzerakoan Azkuek izenburua garbitu zuen: Nik baditut iru makur jarri zion.
Bilduma bereko beste abesti batek, Mutil gazteak (ikus 119 orrialdea) izenekoak, bigarren ahapaldia berdina du, bukaeran aldaketa txikiarekin.
Erreferentziak
- ↑ Cancionero Popular Vasco. Resurrección María de Azkue. Sancho el Sabio Fundazioa (Gasteiz)