«Maltzagako zubia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |

21. lerroa: | 21. lerroa: | ||
Maltzaga._Zubia_01.png | Maltzagako zubia
(Serapio Múgica) | Maltzaga._Zubia_01.png | Maltzagako zubia
(Serapio Múgica) | ||
Maltzaga._Geltokia_03.jpg | Geltokia zubitik
(Serapio Múgica) | Maltzaga._Geltokia_03.jpg | Geltokia zubitik
(Serapio Múgica) | ||
Maltzaga._Geltokia_04.jpg | Maltzagako zubia | |||
Maltzagako_tren_lotunea_(Lorenzo_Oregi_Oregi).jpg | Maltzagako zubia
(Leoncio Oregi ''Lorentzo Zabale'' 1956) | Maltzagako_tren_lotunea_(Lorenzo_Oregi_Oregi).jpg | Maltzagako zubia
(Leoncio Oregi ''Lorentzo Zabale'' 1956) | ||
</gallery> | </gallery> | ||
19:26, 13 otsaila 2021(e)ko berrikuspena
Maltzagako zubia | |

Ibaia | Deba |
Urtea | 1885 |
Mota | Burnizkoa / porlanezkoa |
Luzeera | 65 m |
Zabalera | 3 m |
Altuera | 10 m |
Erabilera | Trenbidea |
Sorrera (1885)
Durangotik Zumarragarako trenbidea eraiki zenean (1885-1887), Maltzagan bertan geltokia jarri zuten. Eta handik sortzen zen Karkizanorako (Elgoibar) adarra, gerora Debaraino eta Donostiaraino luzatu zutena.
Maltzagako geltokitik irtetzerakoan, bai Zumarragarako zein Donostiarako trenbideek Deba ibaia zeharkatu behar zuten. Baina, leku faltagatik, trenbideak zubian bertan banatzen ziren; horregatik zubiak Y forma zuen.
Dinamitatua (1936)
1936eko gerraren eraginez, zubia bota zuten.
Nazionalak Gipuzkoan barrena aurrera egiten ari zirela, Soraluzen irailak 22an sartu ziren. Haiek gelditzeko asmoz, bi egun geroago errepublikarrek Maltzagako zubia dinamitatu zuen (1936/09/24).
Frontea bertan egonkortu zen zazpi hilabetetan, baina 1937 urteko apirilean nazionalek frontea apurtu eta, Bizkaiko bidean, Eibar eta Ermua apirilak 26an erori ziren.
==Berreraikita (1937)
Frontea apurtu eta hamar egun geroago, 1937ko maiatzak 6an 61 Dibisioko Injeniariek zubia berraikitzeari ekin zioten, behin behineko aurretik eta behin betiko gero. Lanak amen batean egin zituzten, hilaren bukaeran (hau da, maiatzak 31an) Donostiako lehen trena Durangoraino heldu zen eta.
1940 urtean, Espainiako Herrilanen Ministerioak argitaratzen duen Revista de Obras Públicas aldizkariak zenbaki bereziak atera zituen, berreraikitze lanak azaltzeko. Maltzagako zubia Ferrocarriles Vascongados-i[1] zegokion artikuluan agertu zen.
Gaur eguneko zubia
Gerra ostean, zubia betiko erabilera arruntekin ari zen: bertan Donostiarako eta Zumarraga/ Gasteizerako trenbideak banatzen ziren.
Baina 1967 urtean Mekolalde-Gasteiz trenbidea itxi zuten, eta 1973ean, berriz, Maltzaga-Zumarragara. Ordutik aurrera trenbidea bakarrik erabiltzen zen Maltzagako merkantzia geltokiaren premietarako. Azkenik, hau ere desagertu zen, eta zubia egokitu zuten, adar honen errailak kenduz.
XX mende bukaeran, berriz, zubia goitik behera berriztu zuten. Errepidearen gaineko zatia, porlanezkoa, laua egin zuten. Eta ibaiaren gaineko burnizko egitura zaharrak kendu (errematxatutako profilez egindakoa) eta altzairuzko berriak jarri. Zumarraga eta Gasteizerako adarra aspaldi desagertu zenez, zegokion zatia ez zuten berriztu eta zubi berriak Y forma galdu du.
Azkenik, 2020ko abenduan Elgoibar-Eibar bidegorriko zubi berria zabaldu zuten, Maltzagako zubiaren paraleloan.
(handitzeko, sakatu gainean)
Istorioak
Soraluzeko muga zubiaren metro batzuetara heltzen da. Gabilondoko bigarren zubia Soraluze da oraindik, baina Maltzagako zubia Eibar eta Elgoibarren artean dago.
Zubiaren inguruan Deba ibaiak nahikoa sakonera duenez, sasoi batean oso toki aproposa izaten zen murgiltzeko. Behin, Soraluzeko mutil taldea murgilketan ari zela, haietako batek zutik egin zuen jauzi zubitik; zoritxarrez, ibai hondoraino heldu zenean oina bi arroken artean trabatuta geratu zitzaion eta bertan ito zen.
Erreferentziak
- ↑ Compañía de los Ferrocarriles Vascongados. Reconstrucción de puentes. Revista de Obras Públicas (1936-1939 zenbaki berezia, 10. atala, 97-99 orrialdeak, 1940).