«Probaderoa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
9. lerroa: | 9. lerroa: | ||
==Eraikuntza== | ==Eraikuntza== | ||
Iraola Etxebarri ondoko lurrak 1946ko urtarrilan erosi zuten, 3.428 metro koadro. Eraikuntza lanak “Martínez Iturralde y Mendia, S.L. - Ingenieros y Construcciones” izeneko enpresak egin zituen. | |||
<gallery mode="packed-hover" heigths="150"> | |||
Iraola_Etxebarri_baserria._Ikuspegi_orokorra_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | Iraola Etxebarri <br> (J.C. Astiazarán 1979) | Iraola_Etxebarri_baserria._Ikuspegi_orokorra_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | Iraola Etxebarri <br> (J.C. Astiazarán 1979) | ||
Iraola_Etxebarri_baserria._Ikuspegi_orokorra_02_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | Iraola Etxebarri <br> (J.C. Astiazarán 1979) | Iraola_Etxebarri_baserria._Ikuspegi_orokorra_02_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | Iraola Etxebarri <br> (J.C. Astiazarán 1979) | ||
20. lerroa: | 17. lerroa: | ||
[[Fitxategi: SAPA._Bofors_40-70_Soraluzeko_probaderoan_02.jpg | thumb | right | 400px | Bofors 40/70 probaderoan]] | |||
==Istalazioak== | ==Istalazioak== | ||
Probaderoa egiteko eraikin hauek egin ziren: kainoien kokapena, jaurtigaien hartzailea, polborina, karga prestaketaren eraikina era kalkulu-bulegoa. | Probaderoa egiteko eraikin hauek egin ziren: kainoien kokapena, jaurtigaien hartzailea, polborina, karga prestaketaren eraikina era kalkulu-bulegoa. | ||
===Kainoien kokapena=== | ===Kainoien kokapena=== | ||
Kainoien kokapenak ormigoi ziklopeoz egindako bi | Kainoien kokapenak ormigoi ziklopeoz egindako bi horma zituen, 0,60 metro lodi eta 4,25 metro altu zirenak. | ||
Bi zati zituen. Lehena 6,25 metro luze zen, eta 5 metro zituen | Bi zati zituen. Lehena 6,25 metro luze zen, eta 5 metro zituen hormen artean. Bigarrena 9,75 metro luze zen, eta armen artean 3,50 metro. | ||
Lehen zatiak, 5,25 metrotan, bi isuriko estalkia zuen, egur eta teilaz egindakoa; atzekaldean, berriz, ormigoizko harlosa, 4,25 metrotakoa. | Lehen zatiak, 5,25 metrotan, bi isuriko estalkia zuen, egur eta teilaz egindakoa; atzekaldean, berriz, ormigoizko harlosa, 4,25 metrotakoa. |
22:38, 10 urtarrila 2021(e)ko berrikuspena
Kokapena
SAPAk bere kainoi-probalekua izan zuen, probaderua esaten zitzaiola[1]. Fabrika berritik kilometro t'erdira zegoen, Maltzagaruntz, errepidearen ondoan eta Iraola Etxebarri baserriaren ondoan
Eraikuntza
Iraola Etxebarri ondoko lurrak 1946ko urtarrilan erosi zuten, 3.428 metro koadro. Eraikuntza lanak “Martínez Iturralde y Mendia, S.L. - Ingenieros y Construcciones” izeneko enpresak egin zituen.
Istalazioak
Probaderoa egiteko eraikin hauek egin ziren: kainoien kokapena, jaurtigaien hartzailea, polborina, karga prestaketaren eraikina era kalkulu-bulegoa.
Kainoien kokapena
Kainoien kokapenak ormigoi ziklopeoz egindako bi horma zituen, 0,60 metro lodi eta 4,25 metro altu zirenak.
Bi zati zituen. Lehena 6,25 metro luze zen, eta 5 metro zituen hormen artean. Bigarrena 9,75 metro luze zen, eta armen artean 3,50 metro.
Lehen zatiak, 5,25 metrotan, bi isuriko estalkia zuen, egur eta teilaz egindakoa; atzekaldean, berriz, ormigoizko harlosa, 4,25 metrotakoa.
Jaurtigaien hartzailea
Jaurtigaien hartzailea "U" formako eraikin laukia zen, 9,50 x 7,50 metrotakoa.
Hiru hormak harrizkoak ziren, 1,80 metro lodi. Egurrezko estalkia zuen, zurezko geruza batzuk osatua. Barrutik enbor eta lurrez beteta zegoen, lastatutako jaurtigaiak gelditzeko.
Polborina
Polborinak bi alde zituen, laukiak biak. Lehenak 3 x 3 metrotakoa zen eta bigarrena 2 x 2 metrotakoa. Ormak 2 metro altu ziren eta 0,5 metro lodi, hormigoi ziklopeoz egindakoak. Estalkia hormigoizko harlosa zen, erdigunea altuagoa zuela eztanda kasutarako.
Polvora gorderzeko eraikina zein estopinak gordetzekoa zurezkoak ziren barrutik, eta ateak ere egurezkoak ziren, xaflaz estalita.
Hormigoi ziklopeoz egindako lau ormek inguratzen zuten multzo hau, eta kanpotik lubakia zegoen, 2.5 metro zabal.
Kargak prestatzeko eraikina
Polborineko lubakiaren atzekaldean eraikin txikia zegoen, kargak prestatzeko eraikina.
6 metro luze eta 3,73 metro zabal zen. Harrizko ormak zituen, 0,80 metro zabal eta 2 metro altu. Bi isuriko estalkia zuen, egur eta teilaz egina. Lehioak egurrezkoak ziren, eta lehio-ateak metalezkoak.
Kalkulu-bulegoa
Kalkulu-bulegoa kainoien kokapenaren ostean zegoen, baina isolatua. Eraikina 6 x 6 metrotako laukia zen.
Harrizko ormak zituen, 0,50 metro lodi eta 2,50 metro altu. Bi isuriko estalkia hormigoi armatuz egindakoa zen, teilaz estalia. Atea zein atzeko hiru lehioak egurrezkoak zituen, eta lehio-ateak metalezkoak. Zorua egurrezkoa zen, azpian hormigoia zuela.
Bukaera
1950 hamarkadaren erdialdean probaderoa txiki geratu zen, eta Donostia inguruan hasi ziren probak egiten, Ulian hasieran eta Jaizkibelen gero.
1960 hamarkadan Talleres Unamunok probaderoa erosi zuen, lantegi berria eraikitzeko. Gero, honen inguruan Unamuno industrialdea sortu zen.
Erreferentziak
- Iturria: Víctor Placencia Mendia.
- ↑ Ez da nahastu behar eskuzko su armen probadero zaharrarekin, Salvador ermita ondoan egon zena. 1834ko ufalak probaderoa eta ermita aurretik eraman zituen, eta XX mende hasieran esparru hartan SAPAren fabrika berria eraiki zuten.