«Zaharren egoitza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
15. lerroa: | 15. lerroa: | ||
==Sorrera== | ==Sorrera== | ||
1970 urtean, Ama Mercedes Arratibelek eraikuntza egoera latzean zegoela jakinarazi zion Babesetxeko Batzordeari, konponketak etengabe behar zituela eta babestuak hartzeko behar ziren baldintzak ez zituela betetzen. Beste alde batetik, garai berriak zetozen laguntza-arloan, kontzeptu zaharrak baztertu eta estrategia eta alternatiba berriak hartzeko garaiak, gure inguruaren errealitate berriarekin bat. Egoera horiek guztiek beste Babesetxe bat eraikitzeko beharra erakutsi zuten: modernoa, funtzionala eta erosoa, artatze-eskema zaharrak eta konnotazio peioratiboak atzean utzita, etxe alaia, azken batean. | 1970 urtean, Ama Mercedes Arratibelek eraikuntza egoera latzean zegoela jakinarazi zion [[Babesetxea (eu)|Babesetxeko]] Batzordeari, konponketak etengabe behar zituela eta babestuak hartzeko behar ziren baldintzak ez zituela betetzen. Beste alde batetik, garai berriak zetozen laguntza-arloan, kontzeptu zaharrak baztertu eta estrategia eta alternatiba berriak hartzeko garaiak, gure inguruaren errealitate berriarekin bat. Egoera horiek guztiek beste Babesetxe bat eraikitzeko beharra erakutsi zuten: modernoa, funtzionala eta erosoa, artatze-eskema zaharrak eta konnotazio peioratiboak atzean utzita, etxe alaia, azken batean. | ||
Lehen momentuan, [[Ezozia bailara (eu)|Ezozia bailarako]] Mendiola baserriaren inguruan eraikitzea pentsatu zen, lekua bera aproposa baitzen. Gero, Olean eraikitzeko proiektua egin zuten, baina lurra erosteko tren-konpainiarekin egindako tratuek ez zuten aurrera egin. Horren ondorioz, eskura zeuden lurrak erabiliko zituztela erabaki zuten, hau da, Babesetxeko lurrak. | Lehen momentuan, [[Ezozia bailara (eu)|Ezozia bailarako]] Mendiola baserriaren inguruan eraikitzea pentsatu zen, lekua bera aproposa baitzen. Gero, Olean eraikitzeko proiektua egin zuten, baina lurra erosteko tren-konpainiarekin egindako tratuek ez zuten aurrera egin. Horren ondorioz, eskura zeuden lurrak erabiliko zituztela erabaki zuten, hau da, Babesetxeko lurrak. |
22:55, 9 urtarrila 2021(e)ko berrikuspena
Izena
Mesedetakoa Andra Mari zaharren egoitza/ Residencia de ancianos Nuestra Señora de la Merced.
Kokapena
Babesetxe zaharraren gainean eraiki zuten. Atxuri parkearen gainean dago, Atxuri kalearen bukaeran (Atxuri 6).
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Sorrera
1970 urtean, Ama Mercedes Arratibelek eraikuntza egoera latzean zegoela jakinarazi zion Babesetxeko Batzordeari, konponketak etengabe behar zituela eta babestuak hartzeko behar ziren baldintzak ez zituela betetzen. Beste alde batetik, garai berriak zetozen laguntza-arloan, kontzeptu zaharrak baztertu eta estrategia eta alternatiba berriak hartzeko garaiak, gure inguruaren errealitate berriarekin bat. Egoera horiek guztiek beste Babesetxe bat eraikitzeko beharra erakutsi zuten: modernoa, funtzionala eta erosoa, artatze-eskema zaharrak eta konnotazio peioratiboak atzean utzita, etxe alaia, azken batean.
Lehen momentuan, Ezozia bailarako Mendiola baserriaren inguruan eraikitzea pentsatu zen, lekua bera aproposa baitzen. Gero, Olean eraikitzeko proiektua egin zuten, baina lurra erosteko tren-konpainiarekin egindako tratuek ez zuten aurrera egin. Horren ondorioz, eskura zeuden lurrak erabiliko zituztela erabaki zuten, hau da, Babesetxeko lurrak.
Javier Marquet Artola eta Luis Mª Zulaika Arsuaga arkitektuek egin zuten proiektua eta Arkitektuen Elkargo Ofizialak 1973ko apirilean eman zion onarpena proiektu horri.
Horren ondoren, Babesetxe berria eraikitzeko behar ziren laguntza guztiak bilatzen hasi ziren. Lan gogorra benetan, 1975eko aurrekontua 43 bat milíoi pezetakoa baitzen. Hala ere, herriak 6 milioi baino gehiago eman zituen eta zinegotziek lan bikaina egin zuten erakunde ofizialetan; beraz, horri guztiari esker, obrak ordaintzeko beste lortu zen.
1976ko azaroaren 3an, udalbatzarrak obra egiteko baimena eman zuen. Lanak 1978an amaitu ziren eta 1978ko uztailaren lehen egunean, larunbata, Mesedetako Andra Maria Babesetxe berria inauguratu zuten.
Babesetxea eraikitzean eta eraikin zaharra botatzean, lursailak antolatu zituzten eta Erruki-Etxearen jabetzapeko lur-azalera aldatu egin zen berriro ere: fundazioaren lurretan egon zen 3.792 m2ko sail bat saldu egin zuten enkante publikoan 1977an.
Eraikina
1978ko eraikin berria
Babesetxe zaharraren eraikina baino altuago egin zuten, Erlei baserriaren azpian. 1.700 m2ko zabalera zeukan eta orduko ekipamendurik berriena zeukan.
1978 urtean zabaldutako eraikinak honako osagaiak zeuzkan:
- Babestuentzako lekua. Harreman-eremua: egongela eta joko-gela, jangela, terapia okupazionala, geriatri-bainuko gela.
- Babestuentzako lekua. Logelak: 30 logela bikoitz, komunekin eta bainugelekin hornituta.
- Mojentzako lekua. Harreman-lekua (egongela; jangela), logelak (zortzi zelda, komunak eta bainugelak), sakristia eta kaperauaren logela.
- Zerbitzu orokorrak: sukaldea eta biltegiak, kapera eta klaustroa, eritegia eta garajea.
1990ean, Babesetxearen aurrean dagoen terraza eraiki zen; horrela, babestuen zerbitzurako den kanpoalde zabala, haizetsua eta atsegina egitea lortu da.
1996 urtean 35 babestu eta zazpi moja zeuden, Amezketako Teresa Agirrezabala Larreta zuzenduta.
(Handitzeko sakatu)
2007ko eraldaketak
Eraikin berria zabaldu zenetik 25 urte pasata, hainbat aldaketa izan ziren.
Alde batetik, 2005 urtean mertzedariek alde egiten zuten Soraluzetik, gero eta gutxiago geratzen zirela eta. Bestetik, postu gehiago behar ziren eta, bukatzeko, 2008 urterako Gipuzkoako Aldundiak adinekoen egoitza guztiek betebeharreko baldintza estuak indarrean jartzeko asmoa agertu zuen, eta Soraluzeko eraikinak ez zituen betetzen.
Orduan zaharren egoitza eraldatzeko proiektua idatzi zuten, 567.324 eurotakoa. 2007ko urtarrilean Udalak eta Gipuzkoako Aldundiak hitzarmena sinatu zuten, lanak erdibana ordaintzeko[1].
Alde batetik, logelak handitu ziren, eta banakako logela gehiago jarri. Horretarako bigarren solairua erabili zuten, aurretik mertzedariek erabilitakoa. Modu honetan 43 logeletatik 49 izatera pasa zen, horietatik 13 banakakoak. Gainera, oztopo arkitektonikoak kendu zituzten: ate zabalagoak, bainerak kendu eta oztoporik gabeko dutxak ipini, sarreran arrapala eraiki...
Bestalde, larrialdi plana idatzi zen, eta beharrezkoak babes neurriak, seinaleak, atzemateko sistema eta alarma jarri ziren. Azkenik, egoitzako altzari asko aldatu zituzten eta fisioterapia eta errehabilitazioko gela berria egin zuten.
Gaur egungo egoera
Zerbitzuak
Zaharren egoitzak 49 plaza eskaintzen ditu, horietako 13 banakakoak. Gutxieneko gela azalera egoiliarreko 5 metro koadro da.
Eguneroko zerbitzuez gain (jana, norbera garbitasuna, arropen garbiketa...) zerbitzu osoa ematen dute: erizain-taldea, mediku geriatra, langile soziala, psikologo geriatra, animatzaile sozio-kulturala eta laguntzaileak, eta terapia ere egiten dugu txakurrekin. Horiek dira oinarrizko zerbitzuak.
Eta, gehigarri gisa, beste honako hauek: podologia-zerbitzua, ile-apaindegia, fisioterapeuta, dentista, senideekin jatorduak egin ahal izatea, langileek bertan jatorduak egiteko aukera. Bestalde, laguntza-teknikoa eta aholkularitza-zerbitzua ematen dugu.
Mendaroko Ospitalearekin harremanetan ari dira, etorkizunean bertan ospitaleratuta egoteko aukera emateko, ospitalera joan nahi ez dutenei; eta patologia kronikoak dituztenei zuzeneko arreta egoitzan emateko, larrialdietara-eta joan barik.
Aisialdia
Badira hiru elkarte (Alkarri[2], Gurutze Gorria eta Nagusilan) bolondresak antolatzen dituztenak nagusiei laguntza emateko eta animatzeko.
Gainera, Soraluzeko hainbat elkarteek laguntzen dute herriko giroa bertara hurbiltzen: Musika Eskola, esateko.
Bestaldetik, azken urteetan bi igogailu jarri dira Atxuri parkean, zaharren egoitzatik Atxurira zuzenean jaisteko eta alderantziz. Herrira joateko bidea erraztuta, egoiliarrek herriko harremanak mantentzeko aukera gehiago dute.
Kudeaketa
Zaharren egoitza Gipuzkoako Aldundiaren sarean sartuta dago (eta finantziazioa lortzen du). Gutxi gora behera, dozena t'erdi langile arduratzen dira bertako martxaz.
Ez da publikoa (Aldundiarena edo Udalarena), ezta negozio pribatua ere. Soraluzeko Mesedetako Andra Mari zaharren egoitza fundazioa da; hau da, pribatua, baina irabazi-asmo gabekoa. Egitura Babesetxea sortu zenetik dator: Batzordearen lehendakaria herriko alkatea da, eta lehendakariordea parrokoa; gainontzeko kideen aldetik zinegotziak zein bestelako pertsonak daude.
2017an Elena Beristain izendatu zuten zuzendari[3].
Erreferentziak
- Merzedariak ehun urte Soraluzen. Javier Elorza (Soraluzeko Udala 1995).
- ↑ Soraluze/ Aldundiak eta Udalak zaharren egoitza hobetzeko lankidetza sinatu dute. Diario Vasco (2007/01/20).
- ↑ Alkarri. Web ofiziala.
- ↑ Elena Beristain: "Nahi dugu erreferentziazko egoitza izan, pertsonarengan zentratutako egoitza". plaentxia.eus (2017/12/29)