«Teknologia: errobera giltza (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
4. lerroa: | 4. lerroa: | ||
[[Fitxategi: Mosketeak._Erroberazkoa.jpg | thumb | center | 600 px | Errobera-mosketea]] | [[Fitxategi: Mosketeak._Erroberazkoa.jpg | thumb | center | 600 px | Errobera-mosketea]] | ||
==Teknologiaren beharra== | ==Teknologiaren beharra== | ||
[[Fitxategi: Pistola._Erroberazkoa_(XVII_mendea).jpg | thumb | right | 400 px | Errobera-pistola (XVII mendea)]] | |||
Argi-mukizko armak lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia beti piztuta izan behar zuten, eta erretzerakoan usain handia botatzen zuenez, ustegabeko erasoak ezinezkoak ziren; eta euria ari zenean edota umeltasuna handia zenean argi-mukia piztea ia ezinezkoa zen. | Argi-mukizko armak lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia beti piztuta izan behar zuten, eta erretzerakoan usain handia botatzen zuenez, ustegabeko erasoak ezinezkoak ziren; eta euria ari zenean edota umeltasuna handia zenean argi-mukia piztea ia ezinezkoa zen. | ||
22:36, 30 abendua 2020(e)ko berrikuspena
Errobera giltzak argi-mukia desagertarazi zuen, silex edo agata harriak jartzen bere ordez.
Teknologiaren beharra
Argi-mukizko armak lehertzeko arrisku handia zuten. Gainera, argi-mukia beti piztuta izan behar zuten, eta erretzerakoan usain handia botatzen zuenez, ustegabeko erasoak ezinezkoak ziren; eta euria ari zenean edota umeltasuna handia zenean argi-mukia piztea ia ezinezkoa zen.
Horretarako, armaren almetxa hobetu zuten, behin kargatuta ezin zela zabaldu tiroa bota barik. Eta 1.517 urtean Keifus izeneko erlojugileak errobera sistema asmatu zuen Alemanian, txinpartak sortzeko edozein eguraldiarekin.
Sistema Europa guztian zabaldu zen, eta Soraluzera ere heldu zen. 1.590 urtean Gregorio de Hernizketa armagilea hil zeneko ondasun zerrenda egin zutenean, bertan agertzen da ...errobera giltza zahar bat...[1].
Errobera giltza
Altzairuzko errobera hortzaduna zen, harria (silexa edo agata) zuen itsatsita, eta erloju baten moduko malgukiari lotuta zegoen. Giltza batekin malgukia tenkatzen zen eta, katua sakatzerakoan, malgukia askatzen zen, errobera birarazten eta harriak txinpartak sortzen zituen, almetxako polbora pizteko.
Sistema honekin posible izan zen arropa azpian armak eramatea, izkutatuta.
Dena dela, sistemak ez zuen arrakasta handirik izan, arrazoi askorengatik. Alde batetik, garestia zen; mekanismoa oso konplexua zuen, eta armagile oso trebeak behar ziren eraikitzeko; erabilera oso motela zuen (argi-mukizko sistemaren bi minutuak baino gehihiago behar zuen); eta, azkenik, mantentze-lan arduratsuak eskatzen zituen.
Arazo hauek oinoezkoentzat handiak baziren (mosketeak), zaldunentzat askoz handiagoak (pistoladunak).
Erabilera
Errobera giltzak mosketeetan eta pistolatan erabili ziren, batez ere XVII mendean.
Suharri giltzak baztertu zuen errobera giltza, baina ez luxuzko ehiza armetatik; oraindik XVIII mendean errobera giltzak asko erabili izan ziren, batez ere Europa erdialdean. Azkenak XIX mende hasierakoak dira.
Erreferentziak
- Castra in Lusitania. Y los mosquetes aún más letales. Amo del Castillo.
- Inventario de bienes de un armero. Ramiro Larrañaga (Eusko Ikaskuntza 1988)
- ↑ ...una llave de rueda bieja... (sic)