«Sagar-errekako ur jauzia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
t (Sorapedia wikilariak «Ur-jauzia (eu)» orria «Sagar-errekako ur-jauzia (eu)» izenera aldatu du) |
No edit summary |
||
34. lerroa: | 34. lerroa: | ||
Iluntzeko albistegian eman zuten, eguraldia atalean, Andoni Aizpuruak komentatuta: ''Badirudi Amazonas dela, baina ez, Euskal Herria da.'' | Iluntzeko albistegian eman zuten, eguraldia atalean, Andoni Aizpuruak komentatuta: ''Badirudi Amazonas dela, baina ez, Euskal Herria da.'' | ||
{| class="wikitable" | |||
{| class="wikitable" style="margin:auto; text-align:left" | |||
|- | |- | ||
| | | <youtube right width="800"> waEQy03roC4 </youtube> | ||
|- | |||
| ETB1ko Gaur egun. Eguraldia (2019/11/11) | |||
|} | |} | ||
18:06, 8 abendua 2020(e)ko berrikuspena
Sagar-errekako ur-jauzia, izenak esaten duenez, Sagar-errekan bertan dago, Deba ibaitik 1.250 bat metrotara. Gaztelaniaz la catarata ere esaten zaio.
Gaur egun erreka osoari Sagar-erreka esaten bazaio ere, garai batean bi zati ondo bereiztuta ziren: Olakorta goiko zatian eta Sagar-erreka behekoa. Bien bitartean, bi zatiak bereizten, ur-jauzia dago.
Sagar-errekakoa ur-jauzi handia da, segur aski eskualde osoan parerik ez duena. Errekak ur handia daroanean ikusgarria izaten da.
Kokapena
Bertara heltzeko, Igaraten Sagar-errekako errepidea hartu eta 1.300 bat metrotara, gure ezkerrean, ur-jauzia agertuko da.
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Inguruan
Ur-jauzia baino berrehun metro beherago Mutxaneko putzua dago, Mutxaneko gunearen ondoan (presa, erretena, burdinola eta etxe zaharra).
500 metro gorago, berriz, Soraluze eta Bergarako muga dago. Eta handik gora Sagar-errekako presa, garai batean Eibar urez hornitzen zuena.
Gaur egun albistegia
2019ko azaroak 11an, Euskal Telebistako euskal katean, Sagar-errekako ur-jauziaren bideoa agertu zen.
Aurreko egunetan euri handiak eginda, Sagar-errekak ur handiak zekartzan eta ur-jauzia ikusgarri zegoen. Bittor Murguzurrek grabatu zuen, eta Euskal Telebistara bidali zuen.
Iluntzeko albistegian eman zuten, eguraldia atalean, Andoni Aizpuruak komentatuta: Badirudi Amazonas dela, baina ez, Euskal Herria da.
ETB1ko Gaur egun. Eguraldia (2019/11/11) |