«Barrena baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
60. lerroa: | 60. lerroa: | ||
==Torlojugintza== | ==Torlojugintza== | ||
::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Torlojugintza. Enpresak (eu)#Tornillería Oruesagasti | ''hemen''].</small> | ::<small>Gehiago jakiteko, sakatu [[Torlojugintza. Enpresak (eu)#Tornillería Oruesagasti | ''hemen'']].</small> | ||
Oruesagasti zaharrak (Mateo Oruesagastiren aitak) ganaua kendu eta kortan hasi zen torlojugintzan. 1956 urtean hormigoizko pabiloia jaso zuten, ortuan. | Oruesagasti zaharrak (Mateo Oruesagastiren aitak) ganaua kendu eta kortan hasi zen torlojugintzan. 1956 urtean hormigoizko pabiloia jaso zuten, ortuan. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 17:52, 27 abuztua 2020 data duena
Barrena / Goikola / Goikobarrena | |
---|---|
Izen formala | Barrena |
Bailara | Irure |
Altuera | 100 m |
Hedadura | Ha |
Kaletik | 0,9 km |
Bertako familia
Oruesagasti familia San Martzialeko Sagasai baserrian bizi zen, baina 1931 urtean Barrena baserrira jaitsi ziren, Sagar-erreka ondoan. Baserria Zabala y Unzurrunzaga enpresarena zen (Igarate zentralaren jabeak), eta oso egoera txarrean zegoen; horregatik, aldatu baino lehen etxekojaunak hainbat konponketa egin behar izan zuen, indarra sartzeaz gain.
1960 hamarkadan baserria bota zuten, Oruesagasti lantegia handitzeko.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1]
Eitzako lurretan, beheko aldean, arkabuz eta moskete kainoien barrena zaarra deiturikoa zegoen, XVII mendeko agirietan agertzen dena.
Segururena, olak alboko baserriari izena eman zion, Barrena hain zuzen. Dena dela, ezin baztertu barrena zaarra izandakoa Igaraten bertan egotea.
Barrena baserria, ola izan eta gero, errota ere izan zen.
Batzuren aburuz, Barrena etxe honi Goikobarrena eta Goikola errota ere esan zitzaion. 1903 urteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialaren arabera, Goikola Conde del Vallerena zen, eta errotaz gain kainoiak zulatzeko trepeta zegoen bertan. 1923 urteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak: Goikola errota, Arnobate eta Inchasuri errekak biltzen diren kokatua.
Baserriaren azalpena[2]
Eibarko Udal Artxibategian gordetzen den krokisaren arabera (1931), baserriak 6 x 8 metrotakoa zen, eta etxaurrea ipar-mendebaldera begira zegoen, erreka bi metrotara zuela. Honek metro erdiko sakonera zuen, eta garai hartan errekan amorrainak eta sargu-eskailuak harrrapatzen ziren, azken hauek ipurdian zulatutako kristalezko boteilak erabiliz.
20 metro beherago harrizko zubia zegoen, Galtzairukoa baserrira pasatzeko. Arkuak gizonezko baten altuera zuen.
Beste 20 metro gorago, berriz, harrizko presa zegoen, ez oso altua. Handik erretena irtetzen zen, etxeostean zegoen kunboraino (ur biltegia). Kunbo hau oso sakona zen (metro batzuk).
Paretak lurrez bildutako harrizko manposterizkoak ziren; barruko egitura osoa, eskilarak eta zoru guztiak barne, egurrezkoa; eta teilatua teilaz egina.
Beheko solairuak hiru bat metroko altuera zuen; bertan korta zegoen, porlanezko zoruaz (etxera aldatzerakoan botata, segururena). Kortara sartzeko, etxaurrean harrizko bi arku zituen. Lehen solairura kanpotik igotzen zen, ekialdeko aldean zegoen harrizko eskilara erabiliz, sukaldera sartzen zena. Eskilara azpitik kortarako beste sarrera zegoen. Sukalde paretik beste eskilara zegoen ortura jaisteko: letxuak, tomateak, kipulak, lekak, porruak...
Lehen solairuan sukaldea eta andra-gizonen gela zeuden, leiho bana zutela. Sukaldean sartu eta ezkerrean gorako eskilara zegoen. Bigarrenean, aldiz, jangela, beste logela bat umeentzat eta komuna. Jangelak hiru metrotako balkoia zuen, 60 zentimetrotako sakonera eta egurrezko balaustreak zituena. Komuna, berriz, hegoaldean zegoen, eskilara ondoan, hegalean kanpora aterata; konbo gainean zegoen.
Eta teilatupean ganbara, aurrean eta atzean leiho bana zituela. Tximinia teilatuko ipar-ekialdean zegoen. Etxeak ez zuen inolako armarririk.
Barrena zaarraren azalpena
Etxeko hego-ekialdeko ertzaren ondoan, eta kunboren ekialdean, egurrezko aterpea zegoen, inolako itxiturarik gabekoa.
Aintzinean, segururena, bertan egongo ziren barrena eta gainerako trepetak. Oruesagasti familiaren sasoian ez zegoen ezer, untxiak hazteko eta egurra gordetzeko erabiltzen zuten. Dena dela, kunboren irteeran, aterpearen azpian, ba zegoen oraindik errobera horizontala.
Torlojugintza
- Gehiago jakiteko, sakatu hemen.
Oruesagasti zaharrak (Mateo Oruesagastiren aitak) ganaua kendu eta kortan hasi zen torlojugintzan. 1956 urtean hormigoizko pabiloia jaso zuten, ortuan.
Hurrengo hamarkadan lantegia zabaldu zuten; horretarako baserria bota eta erreka hormigoiko erretenean zuzendu zuten. Galtzairuzkoako zubia ere bota zuten eta hormigoizko berria eraiki.
Zoritxarrez ez dago baserriaren argazkirik.
Erreferentziak
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (251 orrialdea)
- ↑ Javier Martín Lapeyra-ren bloga (Javitxooo). Traída de aguas de Sagar-Erreka a Eibar