«Torlojugintza. Teknologiak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
t (Jcao wikilariak «Torlojugintza. Teknologia (eu)» orria «Torlojugintza. Teknologiak (eu)» izenera aldatu du) |
22:28, 23 abuztua 2020(e)ko berrikuspena
Teknologiak
Oinarrizko bi teknologia erabiltzen dira: deformazioa eta mekanizatua.
Mekanizazioak ez du utilaje edo lanabes berezirik behar (produktibitatea igotzeko ez bada), baina materiala galtzen du eta motelagoa da.
Deformazioa azkarragoa da, eta ez du materialik galtzen. Baina utilajeak behar ditu, prozesua "asmatu" behar da etw, azkenik, ezin du forma guztiak lortu. Horregatik, askotan bigarren operazioak behar ditu (mekanizazio laguntzaileak).
Deformazio barruan bi teknologia erabiltzen dira, hotzean eta beroan.
Beroko deformazioak errezago lantzen du materiala, askoz plastikoagoa delako. Baina berotzeko energia (kostua) eta denbora (produktibitatea) behar ditu. Hotzeko deformazioa azkarragoa da baina, aldi berean, zailagoa.
Hotzezo deformazioa: estanpazioa
Zertan den
Meateriala (altzairua, inoiz aluminioa) errollo trefilatuetan edo barra kalibratuetan dator.
Materiala ez da berotzen (inoiz epeltzen da), berkristalizazio temperatura azpitik lan egiteko. Honela, prozesuan "granoaren" deformatzen da, egitura mikroskopikoan anisotropia lortuz.
Estanpagailuek hainbat estazio dituzte. Prozesu automatiko baten bidez, lehen kolpean makinak erroilua ala barra mozten du eta hurrengo estaziora pasatzen du, bigarren kolpean moztutako zatiari forma ematen dio eta hurrengo estaziora pasatzen du, hirugarren kolpean forma zehatzagoa ematen dio... pieza bukatu arte.
Estazio denak batera lan egiten dutenez, kolpe bakoitzean pieza bat lortzen da.
Aria egiteko bigarren makina batean egiten da, "orratzak" erabiliz. Inoiz txarandela operazio honen aurretik sartzen zaio.
Abantailak
Oso prozesu azkarra denez, ekoizpen tasak oso handiak dira.
Pieza oso zehatzak atera daitezke.
Lan egiterakoan materialik ez da galtzen.
Puntu ahulak
Piezak deformatzeko indar handia behar denez, prozesua ondo asmatzea oso garrantzitsua da: pieza ondo lortzeaz gain, ahal den urrats (estazio) gutxienekin eta makina txikienean egin behar da.
Prozesua eta emaitzak materialaren ezaugarri teknikoen menpe daude: "acritud"[1] behar baino handiago bada, pieza ez da ondo irtengo.
Prozesuak utilajea behar du; hau da, gainkostea dauka.
Badira operazio eta forma batzuk (gero eta gutxiago) teknologia honek lortu ezin dituenak. Beraz, piezak bukatzeko aparteko mekanizazioak (bigarren operazioak) behar dira, prozesua garestituz.
Berozko estanpazioa
Zertan den
Abantailak
Puntu ahulak
Dekoletaje
Zertan den
Abantailak
Puntu ahulak
Bilakaera
Erreferentziak
- ↑ Apurtu barik deformatzeko ahalmena.