«Motxailadak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
(Orria sortu da. Edukia: {{Jolasa (eu) | izena = Motxailadak | tokia = Kaleko edozein "frontoitan" | materiala = Eskuz jolasteko pilota | adina = 6 urtetik aurrera | partaidea...) |
No edit summary |
||
35. lerroa: | 35. lerroa: | ||
Pilotari motelenek, denbora gehiago irauteko, pilotatik urrun mantentzen ziren... baina lehenago edo geroago kale egiten zuten. | Pilotari motelenek, denbora gehiago irauteko, pilotatik urrun mantentzen ziren... baina lehenago edo geroago kale egiten zuten. | ||
Kale zeinek egin zuen inoiz dudatan bazen, biak aurrera egiten zuten. Baina tantu hartan bietako batek kale berriro egiterakoan biok kalera irten behar zuten. | Kale zeinek egin zuen inoiz dudatan bazen, biak aurrera egiten zuten (''erdibana'' edo ''a medias''). Baina tantu hartan bietako batek kale berriro egiterakoan biok kalera irten behar zuten. | ||
23:45, 16 uztaila 2020(e)ko berrikuspena
Izena/k | Motxailadak |
Tokia | Kaleko edozein "frontoitan" |
Materiala | Eskuz jolasteko pilota |
Adina | 6 urtetik aurrera |
Partaideak | 3 lagun edo gehiago |
Jolas hau kaleko edozein frontoitan jolasten zen: Labana, Errebote-frontoian, Maristen frontoian...
Hasiera
Partaide denak kantxan sartuta, pilota partida hasten zen. Bi alde izan beharrean, denak denen kontra aritzen ziren.
Hasieran denak zeukaten "bizitza" bat (eta bakarra).
Arauak
Batek kale egiten bazuen, bizitza bat galtzen zuen eta eta kanpora irten behar zuen. Bi, hiru... bizitza bazituen, bat kentzen zitzaion eta jolasten segi zitekeen.
Lehena kanpora, bigarrena kanpora... azkenean, bakarra geratzen zen. Honek bizitza bat gehitzen zitzaien zeuzkatenei.
Eta hurrengo tantoa hasten zen, denak kantxan bilduta atzera.
Bukaera
Ez zegoen bukaerarik, nahi arte jolasten zen.
Taktikak
Toki zailena pareta ondoa izanik, bizitza bat baino gehiago zuenak bertan jolastu behar zuen. Handik aldentzen bazen, Tantos a baztarra! oihukatzen zioten besteok.
Pilotari motelenek, denbora gehiago irauteko, pilotatik urrun mantentzen ziren... baina lehenago edo geroago kale egiten zuten.
Kale zeinek egin zuen inoiz dudatan bazen, biak aurrera egiten zuten (erdibana edo a medias). Baina tantu hartan bietako batek kale berriro egiterakoan biok kalera irten behar zuten.