«Udala. Foru garaia (1766-1845) (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    39. lerroa: 39. lerroa:


    Orduan ere sufragio unibertsala ezarri zuten alkatea eta zinegotziak aukeratzeko. Baina, aurrekoan moduan, hiru urtetara absolutistek boterea eskuratu zuten eta atzeko sistemara bueltatu ziren.
    Orduan ere sufragio unibertsala ezarri zuten alkatea eta zinegotziak aukeratzeko. Baina, aurrekoan moduan, hiru urtetara absolutistek boterea eskuratu zuten eta atzeko sistemara bueltatu ziren.
    ==Alkateak (eta beste kargu batzuk)==
    ::{| class="wikitable col1cen col2der col3rig"
      ! width=  "50 px" style="background:Tan" | Urtea
      ! width= "100 px" style="background:Tan" | Postua
      ! width= "250 px" style="background:Tan" | Izena
    |-
    | 1846 || Alkatea    || Ambrosio Maria de Aldasoro
    |-
    | 1860 || Alkatea    || José Ignacio de Ybarra Yribe Campos
    |-
    | 1863 || Alkatea    || Martin de Azcárate Gaztelu
    |-
    | 1865 || Alkatea    || Martin de Azcárate Gaztelu
    |-
    | 1866 || Alkatea    || Martin de Azcárate Gaztelu
    |-
    |      || Alkatea    || Saturnino Astiazarán Ciarán
    |-
    | 1895 || Alkatea    || Francisco Larrañaga
    |-
    | 1903 || Alkatea    || José Mendiola
    |-
    | 1904 || Alkatea    || Bruno Maiztegui
    |-
    | 1904 || Sindikoa  || Pedro Oregui
    |-
    | 1915 || Alkatea    || Ambrosio Orueta Unamuno
    |-
    | 1915 || Sindikoa  || Pantaleón Oregui
    |-
    | 1915 || Zinegotzia || José Arizaga
    |-
    | 1915 || Zinegotzia || José Sesma
    |-
    | 1915 || Zinegotzia || José María Lascurain
    |-
    | 1916 || Zinegotzia || José Leturiondo
    |-
    | 1916 || Alkatea    || Bruno Maiztegui
    |-
    | 1917 || Zinegotzia || Bruno Maiztegui
    |-
    | 1918 || Zinegotzia || Miguel Galarraga
    |-
    | 1919 || Zinegotzia || Trinidad Placencia
    |-
    |      || Alkatea    || Ignacio Aranguren Alquibar
    |}





    21:48, 9 ekaina 2020(e)ko berrikuspena

    Aurrekariak

    1695ko ordenantzek Udalako sarrera murriztu zituzten, bakarrik kapare milaristek (noble aberatsek) zuten hautesleak eta hautagaiak izateko eskubidea.

    Askotan kontraesan bortitzak sortzen ziren Udalaren betebeharren eta kapare milaristen interesen artean. Nabarmenenak, uzta urriko urteetan: Udalak jakien (garia, okela, ardoa...) kopurua eta prezioak bermatu behar zituen, eta aberatsek nahiago zuten herritik kanpo garstiago saltzea.

    Horregatik sortu ziren matxinadak[1], ez bakarrik Euskal Herrian, baizik eta beste leku askotan ere (gogoratu Madrilgo Eskilatxe matxinada).

    1766 urtean Carlos III erregeak auto acordado izenekoa atera zuen, udal batzarretan herritar arrunten ordezkariak sartzeko (1766/05/05).


    Auto acordadok ezarritako sistema

    Udalaren osaketa

    1766 urtea baino lehen Soraluzeko udalbatza bost lagunek osatzen zuten, denak kapare milaristek aukeratuak: alkatea, hiru errejidore eta sindiko-prokuradorea.

    Auto acordadoren arabera, ordituk aurrera beste hiru lagun sartu ziren Udalbatzan: arrunten bi diputatu[2] eta personen sindiko bat[3].

    Eragina

    Honekin herritar arrunten ahotsa eta interesak Udalan sartu ziren.

    Hasiera batean eguneroko arazoetan, aberatsak vs. pobreak. Baina gero eta gehiago ekonomia inguruan: lur jabeak alde betetik, industrialak (armaginak,gehien bat) bestetik.

    Milaristak "diru zaharra" ziren eta lurrari lotuak zeuden, errentak espezietan kobratzen zituztelako, dirutan beharrean. Horregatik, hainbat gaietan status quoren aldekoak ziren: muga fiskalak, aduanak, Ebro inguruan nahi izaten zuten, Euskal Herrian Gaztelako gari merkea ez sartzeko (eta beraein uztak garestiago saltzeko); elizako zerga zaharrak ere nahiago zituzten (hamarrena[4]), errentatik zuzenean ordaintzen zituzten eta.

    Herritar arruntek, uzta urriko urtetan Irunen nahiago zuten muga, Gaztelako gari merkea sartzeko. Eta armagileek ere Ebroko Mirandako muga kentzearen aldekoak ziren, armak Espainiako merkatura zerga barik sartu ahal izateko.


    Sistemaren etenak

    Sistema honek etenak izan zituen, eta biak ala biak joera liberal aldetik izan ziren.

    Bonapartiarren etena (1808-1813)

    Lehen etena Jose I Bonaparterekin izan zen. Frantziako errepublikaren moduan, Espainia modu uniformean antolatu nahi izan zuten.

    Honela, 1810etik hasita, udalak baino munizipalitateak eratu ziren. Bakoitzak alkatea eta errejidoreak zituen, denak berdinak. Karguak aukeratzeko prozedura inoizko zabalena zen: aurreko sistemaren moduan gizonek besterik ez zuten parte hartzen, baina 25 urtetik gorako den-denak onartuta zeuden (ez bakarrik kapare milaristek, eta 30 urtetik gora).

    Dena dela, sistema honek hiru urte besterik ez zuen iraun, frantses gudarosteak Soraluzetik hanka egin arte, hain zuzen (1813).

    Hirurteko Liberala (1820-1823)

    Bigarren etena 1820 urtean izan zen, Hirurteko Liberala etorri zenean.

    Orduan ere sufragio unibertsala ezarri zuten alkatea eta zinegotziak aukeratzeko. Baina, aurrekoan moduan, hiru urtetara absolutistek boterea eskuratu zuten eta atzeko sistemara bueltatu ziren.


    Alkateak (eta beste kargu batzuk)

    Urtea Postua Izena
    1846 Alkatea Ambrosio Maria de Aldasoro
    1860 Alkatea José Ignacio de Ybarra Yribe Campos
    1863 Alkatea Martin de Azcárate Gaztelu
    1865 Alkatea Martin de Azcárate Gaztelu
    1866 Alkatea Martin de Azcárate Gaztelu
    Alkatea Saturnino Astiazarán Ciarán
    1895 Alkatea Francisco Larrañaga
    1903 Alkatea José Mendiola
    1904 Alkatea Bruno Maiztegui
    1904 Sindikoa Pedro Oregui
    1915 Alkatea Ambrosio Orueta Unamuno
    1915 Sindikoa Pantaleón Oregui
    1915 Zinegotzia José Arizaga
    1915 Zinegotzia José Sesma
    1915 Zinegotzia José María Lascurain
    1916 Zinegotzia José Leturiondo
    1916 Alkatea Bruno Maiztegui
    1917 Zinegotzia Bruno Maiztegui
    1918 Zinegotzia Miguel Galarraga
    1919 Zinegotzia Trinidad Placencia
    Alkatea Ignacio Aranguren Alquibar


    Sistemaren ajeak eta bukaera

    Espainiako Independentzia gerrarekin batera (1808-1814) armagintza tradizionalaren gainbehera etorri zen. Estatuak ez zuen eskaera handirik egiten, eta egitekotan askotan Asturias aldera egiten zituen.

    Merkatu berriak bilatzen, armagile txikiak partikularrei saltzera bideratu ziren, baina horretarako Ebroko Mirandako aduana oztopoa zen. Aldi berean, lur jabeak aduana mantendu nahi zuten, Gaztelako gariaren konkurrentzia ekiditzeko.

    Beraz, Udalaren barruan bi multzo ziren, "diru zaharra" (lur jabeak, status quo aldekoak) eta industrial berriak (aduanak aldatze zaleak), bakoitza bere interesekin. Ez ziren Soraluzeko Udalan erabaki beharreko arazoak, baina eragina zuten Gipuzkoako Batzar Orokorretarako ordezkariak aukeratzerakoan.

    Gainera, Frantziako Iraultzaren eraginez liberalismoa (eta honekin batera, uniformismoa) gero eta indar handiago hartzen ari zen, eta Foru sistemaren kontra zihoan: aduanak, pase forala...

    Lehen karlistada sortu zenean (1833-1840) karlistak Foruen alde agertu ziren (erabaki taktikoa, berandu hartua, baina foruzale azkenean). Gerra galdu zutenean, liberal foruzaleak lortu zuten Espartero jeneralak "foruak berrestea... erregetzaren batasuna konstituzionalaren kaltetan izan ezik".

    Hurrengo urteetan Foruek atzera eta aurrera egin zuten (batez ere atzera). Espainian haunbat Udal Lege izan ziren (1837, 1840, 1845) eta azken honek, Foruak deseuztaturik, bete-betean harrapatu zituen Euskal Herriko Udalak.

    Erreferentziak

    1. Euskal Herriko matxinadak. Wikipedia (euskaraz).
    2. Diputados del común.
    3. Síndico personero.
    4. Diezmo.