«Udala. Foru garaia (1499-1695) (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    23. lerroa: 23. lerroa:

    ==1746eko errolda eta zentsoa==
    ==1746eko errolda eta zentsoa==
    1746 urtean xyz eskribauak Soraluzeko errolda osatu zuen (gizon helduak), era bost taldetan bereizi zituen biztanleak: millarista kapare kaletarrak, baserriko millarista kapareak, kaletar kapare EZ millarista, baserritar kapare EZ millarista eta gaimontzeko biztanleak.
    Honen arabera, "jatorrizko" soraluzetar guztiak kapareak ziren; hau da, nobleak, eta beraz udalan parte hartzeko eskubidea zuten. Baina udalkideak aukeratzeko edota hautagai izateko millarista izan behar zen.

    00:00, 6 ekaina 2020(e)ko berrikuspena

    Hasiera batean, herri bakoitzak bere kudeaketa sistema zuen. Herri artean nahikoa antzekoak, baina elkarren desberdinak ziren, herri bakoitzaren egoerari egokituak: jarduerak, historia, botere guneak...

    Sistema hauek biltzeko ordenantzak idazten ziren, gero eta osoagoak mendeetan zehar.

    1499 urteko ordenantzak

    Soraluzek gordetzen dituen ordenantza zaharrenak dira. Bertan aipatzen denez, udala osatzeko sistema aspalditik omen zetorren.

    Udala osatzeko alkatea eta tenientea aipatzen dira (segururena partaide gehiago izango ziren) eta 30 urtetik gorako gizonek hartzen zuten parte.

    Alkatea urtero aukeratzen zuten, San Migel egunean (irailak 29an). Zortzi hautagai izaten ziren, lau kaletar eta lau baserritar. Gizonak denak, 30 eta 60 urte artekoak.

    San Migel egunean Udal orokorra biltzen zen. Joan zen urteko hautagai ohiek izen bana proposatzen zuten, eta aldi berean zin egiten zutela persona egokienak zirela. Hautagai bakoitzaren izena bere paperean idatzi, eta zortzi paperak lurrera botatzen ziren. Ume batek paper bat hartu eta alkateari ematen zion. Honek ozenean irakurtzen zuen alkate berriaren izena, hurrengo hamabi hilabeteetan alkate izango zena.

    Alkate berriak izendapena onartzen ez bazuen, 10.000 marabediko izuna ordaindu behar zuen, eta beste zazpi hautagaien artean aukeratzen zen alkatea. Dena dela, inork alkatea izateko ezintasuna bazuen, San Migel baino 30 egun lehenago alkateari adierazi behar zion.

    Urte bateko hautagaiek ezin zuten hautagai izan hurrengo hiru urteetan. Alkateak, berriz, hamar urteko epean libre zegoen.

    1695ko ordenantzak

    Berrehun urte geroago

    1746eko errolda eta zentsoa

    Erreferentziak