«Paz y Labor musika banda (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    11. lerroa: 11. lerroa:
    Gerra ostean ''San Ignacio'' musika banda geratu zen bakarrik, ''Paz y Labor'' desegin zelako.
    Gerra ostean ''San Ignacio'' musika banda geratu zen bakarrik, ''Paz y Labor'' desegin zelako.


    [[Fitxategi: Paz_y_Labor_musika_banda_01.jpg | center | thumb | 800 px | ''Paz y labor'' musika banda]]
    [[Fitxategi: Paz_y_Labor_musika_banda_01.jpg | center | thumb | 800 px | ''Paz y labor'' musika banda (1915 inguruan)]]


    ==Erreferentziak==
    ==Erreferentziak==


    [[Kategoria: Musikariak]]
    [[Kategoria: Musikariak]]

    21:11, 9 maiatza 2020(e)ko berrikuspena

    Gerra aurrean Soraluzen bi musika-banda zeuden, San Ignacio eta Paz y Labor.

    Paz y Labor musika banda Casino de la Unión Liberal edo Liberalena zen. Bertako jai eta ospakizunetan jotzeaz gain, Udalaren "kolorea"ren arabera herriko kaleak gora eta behera alaitzen zituzten... edo irtetzeko debekua zuten.

    Eta Liberalekoek ohitura zein musika modernoak oso gertutik jarraitzen zutenez, domeka arratsaldetan musika bandako batzuk Jasbana[1] sortu zuten, pianoa eta kontrabaxuak lagunduta. Eta dantzarako musika zen, “agarrao”. Círculo Tradicionalistan, esateko, dantzarik ez zen egiten, pekatua zelako.

    Betiko dantzaldiez gain, aratoste osteko Piñata igandeko dantzaldi berezia izaten zen: garizuma hasita zegoen baina ihauterietako azken dantza izaten zen; gainera pastelak izaten ziran, eta umeak bertara joan behar pastelak jatera!

    Dena dala, dantzaz aparte pekatu handirik ezin egin: saloiaren erdi erdian zutabe borobila zegoen, eta bertan Santiago Gojeascoechea Fati[2] egoten zen makil handi batekin erritmoa markatzen, eta bikoteak zaintzen aldi berean, ezer arrarorik ez gertatzeko. Berak markatzen zuen piezak noiz bukatu.

    Gerra ostean San Ignacio musika banda geratu zen bakarrik, Paz y Labor desegin zelako.

    Paz y labor musika banda (1915 inguruan)

    Erreferentziak

    1. Jazz Band.
    2. Fatty, ingelesez lodia.