«La gendarmerie française (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
|||
33. lerroa: | 33. lerroa: | ||
''(167 orrialdea) 1811'' | ''(167 orrialdea) 1811'' | ||
:Frantsesak eta Espainolak bidelapur hauek jazartzen zituzten, herrialdea garbitzeko; Gaspar Jauregi ''Artzaiak''<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Gaspar_Jauregi Gaspar Jauregi]. Wikipedia (euskaraz)</ref> berak bere buruzagia | :Frantsesak eta Espainolak bidelapur hauek jazartzen zituzten, herrialdea garbitzeko; Gaspar Jauregi ''Artzaiak''<ref>[https://eu.wikipedia.org/wiki/Gaspar_Jauregi Gaspar Jauregi]. Wikipedia (euskaraz)</ref> berak bere buruzagia harrapatzea lortu zuen, ''Sabatero''<ref>¿Zapatero/ Zapatari?. Mutrikukoa zen</ref> izenekoa, eta Soraluzera eraman zuen; bertan apaiz batekin aitortu eta gero fusilatu zuen. | ||
==Erreferentziak== | ==Erreferentziak== |
Hauxe da oraingo bertsioa, 13:23, 1 maiatza 2020 data duena
La gendarmerie française | |
---|---|
Egilea | Emmanuel Martin |
Hizkuntza | Frantsesez |
Urtea | 1898 |
Argitaletxea | Léautey |
Hiria | Paris |
Izenburu osoa
La gendarmerie française en Espagne et en Portugal (campagnes de 1807 à 1814) : avec un exposé des opérations militaires exécutées dans les provinces du nord de l'Espagne par nos armées, les troupes régulières ennemies et les guérillas espagnoles, d'après les archives du ministère de la guerre, les archives nationales et autres documents manuscrits ou imprimés
Frantziako jendarmeria Españan eta Portugalean (1807 – 1814 kanpainak): Españako iparraldean gure gudarosteek, etsaiaren tropa erregularrek eta gerrila españolek egindako operazio militarren azalpenekin, gerra ministerioaren artxibategiak, artxibategi nazionalak eta beste agiri, eskuz idatzitakoak zein inprimakien arabera
Liburua zertan den
Frantziako jendarmeriaren lana loriatzeko liburua.
Soraluzeri buruzkoak
(43 orrialdea) 1812
- Portugaleko gudarostea (Souham), Mirandan kokatua, urrian ofensibari ekitera prestatu zen; orduan Rouga jenerala eta 2.000 gizon iparreko gudarostearekin bildu ziren, Gasteizen; azken honek, Caffarelli agindupean, aurrerako martxa hau lagundu behar lukeela. Gasteizera joaterakoan, Bizkaiko gudarosteak Longaren gerrilla atzera bota zuen Soraluzen (Gipuzkoa), irailak 20an.
(155 orrialdea) 1812
- Rouget jenerala, Gasteizerako bidean jarri zen 2.000 gizonen kolumna batekin; honen abangoardia oinezko eta zaldizko jendarmez osatua zen, Foulon tenienteordearen agindupean. Irailak 20an, Soraluzen (Gipuzkoa), Rouget jeneralak Longaren teniente-koronel batek agindutako taldea ustekabean harrapatu zuen. Gerrilla honek, azkar sakabanatua, 4 gizon eta 3 atxilotu galdu zituen, horietako bat teniente koronela. Goi-ofizial honek aldian zeramatzan gutunak, Longak bidalita Wellington-i eta Castaños-i, zera adierazi ziguten: Espainolek eta Ingelesek elkarrekiko espedizioa asmatu zutela guri Getaria kentzeko eta gure komunikazioak eteteko. Kontu honetan jendarmeriak 10 zaldi harrapatu zituen, bere zaldunentzako gorde zituela.
(167 orrialdea) 1811
- Frantsesak eta Espainolak bidelapur hauek jazartzen zituzten, herrialdea garbitzeko; Gaspar Jauregi Artzaiak[1] berak bere buruzagia harrapatzea lortu zuen, Sabatero[2] izenekoa, eta Soraluzera eraman zuen; bertan apaiz batekin aitortu eta gero fusilatu zuen.
Erreferentziak
- La gendarmerie française (1898) Emmanuel Martin. Parisko Liburutegi Nazionala (Bibliotheque Nationale de Paris)
- ↑ Gaspar Jauregi. Wikipedia (euskaraz)
- ↑ ¿Zapatero/ Zapatari?. Mutrikukoa zen