«Juan Ignacio Obiaga Fundazioa (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
Gaur eguneko Juan Ignacio Obiaga Fundazioa 1884 urtean sortu zuten, ''Ikasketa Nagusien | Gaur eguneko Juan Ignacio Obiaga Fundazioa 1884 urtean sortu zuten, ''Ikasketa Nagusien kapilautza''<ref>Capellanía de Estudios Mayores</ref> izenarekin. | ||
5. lerroa: | 5. lerroa: | ||
[[Juan Ignacio de Obiaga (eu)|Juan Ignacio de Obiaga]] Soraluzen jaio zen, eta Peruko inkisizioan karrera luzea egin zuen (1.759-1.784): Peruko erresumen inkisidore apostolikoa izatera heldu zen. | [[Juan Ignacio de Obiaga (eu)|Juan Ignacio de Obiaga]] Soraluzen jaio zen, eta Peruko inkisizioan karrera luzea egin zuen (1.759-1.784): Peruko erresumen inkisidore apostolikoa izatera heldu zen. | ||
1.780ko maiatzak 3an Juan Ignacio Obiaga doktoreak bi eskritura eman zituen Liman. Lehenaren arabera, | 1.780ko maiatzak 3an Juan Ignacio Obiaga doktoreak bi eskritura eman zituen Liman. Lehenaren arabera, 8.000 peso agindu zituen Soraluze bidaltzeko, herrian gari, arto eta beste labore-hazien biltegia sortzeko (''Erruki-kutxa''<ref>Arca de Misericordia.</ref>). Bigarren eskrituran beste horrenbeste agindu zuen ''Ikasketa Nagusien kapilautza'' sortzeko. Azken honen helburua herriko bi mutil behartsuei ikasketa nagusiak egiteko aukera ematea zen: ''Filosofia eta Teologia'' edo ''Kanonak eta Legeak''. | ||
1.784ko martxoak 18an Juan Ignacio de Obiagak eskutitza bidali zion ''Ikasketa Nagusien | 1.784ko martxoak 18an Juan Ignacio de Obiagak eskutitza bidali zion ''Ikasketa Nagusien kapilautza''ren patronatoari, fundazio-errenten onuradunen artean itsas armadako ikasleak ere sartzeko, fragata-tenientea maila lortu arte. | ||
==Fundazioaren | ==Fundazioaren arauak== | ||
Horretarako Fundazioak hiru patroi izango zituen: Soraluzeko abade parrokoa eta bi apaiz onuradun aspaldikoenak. Beren betebeharrak bi motakoak ziren: mutil onuradunak aukeratu, eta kapitala zaindu. | |||
Onuradunak aukeratzeko orduan Obiaga familiakoak (laugarren mailako tartekoak barne) edota Obiaga abizena zutenek lehentasuna zuten. Bestela, Soraluzekoak izan behar ziren, behartsuak eta azkarrak. Diru laguntza ''Filosofia eta Teologia'', ''Kanonak eta Legeak'' edo itsas armadako ikasketak egiteko izan behar ziren. Ez ordea, ''Gramatiaka eta Morala'' ikasteko. | |||
Patronatoa hiru lagunekoa izanik, onuradunak gehiengoaz erabakitzen ziren, edo bestela zozketaz. Juan Ignacio de Obiagak esaten zuenez, auziak ekidin behar ziren bai ala bai, zeharo gorrotatzen zituen eta. | |||
Zortzi mila pesotako kapitalaren errentak erdibana ematzen zitzaien saridunei, urtero. Laguntzak irauten zuen lana eskuratu arte, edo 30 urte bete artean. Hirugarren arrazoia laguntza eteteko ikasketetan nahikoa ez ahalegintzea zen. | |||
Honetaz gain, patronatoak dirua zaintzen zuen. Juan Ignacio de Obiagak 8.000 peso higiezinetan inbertitzeko agindu zuen eta, inoiz kapitala gutxituko balitz, laguntza etetzeko kapitala lehengoratu arte. | |||
==Fundazioaren historia== | |||
''Hil-hurrenen kapelautza''<ref>Capellanía de Agonizantes.</ref> sortzeko eta . | ''Hil-hurrenen kapelautza''<ref>Capellanía de Agonizantes.</ref> sortzeko eta . | ||
21:45, 28 apirila 2020(e)ko berrikuspena
Gaur eguneko Juan Ignacio Obiaga Fundazioa 1884 urtean sortu zuten, Ikasketa Nagusien kapilautza[1] izenarekin.
Fundazioaren sorrera
Juan Ignacio de Obiaga Soraluzen jaio zen, eta Peruko inkisizioan karrera luzea egin zuen (1.759-1.784): Peruko erresumen inkisidore apostolikoa izatera heldu zen.
1.780ko maiatzak 3an Juan Ignacio Obiaga doktoreak bi eskritura eman zituen Liman. Lehenaren arabera, 8.000 peso agindu zituen Soraluze bidaltzeko, herrian gari, arto eta beste labore-hazien biltegia sortzeko (Erruki-kutxa[2]). Bigarren eskrituran beste horrenbeste agindu zuen Ikasketa Nagusien kapilautza sortzeko. Azken honen helburua herriko bi mutil behartsuei ikasketa nagusiak egiteko aukera ematea zen: Filosofia eta Teologia edo Kanonak eta Legeak.
1.784ko martxoak 18an Juan Ignacio de Obiagak eskutitza bidali zion Ikasketa Nagusien kapilautzaren patronatoari, fundazio-errenten onuradunen artean itsas armadako ikasleak ere sartzeko, fragata-tenientea maila lortu arte.
Fundazioaren arauak
Horretarako Fundazioak hiru patroi izango zituen: Soraluzeko abade parrokoa eta bi apaiz onuradun aspaldikoenak. Beren betebeharrak bi motakoak ziren: mutil onuradunak aukeratu, eta kapitala zaindu.
Onuradunak aukeratzeko orduan Obiaga familiakoak (laugarren mailako tartekoak barne) edota Obiaga abizena zutenek lehentasuna zuten. Bestela, Soraluzekoak izan behar ziren, behartsuak eta azkarrak. Diru laguntza Filosofia eta Teologia, Kanonak eta Legeak edo itsas armadako ikasketak egiteko izan behar ziren. Ez ordea, Gramatiaka eta Morala ikasteko.
Patronatoa hiru lagunekoa izanik, onuradunak gehiengoaz erabakitzen ziren, edo bestela zozketaz. Juan Ignacio de Obiagak esaten zuenez, auziak ekidin behar ziren bai ala bai, zeharo gorrotatzen zituen eta.
Zortzi mila pesotako kapitalaren errentak erdibana ematzen zitzaien saridunei, urtero. Laguntzak irauten zuen lana eskuratu arte, edo 30 urte bete artean. Hirugarren arrazoia laguntza eteteko ikasketetan nahikoa ez ahalegintzea zen.
Honetaz gain, patronatoak dirua zaintzen zuen. Juan Ignacio de Obiagak 8.000 peso higiezinetan inbertitzeko agindu zuen eta, inoiz kapitala gutxituko balitz, laguntza etetzeko kapitala lehengoratu arte.
Fundazioaren historia
Hil-hurrenen kapelautza[3] sortzeko eta .
Ba dakigu Hil-hurrenen kapelautza 1795. urtean bizirik zegoela, garai hartako epai-demandatan aipatzen da eta.
Ikasketa Nagusien kapelautza ere martxan jarri zuten, 1.784 urtean Juan Ignacio Obiaga sortzaileak bertan sartzeko baldintzak egokitu zituen eta.
Eta sortzaileak agindutakoari erreparatuz, Ikasketa Nagusien kapelautza eratuko zen Erruki-kutxa (Arca de Misericordia) egin ez bazen. Baina badaude 1800. urteko agiriak Erruki-kutxa aipatzen dutela, orduko kudeatzailea hil zela eta hurrengo zazpi urteetarako kudeatzaile berria izendatuz, Bartolomé Antonio de Churruca[4].
1806. urtean, berriz, Espainiako erregeak hainbat eliz-ondasun desegin eta bere ondareak enkantean jarri zituen, horien artean Hil-hurrenen kapelautzarenak. Soraluzeko Hil-hurrenen kapelautza-rena zen Kalegoeneko etxe bat Bartolomé de Churruca berak erosi zituen, 7.400 errealetan, 1.808ko ekainak 6an.
Dena dela, fundazioak aurrera egin zuen. 1919 urtean, esateko, bertako kapilau postua libre geratu zenez, deialdia egin zuten; euskera beharrezkoa zen[5].
1941 urtean, berriz, eta fundazioaren Abade Patroiak eskatuta, Estatuaren Auzi Zuzendaritza Orokorrak fundazioaren ondasunak zergetatik libre utzi zituen[6].
Data horretan, funsazio ondasunak bi ezarpenetan zeuden, bata 11.498,05 pezetakoa[7] eta 300koa bestea, Banco Guipuzcoanoan gordeta biak.
Gaur eguneko egoera
Fundazioa bizirik dago oraindik, Ikasketa Nagusien kapelautzaren ordezko moduan.
Eusko Jaurlaritzaren Herri Administrazio eta Justizia Sailaren arabera, hauek dira datu eskuragarriak:
Errolda zenbakia | GIP-13 1. sekzioa |
---|---|
Agiri fundazionala | 1.784 |
Legeztadura | 1926/07/29 |
Helbidea | Soraluzeko parrokia (Kalebarren, 2) |
Helburua eta jarduera | Irakaskuntza eta ikerketa |
Dena dela, azken urtetan ez du jarduera ezagunik izan.
Erreferentziak
- ↑ Capellanía de Estudios Mayores
- ↑ Arca de Misericordia.
- ↑ Capellanía de Agonizantes.
- ↑ Bartholome de Churrucaren izendapena. Erruki kutxaren arautegia (1.800)
- ↑ "Se halla vacante el cargo de Capellán de Agonizantes por fundación de don Juan Ignacio de Obiaga en la parroquial de Placencia de Guipúzcoa [...] Los señores Sacerdotes que deseen solicitarlo, y que deberán poseer el vascuence..." Gasteizko Goitzaindegiko Aldizkari Ofiziala (1919: 9. zk. 197-198. or.).
- ↑ Acuerdo por el que se concede a la Fundación de 'Don Juan Ignacio de Obiaga', instituída en Placencia (Guipúzcoa), la exención del impuesto que grava los bienes de los personas jurídicas. Dirección General de lo Contencioso del Estado (BOE 1941/12/02).
- ↑ 10.898,05 gehi 500 gehi 100 pezeta.