«Etorri nintzanian (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
45. lerroa: | 45. lerroa: | ||
Bigarren bertsoan ''frantzesa ala euskalduna'' zegoen idatzita, baina Antonio Zavalak ''frantzesa ala española'' zuzendu zuen, halaxe behar zuelako. | Bigarren bertsoan ''frantzesa ala euskalduna'' zegoen idatzita, baina Antonio Zavalak ''frantzesa ala española'' zuzendu zuen, halaxe behar zuelako. | ||
Sorapedian jasotzen den doinuaren bertsioa Erenon (Bizkaia) jasotakoa da, Soraluzen abesten zenari gehien hurbildu daitekeelakoan. | |||
20:20, 25 apirila 2020(e)ko berrikuspena
Izenburua | Etorri nintzanian |
Egilea/k | ezezaguna |
Hizkuntza | Euskaraz |
Iturria | Ixabel Kerexeta >> Andres Ezenarro Urzelai >> Jose Ariztimuño Aitzol >> Antonio Zavala |
Partitura | sakatu hemen |
Entzuteko | sakatu hemen |
Letra
Jatorrizko letra | Euskara batuaz |
---|---|
Etorri nintzanian Frantziako aldetik, - Ezkonduta ala ezkongai ator, ba, semia? |
Etorri nintzanean Frantziako aldetik, - Ezkonduta ala ezkongai hator, ba, semea? |
Azalpenak
Abesti hau oso zabalduta dago Euskal Herrian, Bidasoaldean eta, batez ere, Bizkaian. Antonio Zavalak Euskal Erromantzeak[1] bere liburuan 24 bertsio jasotzen ditu: Elizondo, Sunbilla, Baraibar, Ataun, Zugastieta, Mendata, Zeanuri, Gabika, Mañaria, Arantzazu, Ereño...
13. bertsioa Soraluzetik etorri zitzaion. Jose Ariztimuño Aitzol zenaren bilduman zegoen, Irunen jaio eta Plazentzian bizi izan zan Andres Ezenarro Urzelai-k bialduta, honako ohar honekin: "Biltzalleak geienak ikasi ditu Isabel Kerexeta ta Lasa, 1854-garren Urrillana 24-an Irunen jaiotako andereagandik".
Bigarren bertsoan frantzesa ala euskalduna zegoen idatzita, baina Antonio Zavalak frantzesa ala española zuzendu zuen, halaxe behar zuelako.
Sorapedian jasotzen den doinuaren bertsioa Erenon (Bizkaia) jasotakoa da, Soraluzen abesten zenari gehien hurbildu daitekeelakoan.
Erreferentziak
- ↑ Euskal erromantzeak-Romancero vasco. Antonio Zavala (Sendoa argitaldaria-Auspoa Liburutegia 1998).