«San Roke ermita (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak

    Sorapediatik
    No edit summary
    No edit summary
    33. lerroa: 33. lerroa:
    [[Fitxategi: San_Roke_ermita._Lehioa_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | left | thumb | 300px | Leiho zaharrena (J.C. Astiazarán 1979)]]
    [[Fitxategi: San_Roke_ermita._Lehioa_01_(Juan_Carlos_Astiazarán_1979).jpg | left | thumb | 300px | Leiho zaharrena (J.C. Astiazarán 1979)]]
    ==Azalpena eta historia==
    ==Azalpena eta historia==
    San Rokeren ermita izenez ezagutzen den baseliza, Ezokiako santutegia baino gorago dagoen tontor baten gainean dago, garai bateko [[Komunikabideak. Aintzinako sarea (eu)|errege bide nagusiaren]] ondoan. Bertatik, Soraluzeko herria eta Maltzagako bidegurutzea ikusi litezke.
    San Rokeren ermita izenez ezagutzen den baseliza, Ezokiako santutegia baino gorago dagoen tontor baten gainean dago, garai bateko [[Komunikabideak. Aintzinako sarea (eu)|errege bide nagusiaren]] ondoan. Bertatik, Soraluzeko herria eta gaur eguneko Maltzagako bidegurutzea ikusi litezke. Bidean aurrera eginda Elgoibarreko San Roke ermitara heltzen zen, eta handik Elgoibarrera jaitsi.

    San Roke ermita oso zaharra da, erdi-puntuko arkuan eginiko pieza bakarreko leiho txikiak adierazten duenez, bere horma eta aintzineko itxuraren baitan oraindik kontserbatzen duena. Ermitari buruz dokumentuetan agertzen diren lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira. Hasera batean Gurutze Santua<ref>[[Santa Cruz ermita (eu) | Santa Cruz ermita]]. Javier Elorza (1996)</ref> izenez ezaguna zen, Ochoa Ybañez de Yrureren 1518ko testamentuan agertzen delarik. Baina XVIII mendearen erdialdetik aurrera behintzat San Roke gurtzen da.  
    Ermita oso zaharra da, erdi-puntuko arkuan eginiko pieza bakarreko leiho txikiak adierazten duenez, bere horma eta aintzineko itxuraren baitan oraindik kontserbatzen duena. Ermitari buruz dokumentuetan agertzen diren lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira. Hasera batean Gurutze Santua<ref>[[Santa Cruz ermita (eu) | Santa Cruz ermita]]. Javier Elorza (1996)</ref> izenez ezaguna zen, Ochoa Ybañez de Yrureren 1518ko testamentuan agertzen delarik.
     
    Gaur egun San Roke da ermktaren titularra. Aldaketa, segururena, 1598 izurriteak eragingo zuen. Elgoibarreko San Roke ermita aurretik San Esteban ermita zen, baina izurrite hori zela eta Elgoibar San Rokeri gomendatu zitzaion eta, izurritea bukatu eta gero, eskerrak emateko ermitaren santua eta izena aldatu zuten.
     
    Soraluzen 1598 urteko izurritearen eragina oso gogorra izan zen, Oñatirekin batera inguruetako gogorrena. Izurriteaz hildakoen testamentuei esker, jakin badakigu San Roke Txiki eta San Sebastian irudiak urte hartakoak direla, eta parrokian jarri zituztela.
     
    Geroago Santa Cruz ermita honetara ekarri zituzten<ref>Behintzat, XVIII mendearen erdialdetik aurrera behintzat San Roke gurtzen da.</ref>, eta alboetako aldareetan jarri. San Rokek zuen eraginari esker ermitaren izena ere aldatu zen, San Roke ermita, nahiz eta aldare nagusian Gurutze Santua segi.

    [[Fitxategi: San_Roke_ermita._Txanponak_eta_iltzeak.jpg | thumb | right | 300px | Agertutako domina, txanpon eta iltzeak (Miren Aierbe 1993)]]
    [[Fitxategi: San_Roke_ermita._Txanponak_eta_iltzeak.jpg | thumb | right | 300px | Agertutako domina, txanpon eta iltzeak (Miren Aierbe 1993)]]
    41. lerroa: 47. lerroa:

    Gero, solairua zaharberritzeari ekin zioten, eta giza hezurrak agertu ziren. Gipuzkoako Foru Aldundia Aranzadi elkartearen taldea bidali zuen, azterketa azkarra egiteko<ref>[[Intervención en San Roque (eu)| Intervención en San Roque]]. Miren Ayerbe (Aranzadi 1993).</ref><ref>[[Arkeoikuska. San Roke ermita (eu)| San Roke ermita]]. Miren Ayerbe (Arkeoikuska 1994).</ref>. Bertan sei lagunen hezurrak topa zuten, heldu bat eta umeak beste bostak. Gainera, domina bat eta aintzinako txanpon pare bat ere: Portugaleko ceitil bat, Alfonso Vekoa (1438-1481) eta Nafarroako cornado bat, Felipe IVrena (Espainiako Felipe II, 1561-1598).

    Ermita zaharberritze hau aprobetxatu zuten San Roke Txikiren irudia aldare nagusiaren gainean jartzeko.

    13:52, 25 urria 2019(e)ko berrikuspena

    San Roke ermita
    San Roke ermita. Ikuspegi orokorra 01 (Kontrargi 2002).jpg
    Estiloa
    Mendea XV-XIX
    Kokapena Ezozia bailara
    Mota Arkitektura

    Irudiak

    (handitzeko, sakatu gainean)

    Kokapena

    (Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)

    Mapa kargatzen...

    Leiho zaharrena (J.C. Astiazarán 1979)

    Azalpena eta historia

    San Rokeren ermita izenez ezagutzen den baseliza, Ezokiako santutegia baino gorago dagoen tontor baten gainean dago, garai bateko errege bide nagusiaren ondoan. Bertatik, Soraluzeko herria eta gaur eguneko Maltzagako bidegurutzea ikusi litezke. Bidean aurrera eginda Elgoibarreko San Roke ermitara heltzen zen, eta handik Elgoibarrera jaitsi.

    Ermita oso zaharra da, erdi-puntuko arkuan eginiko pieza bakarreko leiho txikiak adierazten duenez, bere horma eta aintzineko itxuraren baitan oraindik kontserbatzen duena. Ermitari buruz dokumentuetan agertzen diren lehen erreferentziak XVI. mendekoak dira. Hasera batean Gurutze Santua[1] izenez ezaguna zen, Ochoa Ybañez de Yrureren 1518ko testamentuan agertzen delarik.

    Gaur egun San Roke da ermktaren titularra. Aldaketa, segururena, 1598 izurriteak eragingo zuen. Elgoibarreko San Roke ermita aurretik San Esteban ermita zen, baina izurrite hori zela eta Elgoibar San Rokeri gomendatu zitzaion eta, izurritea bukatu eta gero, eskerrak emateko ermitaren santua eta izena aldatu zuten.

    Soraluzen 1598 urteko izurritearen eragina oso gogorra izan zen, Oñatirekin batera inguruetako gogorrena. Izurriteaz hildakoen testamentuei esker, jakin badakigu San Roke Txiki eta San Sebastian irudiak urte hartakoak direla, eta parrokian jarri zituztela.

    Geroago Santa Cruz ermita honetara ekarri zituzten[2], eta alboetako aldareetan jarri. San Rokek zuen eraginari esker ermitaren izena ere aldatu zen, San Roke ermita, nahiz eta aldare nagusian Gurutze Santua segi.

    Agertutako domina, txanpon eta iltzeak (Miren Aierbe 1993)

    Gurtza horren adierazgarri, 1990. urtean berriztu zuen ermita herritarren artean osatutako batzorde batek. Egindako lanak: estaldura konpontzea, hezetasuna eta zurezko egitura intsektu xilofagoen aurkako tratatzea eta kanpo eta barne paramentuak egokitzea. Gipuzkoako Foru Aldundiak 1.150.000 pezetaz lagundu zuen.

    Gero, solairua zaharberritzeari ekin zioten, eta giza hezurrak agertu ziren. Gipuzkoako Foru Aldundia Aranzadi elkartearen taldea bidali zuen, azterketa azkarra egiteko[3][4]. Bertan sei lagunen hezurrak topa zuten, heldu bat eta umeak beste bostak. Gainera, domina bat eta aintzinako txanpon pare bat ere: Portugaleko ceitil bat, Alfonso Vekoa (1438-1481) eta Nafarroako cornado bat, Felipe IVrena (Espainiako Felipe II, 1561-1598).

    Ermita zaharberritze hau aprobetxatu zuten San Roke Txikiren irudia aldare nagusiaren gainean jartzeko.

    Jaiak

    Santua gurtu eta herri osoarendako babesa eskatzeko, San Roke egunez (abuztuaren 16an), prozesioa egiten da Santua herriko parrokiara jeitsiz eta urriaren 12an berriz prozesioan jasoz ermitara itzultzen da. Prozesio hauetan San Roke goratzarre abesten da.

    Abuztuko Andramari jaien barruan, San Roke eguna ospatzeaz gain, San Roke Txiki eguna ere ospatzen da, Plazentziarren umore zorrotzaren eguna.

    Arkitektura

    Luze-zabal txikiko nabe bakarra, planta karratua, lau isurkiko estaldura eta manposteriazkok hormak. Harrien kokapenak salatzen dutenez, horma zaharrak baxuagoak ziren, eta garai batean paretak jaso zituzten, ermita altuagoa egiten. Horma zati berrian leiho gotiko konopiala dagoenez (propio eginda edo horma zaharretik ekarria), pentsatzekoa da lan hauek XVI mende aurretik egin zituztela.

    Sarrera erdi-puntuan dobelaturiko portadaren bidez egiten da. Sarrera hau ermitaren oinetan zegoen aurretik, baina gero albo batera mugitu zuten, hegoaldera hain zuzen. Oinetako horman oraindik nabarmentzen da ateak hartutako tokia.

    Bi leiho nabarmen ditu, mendebaldera ematen dutela biak ala biak. Bata, goian aipatu dena, erdi-puntuko arkuan eginiko pieza bakarreko leiho txikia da; erabilitako teknika honek erakusten du oso leiho zaharra dela. Bigarrena, kanpandegi azpian dagoena, gotikoa da, konopiala hain zuzen.

    Estaldura eta koruen egiturak zurezkoak ditu. Barrualdean, aldare inguruan zerua edo guardapolvos zuen, oso sinplea, presbiterioa babesteko.

    Artelanak

    Dituenak oso zaharrak dira, eta herrikoi estilokoak:

    Erreferentziak

    1. Santa Cruz ermita. Javier Elorza (1996)
    2. Behintzat, XVIII mendearen erdialdetik aurrera behintzat San Roke gurtzen da.
    3. Intervención en San Roque. Miren Ayerbe (Aranzadi 1993).
    4. San Roke ermita. Miren Ayerbe (Arkeoikuska 1994).