«Gabolatseko zubia (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
12. lerroa: | 12. lerroa: | ||
==Azalpen orokorrak== | ==Azalpen orokorrak== | ||
Zubi hau izen bereko [[Gabolatseko harpasuak (eu)|harpasuak]] ordezkatzeko egin zuten, 1910 hamarkadan. Sasoi hartakoa da [[Errekaldeko zubia (eu)|Errekaldeko zubia]] ere. | Zubi hau izen bereko [[Gabolatseko harpasuak (eu)|harpasuak]] ordezkatzeko egin zuten, 1910 hamarkadan. Sasoi hartakoa da [[Errekaldeko zubia (eu)|Errekaldeko zubia]] ere, oso antzekoa. | ||
[[Gabolats kalea (eu)|Gabolats]] eta [[Baltegieta kalea (eu)|Baltegieta]] ([[Iturburu kalea (eu)|Iturburu]]) kaleak lotzen ditu. | [[Gabolats kalea (eu)|Gabolats]] eta [[Baltegieta kalea (eu)|Baltegieta]] ([[Iturburu kalea (eu)|Iturburu]]) kaleak lotzen ditu. |
16:53, 3 urria 2019(e)ko berrikuspena
Gabolatseko zubia | |
---|---|
Ibaia | Deba |
Urtea | 191. |
Mota | Harria eta porlana |
Luzeera | 32 m |
Zabalera | 3 m |
Altuera | 5 m |
Erabilera | Ibilgailu arinak eta oinezkoak |
Azalpen orokorrak
Zubi hau izen bereko harpasuak ordezkatzeko egin zuten, 1910 hamarkadan. Sasoi hartakoa da Errekaldeko zubia ere, oso antzekoa.
Gabolats eta Baltegieta (Iturburu) kaleak lotzen ditu.
Eraikitzerakoan, zubia baino pasarela zen, oinezkoentzak. Eusteko, hori bai, harrizko bi zutabe sendo ipiñi zituzten.
Dena dela, aurki plataforma zabaldu eta egokitu zuten ibilgailu arinak ere pasatzeko. Eskudela edo barandilla berriak Errekaldekoen modukoak dira.
Kokapena
Kontuak
Bada zubiari Baltegietako zubia esaten zaiona (Gabolats eta Baltegieta lotzen dituelako), nahiz eta izen zabalduena Gabolatseko zubia izan. Dena dela, Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokorra txostenean Baltegietako zubia Olabarrenako zubi berriari esaten zaio.
Etorkizuna
Teknikoen arabera, ufalak direnean zubi honen harrizko bi zutabeek talka egiten diete ureei eta, ondorioz, ur maila igotzen dute, arriskua handituz.
Soraluzeko Hiri-Antolamenduko Plan Orokor berriak jasotzen duenez, zubia ordezkatzeko asmoa dago. Berriak arku bakarrekoa izango zen, ez zuen zutaberik izango ertz batetik bestera.
Dena dela, ba daude beste zubi lehenetsiak dirua eskuratzen denerako: Errekaldeko pasabidea eta Olabarrenako zubia.