«Gallastegiko tunelak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
14. lerroa: | 14. lerroa: | ||
~[[Gallastegiko tunelak (eu)|Gallastegiko tunelak]]~ ~Yellow~ ~6; | ~[[Gallastegiko tunelak (eu)|Gallastegiko tunelak]]~ ~Yellow~ ~6; | ||
43.171266,-2.425428: 43.150026,-2.428851 | 43.171266,-2.425428: 43.150026,-2.428851 | ||
~[[Gallastegiko tunelak (eu)|Gallastegiko tunelak]]~ ~ | ~[[Gallastegiko tunelak (eu)|Gallastegiko tunelak]]~ ~>Blue~ ~6; | ||
43.160988,-2.426469: 43.171239,-2.425117 | 43.160988,-2.426469: 43.171239,-2.425117 | ||
~[[Gallastegiko tunelak (eu)|Gallastegiko tunelak]]~ ~Green~ ~6; | ~[[Gallastegiko tunelak (eu)|Gallastegiko tunelak]]~ ~Green~ ~6; |
15:30, 10 iraila 2019(e)ko berrikuspena
Ezaugarriak
Gallastegiko tunelak Eibar-Gasteiz autobidearen parte dira. Maltzagatik etorrita, Sagar-errekako zubien ostean daude.
Norabide bakoitzak bere tunela dauka, 2.345 metrotakoa. Tunel bakoitzeko sekzioa, berriz, 86 m2-koa da. TUnelak oso zuzenak dira.
Izena zeharkatzen duen parajeak ematen dio, Gallastegi eta Gallastegitorre, hain zuzen. Tunelaren erdibidean Soraluze eta Bergara udalerrien arteko muga dago.
Kokapena
Eraikuntza
Tunelak egiteko zulaketa eta leherketak erabili izan ziren.
Gangaren barruko geruza egiteko 15x15x4 sarea jarri zuten, eta haren gainean porlan umela jaurti zuten. Porlanaren zabalera lurraren kalitatearen araberakoa eman zioten.
Segurtasuna
2006 urtean Gallastegi tunelak aztertu zituzten EuroTAP 2006[1] programan, eta Europako seguruenetakotzat jo zituzten.
Aldeko puntu asko zituen: 24 orduko zaintza, langileen maila, errai zabalak, matxurentzako esparruak, argiteria, sutearen kontrako neurriak, gidarien informazio sistemak eta, behar izan eta gero, aginte-postua eta erreskate taldeen arteko koordinazioa.
Dena dela, eta EuroTAP 206-en arabera, langileek trebatzeko noizbehinkako ikastaroak beharko lirateke; gainera, osagai arriskutsuen garraioa libre da, ez dauka inolako arautegi berezirik.
Erreferentziak
- ↑ European Tunnel Assesment Programme. Europako tunelak ebaluatzeko programa.