«Abizenak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
113. lerroa: | 113. lerroa: | ||
|- | |- | ||
| Plazentzia <br> ''Placencia'' <br> ''Plazaenzia'' | | Plazentzia <br> ''Placencia'' <br> ''Plazaenzia'' | ||
|| | || Jatorri bakarra Soraluzekoa. | ||
|- | |- | ||
| Sagarraga | | Sagarraga |
22:02, 9 uztaila 2019(e)ko berrikuspena
Abizenen bilakaera
Ertarotik aurrera pertsona askoren izenak hiru zati zituen: izen propioa gehi patronimikoa gehi toponimikoa. Soraluzen gordetako agiri zaharretan hainbat adibide gordetzen dira: María Beltrán de Irure (1555), Juan Ibáñez de Irure (1560), Pedro Pérez de Arteaga (1564), Domingo Martínez de Arechaga (1572), Pedro Martínez de Aseguinolaza (1589)… Patronimikoa aitaren izenak markatzen zuen eta jatorriak, berriz, toponimikoa (etxea, baserria, inoiz herria).
Beraz, abizenak belaunaldiz belaunaldi aldatzen ziren, nahiz eta bizitokia edo jatorria mantendu: aita Juan Pérez de Izaguirre bazen, semea Melchor Ibáñez de Izaguirre izango zen.
Baina XVI mendetik XVIII mendera patronimikoaren erabilera indarra galtzen ari zen: Melchor de Churruca (1576), Bartolomé de Igueribar (1566)… Inoiz, familia baten aldaketak gordetzen dira: Juan Ibáñez de Armendia aita, baina Juan de Armendia semea (1584).
Eta XVIII mendean abizen toponimikoak dira nagusi, beti de aurretik dutela. Jatorria mantentzen bazen, abizenak ez ziren aldatzen... baina inoiz Juan de Izaguirre izeneko baten Joaquín bere semea Soraluzetik joaten bazen, bizitoki berrian Joaquín de Placencia izango zen.
Azkenean, abizenak fosilizatu egin ziren. Araban osorik, hau da, patronimikoa gehi toponimikoa. Baina toki gehienetan, Soraluze barne, toponimikoa gailendu zen. Azken aldaketa XIX mende bukaeran etorri zen, Erregistro Zibilak garatu zirenean: abizen toponimikoek berezko zuten de hori desagertu egin zen kasu gehienetan, jabeek kontra egin ez bazuten behintzat.
Abizenen jatorria
Abizen patronimikoen jatorria aitaren izena zen: López, Loperena, Lopetegui… Eta abizen toponimikoen jatorria tokia, etxea, baserria, herria... izaten zen.
Abizen batzuk leku askotan sortu ziren batera (Ibarra, Iraola...), toki izen moduan oso zabalduta daudelako. Baina beste abizen batzuk jatorri bakarra dute; nahiz eta familiako batzuk tokiz aldatu, batzuetan ez zuten abizena galtzen (ospea gorde nahi zutelako edo...) eta abizenaren adar berriak sortzen zituzten.
Abizenen jatorria aztertzeko oso baliogarriak dira kaparetasun auziak eta odol garbiaren agiriak. Aintzinako Erregimenean pertsona guztiek ez zituzten eskubide berberak, lan mota batzuk kapareek edo hidalgoek besterik ezin zuten egin. Hortik norberaren abizenaren jatorria argitzeko askoren interesa.
Soraluzeko abizenak
Gehienak toponimikoak, eta bertan sortutakoak. Hala ere, badaude akar batzuk kanpotik etorritakoak (Irure Nafarroatik, Isasi Eibartik...)
Abizena Azalpenak Bolintxu
BolinchoSoraluzekoa izateaz gain, Berrizkoa (Bizkaia). Zigaran
CigaranSoraluzekoa izateaz gain, Itziar (Deba), Bergara, Hernani eta Durangokoa. Espilla Soraluzekoa izateaz gain, Oñati, Zarautz, Eskoriatza eta Ermukoa.
Soraluzeko armarria: zilarrezkoa, erronbo urdina (azur) dauka urrezko arrano batekin kargatua: tarte bakoitzean armiño beltz (sable) bat. Inguru gorriaren barruan zilarrezko zortzi lertxun hosto.Espren Jatorri bakarra Soraluzekoa. Goenaga Soraluzekoa izateaz gain, Errezil, Antzuola, Azpeitia, Azkoitia eta Astigarretakoa.
Soraluzeko armarria: urdinaren gainean urrezko grifoa, inguru gorri eta urrezko ajedrezadoak inguratua.Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.
Goienetxe
GoenecheSoraluzekoa izateaz gain, Eibar eta Ziortzakoa. Gorbea
GorveaJatorri bakarra Soraluzekoa.
1738 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten.Hernizketa
HernizquetaJatorri bakarra Soraluzekoa.
1667 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten.Ibarra
YbarraSoraluzekoa izateaz gain, toki askotakoa: Eibar, Elgeta, Lizarraga (Antzuola), Antzuola, Ugazua (Eskoriatza), Elgoibar, Mendaro, Itsasondo, Mutriku, Okondo, Aiara, Laudio, Leitza, Sopelana, Getxo, Gorliz, Urduliz, Elorrio, Abadiño, Amorebieta, Arratzu, Dima, Arratia, Mendexa, Gordexola, Igorre, Markina-Etxebarria, Berriatua, Xemein, Amoroto, Bolibar-Zenarruza, Etxebarri, Orozko, Mallabia, Güeñes, Nafarroa Beherea, Valpuesta (Burgos) eta Santaloyakoa. Imitola Jatorri bakarra Soraluzekoa. Iraola Soraluzekoa izateaz gain, Itsaso, Errezil, Itsasondo eta Tolosakoa.
Soraluzekoei bi armarri dagozkie. Lehena urrezkoa da, bi lehoi elkarren kontra eta, buruan, hiru lili urdin elkarren ondoan. Bigarrenak bi zati ditu; ezkerrean bi eskopeta bata bestearen gainean eta, goian, izarra; eskuman zuhaitza eta basurdea enborraren gainean.
Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.Iribe Soraluzekoa izateaz gain, Lazkao, Olaberria, Azkoitia, Angiozar (Bergara) eta Abadiñokoa.
Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.Irure Berez Nafarroakoa; adarrak ditu Soraluze, Arroa (Zestoa), Itziar (Deba) eta Errezilen. Soraluzekoei bi armarri dagozkie. Lehena orlegia da, zilarrezko dorrea duena; ingurua urdina, zortzi urrezko izarrekin. Bigarrena urdina, zuhaitza erdian eta honan alboan Nafarroako erret armarritxoa; zuhaitz gainean gurutze gorri liliduna eta alboan lehoia zutik; ingurua orlegia, zakur eta idiekin.
Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.Isasi Berez Eibarkoa; adarrak ditu Soraluze, Eskoriatza, Marín (Eskoriatza), Goronaeta (Aretxabaleta), Olatz (Mutriku), Arratia, Bedia, Gamiz, Galdakao, Enkarterriak, Orozko, Amurrio, Baranbio (Lezama), Luiando (Aiara) eta Aramaion.
Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.Iturbe Soraluzekoa izateaz gain, Urretxu, Antzuola, Oxirondo (Bergara), Bergara, Arrasate, Apotzaga (Eskoriatza, Basagoen (Leintz), Elgeta eta Lekeriketakoa (Elorrio).
Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.Iturriaga Soraluzekoa izateaz gain, Andoain, Bedoña (Aretxabaleta), Berastegi, Orio, Azpeitia, Errenteria, Azpilkueta (Baztan), Beruete (Basaburua), Mañaria, Zeanuri, Artea, Igorre, Gaztelu (Abadiño), Munguía, Larrauri, Zamudio, Mundaka, Erandio eta Lapurdikoa.
Soraluzeko armarria: zilarrezkoa, zuhaitza eta basurdea zutik, inguru gorria urrezko zortzi oskolekin.
Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.Izagirre
IzaguirreSoraluzekoa izateaz gain, Urnieta, Lazkao, Irun, Hondarribia, Bergara, Oxirondo (Bergara), Zumarraga, Aduna, Berastegi, Itsasondo, Belauntza, Ezkio, Laudio, Astobiza (Lezama), Mungia eta Iguriakoa (Elorrio).
Soraluzeko armarria: orlegia, urrezko dorrea olatu urdin eta zilarrezkoen gainean; urrezko bi lehoi dorreari atxikituta, eta dorreko leiho batetik urrezko besoa irtetzen da, eskuan burnizko mailua duela.
Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.Larreategi
LarreateguiSoraluzekoa izateaz gain, Eibar, Elorrio, Ermua eta Bilbokoa.
Soraluze eta Eibarko armarria: orlegia, urrezko grifoa, inguruan ajedrezatua, urrezkoa eta gorria.
Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.Laskurain
Lascurain
LascoainSoraluzekoa izateaz gain, Irun, Antzuola, Bergara, Eibar eta Tolosa.
Soraluze, Irun, Antzuola eta Bergarako armarriak bi zati ditu: lehena urrezkoa, aritz orlegia eta basurde beltza zutik; bigarrena zilarrezkoa, zortzi borobil gorriekin.
Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.Laskortegi
LascorteguiJatorri bakarra Soraluzekoa. Loiola
LoyolaBerez Azpeitiakoa; adarrak ditu Soraluze, Bergara, Eibar, Antzuola eta Nafarroan.
Soraluze eta Bergarako armarriak bi zati ditu: lehena zilarrezkoa, pertza laratzatik zintzilik eta, berari lotuta, bi otso zutik, denak beltzak; bigarrena urrezkoa, zazpi marra gorriekin.
Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.Loiolaetxea
LoyolaecheaJatorri bakarra Soraluzekoa.
Isasiren arabera, 1625 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten.Mallagarai
MallagaraySoraluzekoa izateaz gain, Mallabiakoa. Mandiola Berez Leintz bailarakoa; adarrak ditu Soraluce, Oñati, Azpeitia, Eibar eta Elgoibar.
Soraluzeko armarria: lau zatitan, lehena eta laugarrena gorriak, arrano beltzarekin; bigarrena eta hirugarrena zilarrezkoak, bi otso beltz mingain gorriekin, bata bestearen gainean eta bi aldetara begiratzen.
Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.Mendiola Berez Mendiolakoa (Eskoriatza); adarrak ditu Soraluce, Eibar, Leintz-Gatzaga, Gernika, Zeberio, Aramaio eta Arabako lautadan.
Soraluzeko armarria: lau zatitan, lehena eta laugarrena gorriak, arrano beltzarekin; bigarrena eta hirugarrena zilarrezkoak, bi otso beltz mingain gorriekin, bata bestearen gainean eta bi aldetara begiratzen.
Auñamendi Eusko Enziklopedian irakurtzeko, sakatu hemen.Mendiolaetxea
MendiolaecheaIsasiren arabera, 1625 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten. Mueska
MuescaJatorri bakarra Soraluzekoa.
Mueska-Iturburu
Muesca-IturburuJatorri bakarra Soraluzekoa.
Plazentzia
Placencia
PlazaenziaJatorri bakarra Soraluzekoa. Sagarraga Berez Zeanurikoa; adarrak ditu Soraluze, Elgoibar, Mundaka eta Bakion. Salogoen
SalogüenJatorri bakarra Soraluzekoa.
Solaguen
SolagüenJatorri bakarra Soraluzekoa.
1676 urtean abizenaren kaparetasuna frogatu zuten.Ubarkalde
UbarcaldeJatorri bakarra Soraluzekoa.
Unamuno Jatorri bakarra Soraluzekoa.
Erreferentziak
- Apellidos. Ramiro Larrañaga (Boletín de la R.S.B.A.P. 2003).
- Auñamendi Eusko Enziklopedia. Bernardo Estornés Lasa Funtsa (Eusko Ikaskuntza).