«Deba ibaia. Arrainak (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |

34. lerroa: | 34. lerroa: | ||

| style="background: | | style="background:Grey" | Kangrejua
(''Austropotamobius pallipes'') || [[Fitxategi: Ornogabeak._Austropotamobius_pallipes.jpg | 200px]] | ||
| Karramarro arrunta (edo bertakoa), maskor gogorrez jantzitako ornogabea dugu. Muturraren puntatik atzealderaino, 11 cm-ko luzera izan dezake eta pisua, 80 g ingurukoa izan ohi da. Kolorea berriz, aldakorra izan daiteke, beti ere oliba ilunak edo arre-berdeskak nagusitzen direlarik.
| | Karramarro arrunta (edo bertakoa), maskor gogorrez jantzitako ornogabea dugu. Muturraren puntatik atzealderaino, 11 cm-ko luzera izan dezake eta pisua, 80 g ingurukoa izan ohi da. Kolorea berriz, aldakorra izan daiteke, beti ere oliba ilunak edo arre-berdeskak nagusitzen direlarik.

Zori txarrez, karramarro Europearra oso urria da Deba Ibaian, errekatan gora joanez aurki genezake agian. Ibaian aurkitzen ditugun karramarroak ez dira bertakoak, jatorriz amerikarrak diren beste bi karramarro-espezie dira: karramarro gorria (''Procambarus clarkii'') eta seinaledun karramarroa (''Pacifastacus leniusculus''). Karramarro arrunta galzorian dago kanpotik ekarritako espezie hauek onddo izurriteak eragin baitizkie bertakoari. | Zori txarrez, karramarro Europearra oso urria da Deba Ibaian, errekatan gora joanez aurki genezake agian. Ibaian aurkitzen ditugun karramarroak ez dira bertakoak, jatorriz amerikarrak diren beste bi karramarro-espezie dira: karramarro gorria (''Procambarus clarkii'') eta seinaledun karramarroa (''Pacifastacus leniusculus''). Karramarro arrunta galzorian dago kanpotik ekarritako espezie hauek onddo izurriteak eragin baitizkie bertakoari. |
15:11, 5 ekaina 2019(e)ko berrikuspena
Soraluzen, Deba ibaia eta errekak garbi zeudenean, hainbat arrain mota arrantzatzen ziren: aingira, amorraina, barbua, loina, eskailua, zarbua, izokina. Hauetaz gain, kangrejuak edo karramarroak ere harrapatzen ziren.
Kutsaduraren eraginez, 1960. hamarkadatik aurrera Deba ibaiko arrain guztiak desagertu egin ziren, bakar batzuk erreketako goiko aldetan geratzen zirela. 2000. hamarkadatik aurrera poliki poliki arrainak berriro agertzen eta ugaltzen hasi dira, nahi eta noizean behin kutsadurak ehundaka hil.
Izena | Irudia | Azalpena |

Aingira (Anguilla anguilla) |
Espezie migratzailea. Helduak itsasoan ugaltzen dira (ustez Sargazoen itsasoan, Caribean), eta han zabaltzen diren arrautzak gure kostaldera iristen dira Golkoko korronteak bultzatuta, jada angula bilakatuta. Angula ibaian gora joaten da eta aingira bilakatzen da. Bertan ornogabeez eta arrainez elikatzen da, helduarora iritsi arte eta berriro itsasora ugaltzeko xedez migratu arte. Aingirak kalitate eskaseko urak jasaten ditu eta Gipuzkoako arro guztietan dago, nahiz eta azkeneko hamarraldietan gainbehera egin duen mundu osoan. Ibai-aingirara 130 cm-ko luzera eta 6 kg-ko pisua izatera heldu daiteke. Bere hegaletan ez du hezurrik eta berdel-marroi koloreko gorputz luzanga du, aurrealdean biribila eta atzealdean zapala dena. Aldeko hegalak oso luzeak ditu, ipurditik ia gorputzaren erdira doazenak. | |
Amorraina (Salmo trutta) |
Ur nahiko hotzak eta oxigenatuak behar ditu. 45 zm-ko luzera eta 1,5-2 kg-ko pisua izatera iritsi daiteke. Nagusiki ornogabeez eta arrainez elikatzen da. Kolore desberdinak izan ditzake, orban beltz eta ozelatuekin. Azaroa eta urtarrila bitartean ugaltzen da. Gipuzkoako arro guztietan dago, zati kutsatuenetan izan ezik. | |
Barbua (Barbus barbus) |
Europan oso ugaria den ziprinidoa, ibaien erdi ibilguan bizi ohi dena, normalki, hartxintxardun hondoak gustatzen zaizkiona. Gorputza luzexka du eta kolorea arrea edo oliba-kolorekoa. Ahoa, hortzik gabea du eta lau bizar uzkurkor ditu. Orojalea da, edozer jan dezake, baita sarraskia eta hondakinak ere. Ezpainekin azpiko hondoa mugituz janaria bilatzen du. Bere tamaina metroraino heldu daiteke. Soraluzen barbusta esaten zaio barbo gazteari. | |
Loina (Chondrostoma miegii) |
Iberiar penintsulan ugaria den ziprinidoa, ibaien erdi ibilguan bizi ohi dena, Chondrostoma generoko arrainen izen arrunta. Ur gezakoak dira eta beren ezaugarri nagusia ahoan ezpain korneo eta gogorrak edukitzea da. Loina arrain arrea da eta 20 cm izan ditzake luzeran. Ornogabeak eta landare urtarrak jaten ditu, talde handietan bizi da. Apiriletik ekainera bitarte ugaltzen da. Soraluzen loinasta esaten zaio loina gazteari. | |
Eskailua (Phoxinus phoxinus) |
Gorputz luzexka eta buru sendoa duen tamaina txikiko arraina. Bizkarra arre berdexka du, azpialdea horixka, eta saihets aldean urre-koloreko islak ditu. Arrunta da Europa guztiko ibaietan. Normalki, ibaien erdi eta goi ibilguan bizi ohi dena, hartxintxardun hondoak gustatzen zaizkiona. Maiatza eta Ekaina artean ugaltzen da. Orojalea da, gehienbat ornogabe txikiez elikatzen da, baina baita sarraskiz eta hondakinez ere. Soraluzen eskailu xeheia esaten zaio eskailu gazteari, eta eskaldarrua zaharrari. | |
Izokina (Salmo salar) |
Espezie migratzailea da. Ibaian jaiotzen da, itsasora migratzen du eta ibaira itzultzen da ugaltzera, itsasoan urtebetetik hiru urtera bitartean egon daitekeen denbora-epe aldakor bat igaro ondoren. Pisu desberdina izan dezake, 1,5 kg-tik hasi eta 7 kg-ra iritsi arte, itsaso-adinaren arabera. Ibai-amuarrain gaztearen antzeko kolorea du, eta zilar-kolorekoa da itsasotik itzultzen denean. Uraren kalitatea erakusten duen espezie bat da, oso exigentea baita. Bidasoa, Urumea eta Oria ibaien arroetan aurki ditzakegu, eta gainerakoetan zenbait indibiduo isolatu. Gaur egun, ez dago izokinik Deba ibaian, kutsaduraren ondorioz desagertu baitzen, azken arrastoak XIX. mendekoak dira[1]. | |
Zarbua edo zarbo-eskailua (Gobio_linaeus) |
Iberiar penintsula eta Frantzia hegoaldeko ziprinidoa, askotan ezkailuarekin nahasten dena, hantzeko itxura baitute. Ala ere bi espezie ezberdin dira, ezberdintasun nagusia, Zarboak biboteak dituela da. 20 cm neurtzera hel daiteke. Ibaien erdi ibilguan bizi ohi da, harri edo hartxintxardun hondoak gustatzen zaizkio. Ornogabeak eta landare urtarrak jaten ditu, taldeetan bizi da. | |
Kangrejua (Austropotamobius pallipes) |
Karramarro arrunta (edo bertakoa), maskor gogorrez jantzitako ornogabea dugu. Muturraren puntatik atzealderaino, 11 cm-ko luzera izan dezake eta pisua, 80 g ingurukoa izan ohi da. Kolorea berriz, aldakorra izan daiteke, beti ere oliba ilunak edo arre-berdeskak nagusitzen direlarik. Zori txarrez, karramarro Europearra oso urria da Deba Ibaian, errekatan gora joanez aurki genezake agian. Ibaian aurkitzen ditugun karramarroak ez dira bertakoak, jatorriz amerikarrak diren beste bi karramarro-espezie dira: karramarro gorria (Procambarus clarkii) eta seinaledun karramarroa (Pacifastacus leniusculus). Karramarro arrunta galzorian dago kanpotik ekarritako espezie hauek onddo izurriteak eragin baitizkie bertakoari. |
Erreferentziak
- ↑ Jesus Iraetaren berbatan: Bere aitxitxa Venancio Yraeta (01-04-1865) zenak, sarri aittatzen zebala etxian, nola bere anai Hermogenesek (19-04-1865) izokina harrapatu zebala beren etxe aurrean. Kalebarrenen bizi ziran, 14. zenbakian, ta ibai aldera be atea zeukaten etxetik urtetzeko.