|
|
1. lerroa: |
1. lerroa: |
| [[San Martzial ermita (eu)|San Martzialgo]] jaiei ''kopraixak'' esaten zaizkie, bertako Kofradiak antolatzen zituelako. Ez dira nahastu behar [[Ezoziako jaiak (eu)|Ezoziako jaiekin]], urte askotan ''Ezoziako Kofradiaren eguna'' izenez ezagutuak. | | #BIRZUZENDU [[San Martzialgo jaiak (eu)]] |
| | |
| | |
| ==Egutegia==
| |
| Abuztuaren 30a da Emeterio eta Zeledonio santuen eguna. Osintxun ere Emeterio eta Zeledonio santuak dituzte, eta ''kopraixak'' (jaiak) egun berean ospatzen zituzten.
| |
| | |
| 1701 urtean soraluzetarrak eta osintxuarrak bildu ziren, eta San Martzialeko kopraixak astebete atzeratzea erabaki zuten, iraileko aurreko domekara hain zuzen.
| |
| | |
| | |
| [[Fitxategi: U_Jaiak_15_(A._Bolumburu).jpg | thumb | center | 800px | Kopraixak (A. Bolumburu ''Biribiltxo'')]]
| |
| | |
| ==Sasoi batekoak==
| |
| 1936 urtean Cruz Abarrategi soraluzetarrak Jose Miguel Barandiaranek prestatutako galdetegi etnografikoa<ref>[[Cuestionario etnográfico 1936 (eu) | Cuestionario etnográfico]]. Jose Miguel Barandiaranek prestatutako eta Cruz Abarrategi soraluzetarrak osatutako galdetegia (1936).</ref> eta bertan halaxe jaso zituen kopraixak:
| |
| | |
| :''Jaia iraileko lehen domekan ospatzen da, aurreko domekan Bergarako Osintxun egiten den moduan. Ordu txikitan ermitako maiordomoa eta laguntzaileak bertara igotzen dira, okela eta opilak daroiazela. Ermita ondoan sua pizten dute eta bertan bi pertz handi jartzen dituzte; pertzetan okela, espezie batzuk eta ur asko. Goizeko lau edo bostetarako herriko jendea hasten da agertzen: familia bakoitzeko pertsona bat, gehienetan zaharrena, ontzi batekin eta ogi pusketa batekin. Ermitara heltzerakoan ogia "sopan" bustitzen du eta ontzian sartzen du; gero etxera eramaten du, familiako guztiek dastatzeko.''
| |
| | |
| :''Hamarretan meza kantatua izaten da, eta lehenago abadeak okela eta opilak bedeinkatzen ditu; okela eta opilak etxerik etxe banatzekoak dira, zentimo batzuren truke, eta karidadea esaten zaie. Ofertorio aurretik meza-emaileak hitzaldi laburra egiten du, aurkeztu den maiordomo berriaren izena zabaltzen duela. Egun horretan jasotzen diren limosnekin eguneko meza, sermoia... ordaintzen dira, eta domeka zein gorde beharreko jai guztietan ermitan pizteko tximeleta bat<ref>Lamparilla. Krostalezko ontzi bat urez bete, eta gainean olioa isurtzen zen. Tximeleta bertan sartu eta pizten zen, eta olioak iraun bitartean argia ematen zuen.</ref>.''
| |
| | |
| :''"Soparen" ohitura hau, diotenez, garai bateko oroigarria da. Orduan martiri hauek<ref>Meteri eta Zeledon Santuak.</ref> oso jauretsiak ziren, eta jaira kanpotar asko zetozenez, maiordomoak txekorra hiltzen zuen eta gaur eguneko moduan prestatzen zuen.''
| |
| | |
| Aurretik, Jose Miguel Barandiaranek berak jasota zuen [[Usadio zaharrak (eu)#Karidadea|karidadearen]] aipamena.
| |
| | |
| Ermitan bezperatik okela egosi eta salda egiteko ohitura 1980 arte mantendu da; behintzat, jai egitarauan agertzen den azken urtea da. Hurrengo urtetan salda banatu bai, baina ez ''modu tradizionalean''.
| |
| | |
| | |
| | |
| [[Fitxategi: Herriko_jaiak._San_Martzialeko_jaiak._Dantzaldia_(Plaentxia.eus_2016).jpg | thumb | 400px | right | Dantzaldia karpapean (Plaentxia.eus 2016)]]
| |
| ==Gaur egun==
| |
| Urte askotan, zapatuan, kanpotik ekarritako musika taldeekin dantzaldia egiten izan da. Azken urteetan egitarau beteagoa dago: mendi irteera, trial erakusketak, bazkaria, herri-jokoak...
| |
| | |
| Domekan, meza eta salda banaketaz gain, egunean zehar herri kirolak, mus txapelketa, umeendako jolasak, trikitilariak eta bertsolariak izan ohi dira. Jaiaz auzoko bizilagunek antolatzen dituzte eta plaentxiar asko batzen da bertara.
| |
| | |
| | |
| ==Erreferentziak==
| |
| * [[Jai egitarauak (eu) | Herriko jai egitarauak]]. 1948tik gaur arte.
| |
|
| |
|
| [[Kategoria: Herriko jaiak]] | | [[Kategoria: Herriko jaiak]] |