«Txorromorro (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
30. lerroa: | 30. lerroa: | ||
Bestalde, paga taldeko inork ukatx egiten badu<ref>Ukatx egin. Gehiago ezinean nahiz zeharo nekaturik erori.</ref>, hau da, pisuari ezin eutsita lurrera erortzen bada, jokaldia berriro hasiko da. | Bestalde, paga taldeko inork ukatx egiten badu<ref>Ukatx egin. Gehiago ezinean nahiz zeharo nekaturik erori.</ref>, hau da, pisuari ezin eutsita lurrera erortzen bada, jokaldia berriro hasiko da. | ||
40. lerroa: | 38. lerroa: | ||
Inoiz, asmatzea errazagoa izateko, 3 hatz bakarrik erabiltzen dira: ''txorro'', ''morro'' eta ''piko''. | Inoiz, asmatzea errazagoa izateko, 3 hatz bakarrik erabiltzen dira: ''txorro'', ''morro'' eta ''piko''. | ||
==Taktikak== | |||
Libre guztiak kabitu egiteko, salto egiten zuten lehenak arinenak izaten ziren, ahal zen leku gehien uzteko gainontzekoei. Honela azkenak ez ziren eroriko eta jokaldia galdu. | |||
Beste taktika bat ukatx bilatzea zen. Partaide libre handienak paga ahulenaren gainean jauzi egiten saiatzen ziren, ahal zen indar gehienarekin, pisuarekin honek ukatx egiteko. | |||
11:21, 2 apirila 2019(e)ko berrikuspena
Izena/k | Txorromorro, saltaborrachos |
Tokia | Plaza Barria, Plaza Zaharra, Eliz ataria, eskolak... |
Materiala | Ez da behar |
Adina | 5 urtetik aurrera |
Partaideak | 3tik aurrera |
Talde jolas hau zaharra da Euskal Herrian eta kanpoan.
Hasiera
Nahiz eta 3tik aurrera jolastu daitekeen, zenbat eta lagun gehiago izan hobe.
Lehendabizi ama bat aukeratu behar da, eta ondoren bi taldeburuak.
Taldeburuek taldeak osatzen dituzte. Horretarako, biotako bat lehenesten da, gehienetan oinetara: bizpahiru metrotara jarri eta, txandaka, oin bat bestearen aurrean jartzen dute; bere txanda helduta bestea zapaltzen duena irabazten du.
Garaileak hasita, taldekideak banaka hautatzen dituzte.
Garailearen taldea libre izango da lehengo jokaldian, eta lehia galdu duen taldea paga.
Arauak
Jokaldia hasteko, ama harmaila, eskailera edo banku baten jarri behar (inoiz zutik) eta paga taldeko partaide bat, makurtuta, amaren hanka tartean bere burua sartuko du. Paga diren gainontzeko jokalariak, ilaran eta makurtuta lehengoaren hanka tartean sartuko dute burua eta eskuekin izterretatik edota mokorretatik helduko diote.
Pagen ilara prest dagoenean, libre daudenak banan banan, paga direnen gainean salto egin beharko dute taldekide guztiak pagen gainean geratu arte.
Salto egiten dutenek ezin dute alboetara edo atzera erori, ezta hankak azpikoen azpian sartu. Salatzeko, pagak "cruzao!" hots egiten zuten. Hau gertatuz gero libre dagoen taldea paga izatera pasako da.
Bestalde, paga taldeko inork ukatx egiten badu[1], hau da, pisuari ezin eutsita lurrera erortzen bada, jokaldia berriro hasiko da.
Bukaera
Behin libre guztiak paga gainean igota, ilarako lehengo libreak keinu bat egingo dio amari atzamar batekin eta azpian dagoen lehen pagak asmatu egin beharko du ikusi gabe. Atzamar bakoitzak izen berezia dauka: txorro da erpurua, morro erakuslea eta besteak jarraian, piko, tailo eta ke.
Pagak asmatzen badu, rolak aldatu egingo dira eta paga zirenak libre izatera pasako dira. Eta ez badu asmatzen jokaldia berriz hasiko da.
Inoiz, asmatzea errazagoa izateko, 3 hatz bakarrik erabiltzen dira: txorro, morro eta piko.
Taktikak
Libre guztiak kabitu egiteko, salto egiten zuten lehenak arinenak izaten ziren, ahal zen leku gehien uzteko gainontzekoei. Honela azkenak ez ziren eroriko eta jokaldia galdu.
Beste taktika bat ukatx bilatzea zen. Partaide libre handienak paga ahulenaren gainean jauzi egiten saiatzen ziren, ahal zen indar gehienarekin, pisuarekin honek ukatx egiteko.
Erreferentziak
- ↑ Ukatx egin. Gehiago ezinean nahiz zeharo nekaturik erori.