«Rafael Hernández Francés (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
33. lerroa: | 33. lerroa: | ||
Rafael Hernández-en ordez, Defentsarako Batzordeak proposatuta, zuzendariordea zen [[José Sirvent Dargent (eu)|José Sirvent]] militarra izendatu zuten zuzendari. | Rafael Hernández-en ordez, Defentsarako Batzordeak proposatuta, zuzendariordea zen [[José Sirvent Dargent (eu)|José Sirvent]] militarra izendatu zuten zuzendari. | ||
''Nazionalek'' Soraluze hartu eta gero, Rafael Hernández Francés zuzendari postura itzuli zuten. Eta 1941 urtean, [[Francoren bisita SAPAn (eu)|Francisco Franco Bahamonde jeneralak Soraluzeko SAPA bisitatu zuenean]], Alejandro de Calonje eta | ''Nazionalek'' Soraluze hartu eta gero, Rafael Hernández Francés zuzendari postura itzuli zuten. Eta 1941 urtean, [[Francoren bisita SAPAn (eu)|Francisco Franco Bahamonde jeneralak Soraluzeko SAPA bisitatu zuenean]], [[Alejandro de Calonje (eu)|Alejandro de Calonje]] eta José Sirvent-ekin hartu zuen bertan. | ||
Eta SAPAko zuzendari jarraitu zen 1954 urtean erretiratu zen artean, 69 urte zituela. Bilbon hil zen, 1964ko urtarrilak 20an<ref>Registro Civil de Bilbao Sección 3ª Tomo H-1 Folio 53.</ref> | Eta SAPAko zuzendari jarraitu zen 1954 urtean erretiratu zen artean, 69 urte zituela. Bilbon hil zen, 1964ko urtarrilak 20an<ref>Registro Civil de Bilbao Sección 3ª Tomo H-1 Folio 53.</ref> |
17:55, 17 otsaila 2019(e)ko berrikuspena
Rafael Hernández Francés | |
---|---|
Jaio | 1885 |
Hil | 1964 |
Profila | Enpresagizona Militarra |
Bizitza militarra
Rafael Hernández Francés Palma de Mallorcan jaio zen, 1885eko urtarrilak 10ean. Gurasoak Luis Hernández Barbero (Artilleria komandantea) eta Mª Concepción Francés Roselló izan zituen.
Hamazazpi urtekin bolondres sartu zen Segoviako Setio-artilleria Errejimentuan[1], 1902ko urriak 1ean, eta hurrengo urtean Segoviako Artilleria Akademian hasi, 1903eko irailak 1ean. 1910eko apirilean ikasketa bidaia egin zuen, honako lantegi hauek bisitatuz: Oviedo, Trubia, Toledo, Granada eta Ceuta.
Ikasketak bukatuta 1910eko uztailean teniente egin zuten, eta abuztuan Melillara bidali zuten. Hainbat borrokatan parte hartu zuen, eta 1911ko abuztuak 20an María del Carmen Gallardo y Gallegos-ekin ezkondu zen.
Urtebete geroago Segoviara itzuli zen. Aurretik Setio-artilleria Errejimentura, eta 1914ko irailean Akademian hasi zen, oraingo honetan ordezko irakasle moduan: Arte eta Historia, Zaldiketa, Marrazketa, Geografia, Mekanika, Kalkulua...
Berak halaxe eskatuta, 1919ko azaroak 13an soldata gabeko supernumerario egoerara aldatu zuten.
Soraluzen lanean
Aurki Compañía Anónima de Placencia de las Armas enpresan hasi zen lanean, eta 1920ko ekainak 8rako Soraluzeko lantegian ari zen[2]. Urte hartan bertako zuzendariorde izendatu zuten[3].
1928 urtean, orduko zuzendaria Eusebio de Calonje y Motta hil zenean, Rafael Hernández Francés izendatu zuten zuzendari.
Dena dela Armadako loturak mantendu zituen, eta 1934 urtean Artilleria komandante jubilatua zen.
Gerra sortu zenean, Soraluzeko fabrikan 8 kainoi antiaereo bikoitzak 40/40 montatzen ari ziren, Vickers lizentziarekin. Kainoiak Iruneko fronterako eraman zituzten, osorik zeudelakoan. Baina automatikoki tiro egiteko egokitzapena falta zitzaien, eta zuzendaritzakoek ez zuten ezer esan.
Irunera eraman zituzten kainoi horiek tiro-akatsak izan zituzten eta, horregatik, kainoi-fabrikako hainbat bururen destituzioa agindu zuten, zuzendaria zen Rafael Hernández komandantearekin hasita. Hiltzeko mehatxuak ere izan ziren, baina Venancio Iñurrieta zinegoitzak[2] egoera bideratzea lortu zuen, azkenean beren etxetan atxilotuta geratzera behartu zutela.
Rafael Hernández-en ordez, Defentsarako Batzordeak proposatuta, zuzendariordea zen José Sirvent militarra izendatu zuten zuzendari.
Nazionalek Soraluze hartu eta gero, Rafael Hernández Francés zuzendari postura itzuli zuten. Eta 1941 urtean, Francisco Franco Bahamonde jeneralak Soraluzeko SAPA bisitatu zuenean, Alejandro de Calonje eta José Sirvent-ekin hartu zuen bertan.
Eta SAPAko zuzendari jarraitu zen 1954 urtean erretiratu zen artean, 69 urte zituela. Bilbon hil zen, 1964ko urtarrilak 20an[4]
Familia loturak
Anaia batek, Luis, SECNerako [5] lan egin zuen Madrilen, agente komertzial gisa, Naval-SOMUA ibilgailu industrialak saltzen.
Beste lehengusina, Pilar de Francés y Moya, Alejandro de Calonje y Mottarekin ezkondu zen, SAPAren jerentea.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)