«Errotazar baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
26. lerroa: | 26. lerroa: | ||
== Baserriaren inguruko kontuak <ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]]. ''(245 orrialdea)''</ref>== | == Baserriaren inguruko kontuak <ref>[[Soraluze. Monografía histórica (eu) | Soraluze. Monografía histórica]]. ''(245 orrialdea)''</ref>== | ||
Errota honek Keixeta errekaren urak erabiltzen zituen. | Errota honek [[Keixeta erreka (eu)|Keixeta errekaren]] urak erabiltzen zituen. | ||
1921 urtean inguruko bederatzi baserrik sortu zuten. | 1921 urtean inguruko bederatzi baserrik sortu zuten. |
22:53, 15 urtarrila 2019(e)ko berrikuspena
Errotazar Keixetako errota | |
---|---|
Izen formala | Errotazar |
Bailara | San Andres |
Altuera | 200 m |
Hedadura | |
Kaletik | 2 km |
Bertako familia
Baserria desagertu zen.
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1]
Errota honek Keixeta errekaren urak erabiltzen zituen.
1921 urtean inguruko bederatzi baserrik sortu zuten.
Zortzi urte geroago, errota legeztatu zuten. 1929 urteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean agertzen denez: Francisco Arizaga jaunak eta bazkideak, Soraluzeren hiribilduko biztanleak, San Andres erreka osatzen duten Pagalde eta Ascabeitia erreken ur-ustiaketa legeztatzeko eskatzen dute, ogi errota eta argindarra sortzeko ustiapena hain zuzen...
Pagalde eta Ascabeitia biltzen diren tokitik 60 bat metro gorago presa bana egin zuten, eta Pagaldeko urak Ascabeitiko presara eraman zuten bi hazbeteko tutu galbanizatu baten bidez. Pagaldek segunduko litro bat ematen du, eta Ascabeitik bi. Urak biltegira eramateko hormigozko erretena erabiltzen da, 215 metrotakoa, eta 6,25 x 0,25 sekzioa duena.
Ur biltegiak 25 metro luze, 4,5 metro zabal eta 2,5 metro sakon ditu. Karga tuberiak 150 metro ditu, eta ur biltegitik makina-etxeraino (Errotazar baserria bera) doa, 80,52 metrotako aldean. Bertan urak errekara bueltatzen dira.
Errotak bi harri pare zuen. Ez zituen rodeterik, turbina zeukan eragingailutzat.
1955 urteko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean Molino San Andres agertzen da, jabea San Andres Elkartea (Sociedad San Andres) zela eta lehendakaria Ceferino Garay Vergara.
Jabeentzat bakarrik eraikita zegoenez, inoiz ez zuten alta eman. Azken garia 1969 urtean apurtu zituen. Iberdueroren sarea hedatzearekin batera argindar zerbitzua emateari laga zion eta azkenean itxi zen.
Gaur egun ia desagertuta dago.
1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.
Erreferentziak
- Tratado de molinología. Antxon Aguirre (Eusko Ikaskuntza, Donostia 1988)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (245 orrialdea)