«Agiña baserria (eu)»: berrikuspenen arteko aldeak
No edit summary |
No edit summary |
||
41. lerroa: | 41. lerroa: | ||
[[Kategoria: Baserriak]] | [[Kategoria: Baserriak]] | ||
[[Kategoria: Desagertutako baserriak]] | |||
[[Kategoria: Balizko arkeologia guneak]] | [[Kategoria: Balizko arkeologia guneak]] |
00:04, 6 urtarrila 2019(e)ko berrikuspena
Agiña Agiña Maltza | |
---|---|
Izen formala | Aginaga |
Bailara | Ezozia |
Altuera | 160 m |
Hedadura | 14 Ha |
Kaletik | 3,7 km |
Bertako familia
Ez da inor bizi
Irudiak
(handitzeko, sakatu gainean)
Kokapena
(Pantaila osoan ikusteko sakatu hemen)
Baserriaren inguruko kontuak [1] [2] [3]
Izenak Agin tokia esan nahi du (Gipuzkoako armarrian agertzen den zuhaitza da agina). Maltzaga gainean izanagatik, Agiña-Maltza ere esaten zaio. Azpian daukan industrialdeari izena ematen zaio: Aginaga-Maltzaga industrialdea.
Soraluzeko Aginaga abizenekoek armarrihau erabili zuten: lau koarteletan, 1. eta 4. beltza (sable), ate eta lehioak urdinak (azur) dituen zilarrezko gazteluarekin; 2. eta 3. urrezkoak, urrezko fruituak dituen zuhaitz berdearekin (sinople) eta basurde beltza (sable) enbor oinean.
Soraluzeko baserri zaharrenetakoa, Erdi Aroan sortua. 1452. urtekoa da baserri honen gainean dagoen aipamenarik zaharrena, eta hurrengoa 1651. urtekoa, Francisco de Aguinagak Soraluze bertan kaparetasuna frogatu zuenekoa. Jabe moduan José de Arizaga y Corral agertzen zen, eta gero Domingo Aguirrebeña.
1971 arte Agirrebeña familia bizi izan zen Agiña-Maltzan. Urte horretan bertan, beherago dagoen Gabilondo Hermanos enpresak (gaur egun Gerdau. Maltzagako lantegia) erosi zuen baserria, eta ordutik hondatzen joan da.
Maltzaga-Gasteiz autopista azpi-azpitik pasatzen da.
1997ko urriak 30n, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian balizko arkeologia gune moduan izendatu zuten.
Erreferentziak
- ↑ Soraluzeko baserriak. (95. orrialdea)
- ↑ Caseríos de Guipuzcoa. (300. orrialdea)
- ↑ Soraluze. Monografía histórica. (242 orrialdea)